(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Larrialdiak, erreskateak eta hondamendi naturalak elkarrekin kudeatzeko HeliNET proiektua zuzentzen du Nafarroak ostirala, 2018.eko martxoak 23


Nafarroako Gobernuarekin batera, Eusko Jaurlaritzak eta Pirinio Atlantikoen Departamenduak hartzen dute parte


Helinet

Beaumont kontseilaria eta Babes Zibileko zuzendari Isabel Anaut, HeliNet proiektuaren lan-bilerako buru. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Europako POCTEFA HeliNET proiektua plazaratzeko topaketa egin da SOS-Nafarroaren egoitzan. Nafarroako Gobernua proiektu horren arduradun koordinatzailea da (taldeburua).

Gaur goizean, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumont Europako POCTEFA HeliNET proiektua plazaratzeko topaketaren buru izan da. Proiektu horren helburuetako bat da, besteak beste, Pirinioetako mugaz gaindiko eremuetan heliportuen eta heliazaleren sare bat ezartzea.

Sare hori helburu honekin sortu da: arriskuen arretak eta larrialdiak, erreskateak eta hondamendi naturalak elkarrekin kudeatzea.

Nafarroatik, NASUVINSAk ere hartzen du parte proiektuan; bazkide onuradun gisa, berriz, Eusko Jaurlaritza eta Pirinio Atlantikoetako SAMU 64 ditu, bai eta Pirinioen bi aldeetako gainerako administrazioak ere, Andorra izan ezik.

Nafarroako Gobernua 2016tik ari da lanean proiektu horretan. Proiektua EGEF funtsen finantzaketari esker jarri zen martxan, eta Mugaz Gaindiko Kooperaziorako Europako Programaren (POCTEFA) bigarren deialdian lortu zen finantzaketa hori. Programa horren xedea da Pirinioen bi aldeetako erakundeen eragile sozioekonomikoek egiten dituzten kooperazio-proiektuak sustatzea eta kofinantzatzea. Nafarroako Gobernuak 6,6 milioi euroko finantzaketa jaso du POCTEFAren bigarren deialdian bere zenbait ardatzetan 24 ekimen garatzeko. HeliNET proiektua proiektu horien bigarren ardatzean sartzen da, klima-aldaketarako egokitzapena eta arriskuen prebentzioa eta kudeaketa sustatzen dituztenetan. Proiektu horri 2,5 milioi euro eman zaizkio.

Aurkezpen-mintegiak

Beaumont kontseilariarekin egindako lehenengo plazaratze-topaketa honetan, parte hartu dute Barneko zuzendari nagusi Agustín Gastaminzak, Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendari Isabel Anautek eta NASUVINSAren, Osakidetzaren eta Centre Hospitalier de la Côte Basque-ren ordezkariek. Bileran, jakitera eman da zer helburu eta jarduera egingo diren hurrengo hilabeteetan. Horien artean, aipatzekoa da bi mintegi egingo direla. Mintegi horiek apirilean egingo dira, HeliNET-ek bere baitan hartzen dituen tokiko erakundeekin (Nafarroako 67 udalerri), proiektuaren ardatzak ezagutzera emateko eta heliportuen edo heliazaleren kokapena zehazteko.

Ekainaren 13an eta 14an udal ordezkariekin topaketak egin ondoren, biltzar bat egingo da Iruñeko Planetariumean “Helikopteroak larrialdietan” gaiari buruz, eta estatuko zein nazioarteko hizlariek hartuko dute parte.

Proiektua 2020ko maiatzean amaituko da.

EGEFek finantzatu du proiektua

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
NotaHELINET.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa