(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturak aholkularitza eskaintzen die Nafarroako toki-erakundeei haien artxibo digitalak ezartzeko osteguna, 2018.eko martxoak 22


Administrazio-prozedurari buruzko 2015eko Legearen arabera, toki-erakundeek erreminta horiek izan behar dituzte 2018ko urria baino lehen


Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundeak, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuaren bitartez, zuzeneko aholkularitza eskaintzen die Nafarroako toki-erakundeei, dokumentuak eta espediente elektronikoak sortzeko eta horiek modu eraginkorrean kudeatzeko, artxibo digital seguru batean kontserbatzeaz gain. Administrazio-prozedurari buruzko 2015eko Legearen arabera, toki-erakundeek erreminta hori 2018ko urria baino lehen ezarrita edukitzeko lege-betebeharra dute.

Kulturak kontuan hartzen ditu dokumentu eta espediente elektronikoak behar bezala kudeatzeko eta kontserbatzeko legezko baldintzak; hori dela-eta, baldintza batzuk argitaratu ditu, erakundeei laguntzeko administrazio elektronikoaren aplikazio informatikoen ezaugarriak zehatz-mehatz identifikatzen, administrazio-izapideari hasiera ematen zaionetik, dokumentu-ondarea epe luzera kontserbatuta izatea ziurtatzearren. Baldintza horietan, taula bat agertzen da, erreminta informatikoek legezko aginduak betetzen dituzten egiaztatzeko, erakundeei produktuak eta zerbitzuak ebaluatzerakoan lana errazte aldera.

Dokumentuak lainoan kontserbatzeko zerbitzuak gero eta ohikoagoak direnez, baldintzetan jasotzen dira dokumentu elektronikoak ingurune horretan kudeatzeko nazioarteko jardunbide egokiekin bat datozen zuzentarauak: zerbitzuaren iraunkortasuna eta bideragarritasuna, espedienteen eta horien metadatuen eramangarritasuna eta kontserbazio ez iraunkorreko dokumentuak mugatzea, zientziaren egoerak oraindik ez baitu erabat ziurtatzen dokumentu elektronikoak epe luzera kontserbatzea.

Aholkularitza-zerbitzua servicio.archivos@navarra.es posta elektronikoaren bidez edo 848424609 telefonora deituta eskura daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa