(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laparra lehendakariordeak etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzeko lege-proposamena iragarri du osteguna, 2018.eko martxoak 22


Nafarroako Etxebizitza Planaren Diagnostikoa aurkeztu da, eta horren arabera, datorren hamarkadarako beharra 16.500 eta 24.900 etxebizitza bitartekoa izanen da


Laparra lehendakariordea eta Patxi Tuñón zuzendari nagusia, bertaratutakoei hizketan.

Laparra lehendakariordea eta Patxi Tuñón zuzendari nagusia, bertaratutakoei hizketan. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak iragarri duenez, etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortuko da Gobernua prestatzen ari den lege-zirriborroan. Iragarpena beraren Departamentuak antolatutako jardunaldi batean egin du, zeinetan, 2018-2028rako Etxebizitza Planaren Diagnostikoa aurkeztu eta epealdi berean Etxebizitza Plana gorpuztuko duten ardatz nagusiak aurreratu diren. Hamarkada baten buruan beharko den 16.500 eta 24.900 etxebizitza bitarteko estimazioaren aldean dagoen etxebizitza eskuragarriaren eskaintza mugatuak eta etxebizitzarako eskubidea beste zerbitzu publiko bat balitz bezala kudeatzeak dagokion bermea emanen liokete nahitatezko lege aurreproiektuari, baina honen tramiteak hasita daude dagoeneko, aldez aurreko kontsulta-tramitearen onespenaren bitartez

Jardunaldiaren hasieran, Laparrak bere Departamentuak etxebizitzari buruz egin duen gogoeta aipatu du: “Guk ez dugu etxebizitza negozio gisa defendatu, eskubide gisa baizik, gizabanakoen eskubideen egoitza gisa, alegia. Etxebizitzarik gabe ez dago herritarrik, eta herritarrik gabe ez dago ez eskubiderik, ez betebeharrik, ezta duintasunik ere”.

Horrekin batera, Europako erakundeek eskubide horri emandako aitorpena aipatu du, izan ere, azaroaren 17an Europako Parlamentuak, Kontseiluak eta Batzordeak eskubide sozialen oinarri europarra onartu zuten elkarrekin, eta horien artean etxebizitzako eskubidea sartu zuten, hitz hauen bitartez: “etxebizitza sozialerako nahiz kalitate oneko etxebizitzarako sarbidea erraztuko zaie horren beharra dutenei”.

Jardunaldian, ikei kontsultoretzak Eskubide Sozialen Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuarekin nahiz Errealitate Sozialaren Behatokiarekin koordinatuta landu duen Nafarroako etxebizitzari buruzko Diagnostikoa aurkeztu da. Hauexek dira lanaren ardatz nagusiak: bilakaera demografikoa, egungo etxebizitza-parkearen egoera, etxebizitza babestuaren arloko ekintzak, eskariaren egoera, eskaintzaren egoera eta datozen 10 urteotarako etxebizitza-beharrari buruzko estimazioa.

Kide gutxiago dituzten etxebizitza gehiago

Aldagai demografikoak Nafarroako biztanleriaren zahartze azkarra eta migrazio-joeretan hauteman berri den saldo positiboa uztartu ditu. Honi gehitu behar zaio familiak osatzen dituzten kideen kopuruaren murrizketa eta familien tipologian eman den aldaketa, pertsona bakarreko nahiz guraso bakarreko etxebizitzen goranzko joerarekin. 2028ra begira landutako aurreikuspenak aintzat hartuz, urtero 1.500-2.300 etxebizitza berri beharko dira eskariari aurre egin ahal izateko. Kopuruek ezin hobeto islatzen dute joera hori. 1991n, 150.000 etxebizitza baino zertxobait gehiago zenbatu ziren Nafarroan. 20 urte geroago, ia 250.000. 2016an, kopurua 254.300 etxebizitzakoa zen.

Nafarroako 2016ko Etxebizitzari buruzko Inkestaren arabera, etxebizitza-parkeari probetxu handia ateratzen zaio. Erabilgarri dauden ia 250.000 etxebizitza nagusietako gehienak (% 80) erabiltzen dira.

Eraikuntzaren antzinakotasuna epe labur eta ertaineko mugatzailea da. Etxebizitzen herena (86.000, familia bakarrekoak bazterturik) duela 50 urte baino gehiago eraiki zen. Bildutako datuen arabera, Nafarroako etxebizitzen % 27k zaharberritze-lanak behar ditu, hots, 67.000 etxebizitzak. Eta zaharberritze babestuko espedienteen erdia 65 urtetik gorako eskatzaileei dagokie.

Hamarkada bateko beharra

Faktore guztiak aztertuta, ikerketak 16.500 eta 24.900 etxebizitza bitarteko beharra kalkulatu du 2018-2028 epealdirako, etxebizitza berrien sorrera etxebizitza-parkearen zaharberritzearekin uztartzearen ondorioz.

Eskaintza eta eskariaren ezaugarriek emantzipazioa eragozten dute, baita familia ereduetan eta dinamiketan izandako aldaketek ere.

Eskariak prezioak igoarazten ditu, bereziki Iruñerrian, hortxe biltzen baita Nafarroako biztanleria osoaren % 55,7.

Horrela, Iruñean zein Iruñerrian, bigarren eskuko etxebizitzaren batez besteko prezioa 1.842 eurokoa da metro koadroko, hau da, Foru Komunitateko gainerako eskualdeetan baino ia-ia bi aldiz handiagoa. Etxebizitza eraiki berrien kasuan, hiriburuan eta inguruko eskualdean, prezioa 2.152 eurokoa da metro koadroko, gainerako eskualdeetan dagoen 1.098 euroko batez besteko prezioaren aldean. Etxebizitza babestuaren prezioa beheranzko joerari eutsi eta 2018rako 1.150 eurokoa da metro koadroko, 1.554 euroko gehienezko preziora irits daitekeelarik.

Alokairua da –Nafarroako Gobernuaren legealdi honetako politikaren ardatzetako bat– lehendabiziko etxebizitza eskuratu behar dutenen % 50ek eta etxebizitzaz aldatu nahi dutenen % 36k eskatzen duten irtenbidea. Alokairuan salerosketan bezalaxe, prezioak arras desberdinak dira Iruñean edo Iruñerrian eta gainerako udalerrietan. Hiriburuan etxebizitza bat alokatzeak Alquilar un piso en la capital tiene un precio medio de 7,1 euroko prezioa du metro koadroko eta hileko, Nafarroako gainerako eskualdeetan dagoen 4,5 euroko prezioaren aldean. Eta Iruñean bertan, prezioak arras aldakorrak dira: 7,7 euro Lehen Zabalgunean eta 6,2 Txantrean. Horren aldean, 2016an, BOEen alokairuaren gehienezko prezioa 5,75 eurokoa izan zen metro koadroko eta hileko.

Araubide honek merkatu pribatuaren eskasia du oztopo. Haziz doan errenta publikoko poltsak ezin dio aurre egin oraindik eskari osoari.

Etxebizitza turistikoak eta ikasleendako etxebizitzek merkatua dinamizatu eta prezioak igoarazten dituzte. Ikerketak argitu duenez, Iruñean horrelako 738 establezimendu daude, Interneteko plataforma ezagun batek iragartzen duenez, 2.770 plazarekin, eskaintzaren % 43 etxebizitza osoei eta % 57 gela solteei dagozkielarik.

2015eko kalkuluen arabera, Iruñean, ikasleei ostatua ematen dieten 1.800 etxebizitza inguru daude, Iturraman (hileko 747 euroko batez besteko errentarekin); Mendebaldean (617 €), Donibanen (589 €) eta Milagrosan (535 € hilean).

Etxebizitza hutsa

Diagnostikoa eta etorkizuneko Etxebizitza Planaren ardatz nagusiak aurkeztu ondoren, etxebizitza hutsei buruzko mahaingurua egin da, Auzitegi Konstituzionalak plazaratu berri duen 16/2018 epaiaren harira. Bertan parte hartu dute PAH elkarteko abokatu Begoña Alfarok, Iruñeko Udaleko Etxebizitza bulegoko zuzendari Alberto Calvok, Finken Administratzaileen Elkargo Ofizialeko lehendakari Peio Mendiak eta Nafarroako Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkarteko idazkari nagusi Luis Munarrizek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa