(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 5,2 milioiko laguntzak emango dizkio nekazaritza-sektoreari mendiguneetan eta muga naturalak dituzten eremuetan asteazkena, 2018.eko martxoak 28


Laguntzak % 50 igo dira 2018an, eremu horietan dauden ustiategiak lehiakorragoak izan daitezen


Mendiguneentzako eta muga naturalak dituzten eremuentzako 2018ko laguntzak. ( irudia handitu )

Mendiguneek eta muga naturalak dituzten eremuek laguntza ekonomiko handiagoa izango dute, eskualde horietan dauden nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategien bideragarritasunari eusteko dauden zailtasun gehigarriak konpentsatzeko. Gaurko gobernu-bilkuran, Nafarroako Gobernuak 5,2 milioi euroko gastua onartu du, 2015-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren (LGP) baitan.

Programa horretan egindako aldaketaren ondoren, foru-komunitateko lurralde gehiena kategoria horietakoren batean katalogatuta geratu da. Zehazki, Nafarroako azaleraren % 85 goi-mendiko eremu, mendigune edo muga naturalak dituen eremu gisa dago katalogatuta. Guztira, 231 udalerritan barreiatutako 855.000 hektareak baino gehiagok dute laguntza horietako bat jasotzeko eskubidea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak % 50 igo zuen 2017an laguntza horien zenbatekoa, eskualde horietako ustiategiak lehiakorragoak eta bideragarriagoak izan daitezen, eta ez daitezen bertan behera utz. Hala, landa-eremuetako populazioari eusten lagundu nahi da.

Europar Batasuneko erregelamenduak xedatzen duenez, konpentsazio horrek honetarako balio behar die nekazariei: nekazaritza-lurrak erabiltzen jarraitzeko, naturagunea kontserbatzeko, eta kaltetutako eremuetan nekazaritza jasangarrirako sistemak mantentzeko eta sustatzeko, lurrak abandona ez daitezen eta biodibertsitatea gal ez dadin. Haien lanak itxura ematen die eta kontserbatu egiten ditu landa-paisaia eta nekazaritzaren eta basogintzaren mende dauden ekosistemak, eta erabilera-ezak eragin dezakeen narriaduratik babesten ditu.

231 udalerri

Goi-mendiko eremuan sartzen dira Pirinioetako haranak (Aezkoa, Salazar, Erronkari Nabaskoze, Erro, Auritz, Luzaide), Baztan-Bidasoa eta Aralar (Leitza, Araitz…). Laguntza-modulua 106,55 euro da hektareako.

Mendiguneetan (Esteribarko, Ultzamako, Basaburuko, Larrauneko, Longidako, Leozko, Kodesko eta abarretako 74 udalerri), konpentsazioa 77,39 euro da hektareako.

Azkenik, Erdi Aldeko eta Lizarrerriko 88 udalerri muga natural esanguratsuak dituzten eremuetan daude, aurreko mugaketan baino 32 gehiago. Mugaketa berri hau aurten, 2018an, jarri da indarrean.

LGPn “alde behartsuan” dauden eta katalogazio berri honetatik kanpo geratu diren bederatzi udalerrietako nekazariek eta abeltzainek Landa Garapeneko Departamentuak onartu duen laguntza iragankor bat jaso ahal izango dute, eta, horri esker, ahalik eta gehien murriztuko dituzte neurriak ekar ditzakeen kalteak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa