(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bertizen “hide” bat inauguratuko da Basoen Mundu Eguna dela-eta asteazkena, 2018.eko martxoak 21


Ingurumenak hitzaldi eta jarduera irekiak eskainiko ditu martxoaren 23an eta 24an


Datorren martxoaren 24an, larunbatean, Bertizko Jaurerriko Parke Naturalak Basoen Mundu Eguna dela-eta egingo dituen jardunaldien esparruan, “hide” bat inauguratuko da Markategiko parajean. Parke Naturalean azpiegitura hori —fauna behatzeko gordelekua— jartzearen helburua da ingurumen-hezkuntzako, sentsibilizazioko eta dibulgazioko jardueren eskaintza hobetzea, Erabilerari eta Kudeaketari buruzko Plan Zuzentzailearen arabera. Hide-ari esker, ikasleek eta parkea bisitatzen dutenek aukera izango dute Eskualdeko Atlantikoko basoko hegazti nagusiak ikasteko eta behatzeko.

Hide-aren inaugurazioarekin amaiera emango zaio Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak Basoen Mundu Eguna dela-eta Bertizen antolatutako hitzaldi-zikloari. NBEko Batzar Orokorrak urtero martxoaren 21ean egitea erabaki zuen Basoen Mundu Eguna, eta egun horren helburua da gizartea kontzientziatzea basoek pertsonen bizimoduan duten garrantziaz eta ingurumenaren iraunkortasunean, elikagaien segurtasunean eta pobreziaren erauztean betetzen duten paper nagusiaz. Basoko edozein administrazio edo kudeatzailerentzat, ekosistema basotsuen kudeaketa iraunkorra giltzarria da oraingo eta etorkizuneko generazioek aurrean dituzten erronkei aurre egiteko.

Hitzaldiak martxoaren 23ko eta 24ko asteburuan izango dira Bertizko Jaurerrian. Bertizko Parke Naturalak Bidasoaren arroko basorik berezienetarikoa eta ederrenetarikoa hartzen du, hedadurarengatik zein balio ekologikoarengatik. Batik bat pagadiak eta hariztiak daude, eta duela 110 urte Pedro Cigak eta Dorotea Fernandezek hasitako baso-kudeaketa kontserbatzera bideratu da erabat. Basoak denboraldi honetan izandako bilakaera naturalaren ondorioz, pagadiak ugaritu dira Atlantikoko baso hauetako berezko bestelako formazioen kalterako; hala nola, gaztainadiak eta hariztiak.

Hitzaldiak, tailerrak, performance eta erakusketa

Antolatutako hitzaldien bitartez bertaratuek hobeto ezagutu ahal izango dute Bertizko basoa. Martxoaren 24an, larunbatean, hiru hitzaldi eskainiko dira:

9:00: “Zuhaitz zaharrak eta horien garrantzia basoetan”, Oscar Schwendtne-ren eskutik, Zuhaitz Zaharren Lagunak Elkartekoa.

10:00: “Gaztainadia: egungo egoera eta etorkizuneko aukerak”, Josefa Fernándezen eskutik; Mendietako ingeniaria eta Galiziako Xuntako Baso Ikerketa Zentroko Selbikultura eta Hobekuntza Genetikoa Departamentuko burua.

11:15: “Bértiz, reino de los pájaros carpinteros/ Bertiz, okilen erresuma” (euskaraz), Miguel Mari Elosegiren eskutik; Nafarroako Natura Inguruneko Zerbitzura atxikitako biologoa.

Hitzaldiak amaitzean, 12:30 aldera, Hide-a inauguratuko da Markategiko parajean. Egurrarekin eraiki da ormigoizko orubearen gainean, 4,5 m x 3,0 m-ko azalera du eta 2,15 m-ko altuera. Zelatan egoteko beirak dituzten leihoak ditu eta beirarik gabeko hiru irekiera argazkiak atera ahal izateko. Hide-a diseinatzerakoan ingurumen-hezitzaileek eta argazkilari profesionalek hartu dute parte, talde batzuen eta besteen premietara ahalik eta ondoen egokitzeko. Hide-aren kostua gutxi gorabehera 10.000,00 €-koa izan da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa