(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak 6 euro berreskuratu zituen 2017an bere aurrekontuko euro bakoitzeko iruzurraren aurkako borrokari esker ostirala, 2018.eko martxoak 23


Lehendabiziko aldiz, NZOak urteko jardueren memoria landu eta argitaratu du, eraginkortasunari buruzko adierazle hori ere zehaztu duelarik


Transcripción textual del video

2017ko ekitaldian, Nafarroako Zerga Ogasunak (NZO) 6 euro berreskuratu zituen iruzurraren aurkako borrokari lotutako ekintzetan bere aurrekontuko euro bakoitzeko. Halaxe zehaztu du, berreskuratutako diruaren eta zerga-kontrola garatzeko inbertsioaren arteko zatiketaz kalkulatutako eragintasunaren adierazleak.
edificio hacienda

Nafarroako Hacienda egoitza.

2017ko ekitaldian, Nafarroako Zerga Ogasunak (NZO) 6 euro berreskuratu zituen iruzurraren aurkako borrokari lotutako ekintzetan bere aurrekontuko euro bakoitzeko. Halaxe zehaztu du, berreskuratutako diruaren eta zerga-kontrola garatzeko inbertsioaren arteko zatiketaz kalkulatutako eragintasunaren adierazleak.

Gainera, jardunaren adierazlearen arabera, Ogasuneko enplegatu bakoitzeko, zerga-kontrolari dagozkion 506.000 euro bildu ziren, aurreko urtean baino % 19,23 gehiago; zerga-kontroleko jardueraren indizeak zerga-kontroletik datorren guztizko zerga-bilketaren portzentajea islatzen du, % 5,98koa, 2016koa % 9,32 hobetu duelarik. Azkenik, zerga-bilketa likidoaren kostua aztertuz, Administrazioak 72 zentimoko gastua egin behar du 100 euro biltzeko.

Adierazle horiek guztiak eta bestelako datuak bilduz, erakunde autonomoak lehendabizi landu eta argitaratu du “Nafarroako Zerga Ogasunaren Memoria” deritzon jarduera-memoria, Luis Esain zuzendari gerenteak gaur ezagutzera eman duena.

Haren hitzetan, “urteko memoria landu eta argitaratzea, Ogasuna erakunde autonomotzat sortu zen 1999. urteko estatutuetan aurreikusita zegoen betekizuna da. Orain gardentasunezko ariketa gisa egin da lehendabiziko aldiz, erakundea interesatuta dagoen edozein pertsonari ezagutzera emateko asmoz; hala nola, Administrazioko langileei, ikertzaileei, gizarte-eragileei eta beste erakunde batzuei”.

Halaber, Esainek azaldu du lana ederki kostata egin dela horrelako memoria bat egituratzeko behar den informazio kopuru handiagatik. Nolanahi ere, 2017koa landu eta html formatuan argitaratzeaz gain, 2016koa ere jaso da, bata zein bestea online kontsultatu ahal izateko. Aurrerantzean, ekitaldi bakoitzeko urteko memoria hurrengo urteko lehen hilabeteetan aurkeztea da helburua.

NZOren diru-sarrerak

Memoriatik ondoriozta daitekeenez, Nafarroako Zerga Ogasunak markako diru-sarrerak izan zituen 2017an: 4.959 milioi euroko guztizko zerga-bilketa. Itzulketen (1.276 milioi euro) kenketa eginik, zerga-bilketa likidoa 3.682 milioi eurokoa izan zen (2016an baino 432 milioi euro gehiago), historia osoko kopururik handiena lortuz.

2017an izandako zerga-bilketa handiago hori estu-estu lotuta dago Nafarroako Parlamentuak 2015ean onartutako erreforma fiskalarekin, 79,6 milioi euroko eragina izan baitu zerga-bilketaren gainean; baita Hitzarmen Ekonomikoaren erregularizazioak eragindako diru-sarrera handiagoekin ere, 72,8 milioi euro. Bi faktore horien baturak (153,8 milioi euro) zerga-bilketan izandako igoeraren % 35,6 suposatzen du. Gainerakoa, Esainen esanetan, “egoera ekonomiko hobearen ondorioa” da. Gainera, 2017an, zerga-kontroleko jardueraren emaitza (iruzur fiskalaren aurkako borroka barne hartuta) 160,1 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtekoa baino % 19,6 handiagoa.

470.368 arreta urtebetean

Nafarroako Zerga Ogasunak 316 langilez osatutako plantilla zuen 2017ko abenduaren 31n, horien bi heren emakumeak izanik. Hala ere, goi-karguetan (zerbitzu eta gerentzia zuzendaritzak), % 70 gizonak dira. 2017an, langileei zuzendutako aurrekontua 26,6 milioi eurokoa izan zen.

Egoitzei dagokienez, Errentaren Kanpainan Nafarroaren iparraldean zergadunei arreta egiteko bulego baten irekiera izan da 2017ko gertaerarik nabarmenena, Iruñean, Burlatan, Barañainen, Tuteran, Tafallan eta Lizarran daudenen osagarri.

Bulego hauek dira zergadunarekiko harremanetarako bide nagusia (urtean 255.900 arreta egin ziren, % 56 Iruñean). Telefono bidezko arretan 197.831 dei jaso ziren, eta posta elektroniko bidezko 16.637 mezu. Guztira, 470.368 arreta egin ziren, eta emaila da gehien hazten ari den harremanetarako bidea (% 6,2). Horren harira, iazko urrian gogobetetze-maila neurtzeko egindako telefono bidezko inkestan, jasotako arretak 10 puntutik 7,72ko kalifikazioa lortu zuen.

Bestalde, memoriak argitu duenez, urtean hamar kexa inguru jaso dira, bereziki euskarazko arretarik ezagatik, pertsonalaren eskasiagatik edota zerga-adierazpenak telematikoki aurkezteko betebeharragatik. Hain zuzen ere, azken puntu horri buruz, Nafarroako Ogasunaren webguneak 227.188 erabiltzaile desberdinek egindako 4,5 milioi bisita jaso zituen iaz, 414.111 adierazpen online aurkeztu ziren, eta BEZarena bezalako adierazpenen kasuetan, gehienak (% 85) telematikoki aurkeztu ziren.

Beste administrazio batzuekiko informazio-trukea

Nafarroako Zerga Ogasunak memorian nabarmendu duenez, beraren jarduera, hein handi batean, beste erakunde batzuekiko lankidetzari lotuta dago, eta horren ondorioz, lankidetza-hitzarmenak sinatuak ditu Estatuko beste lau ogasunekin informazio hartu eta emateko asmoz.

Garatutako jarduerari dagokionez, Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomiko berriaren negoziazioa eta bost urterako sinaketa finkatu ditu urteko gertakari nagusienen artean, ECOFINek Bruselan egin ohi dituen bileretan erregulartasunez parte hartuz. Parlamentuarekin, Arartekoarekin eta Hitzarmen Ekonomikoaren Arbitraje Batzordearekin batera, 124 ekintza garatu ditu guztira. Azkenik, 2017an, Hezkuntza Departamentuarekin abiarazitako lankidetza nabarmendu du, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei zerga-gaiei buruzko ezagutzak emateko xedez.

2017ko Memoriari dagozkion emaitza horiez gain, datozen urteetara begira, Nafarroako Zerga Ogasunak hainbat helburu zehaztuak ditu, gehien bat hari dagozkion tramiteen kudeaketa telematikoa eta biztanleen zerga-informazioa eta zerga-heziketa hobetzeko asmoz.

Azkenik, zerga-kontrolaren arloan, kanpoko nahiz barneko informazio-sistemen integrazioa hobetu nahi da. Horrekin batera, ezkutuko ekonomiak Nafarroan duen pisuari buruzko ikerketa eginen da, eta egun azterketa-gararian dauden onartutako lan-eskaintza publikoetan zehaztutako plantilla handitzea burutuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa