(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGek modalitate anitzeko gammakamera bat eskuratu du miaketa onkologikoak, hezurretakoak, garunekoak eta kardiologikoak egiteko asteartea, 2018.eko apirilak 3


Gailua lizitazio-fasean aurkitzen da gehienez 725.000 euroren truke, eta proba metabolikoak (SPECT) eta anatomikoak (TAC) konbinatzen ditu


Nafarroako Ospitale Guneko (NOG) Medikuntza Nuklearreko Zerbitzuak azken generazioko eta modalitate anitzeko gammakamera bat jarriko du aurten, beste prozesuen artean, gaixotasun onkologikoak, hezurretakoak, garunekoak eta kardiologikoak aztertzeko eta horien segimendua egiteko. Gailu berria lizitazio-fasean aurkitzen da, eta, proba metabolikoak (SPECT) eta anatomikoak (TAC) konbinatzeaz gain, hobekuntzak ekarriko ditu miaketen segurtasunari eta kalitateari dagokienean. Ekipamenduaren lizitazioaren zenbatekoa gehienez 725.000 eurokoa da, BEZ barne.

Medikuntza Nuklearreko espezialitateak gammakamerak irudiak hartzeko erabiltzen ditu, pertsona helduen eta pediatria-adineko pertsonen gaixotasun ezberdinak aztertzeko. Ekipoak gaixoari orokorrean zain barnean injektatutako gamma erradiazioa detektatu eta hiru dimentsioko irudia sortzen du aztertu nahi den organoaren jardueraren gainean.

Gailuak ia organo guztiak aztertzen ditu, plano morfologikoan nahiz funtzionalean. Era erraz eta azkarrean, minik gabe eta erreproduzitzeko moduan, gaixotasunen segimendua egiteko aukera ematen du, tratamendu ezberdinen gaineko erantzuna aztertzeko aukerarekin batera. Batez ere bihotzeko, hezurretako, prozesu onkologikoetako eta garuneko miaketa gammagrafikoak egiten dira.

Hobekuntzak segurtasunean, gardentasunean eta azkartasunean

NOGeko gammakamera berriak 12 urtetik gora dituen SPECT gailua ordezkatuko du. Azpimarragarriena da modalitate anitzeko ekipoa izango dela, miaketa-saio berean tomogammagrafia bat (SPECT) eta tomografia axial konputarizatu erradiologikoa (TAC) aldi batera egiteko aukera ematen duena, espazioaren plano guztietan (transaxial, koronal eta zeharka) ebakidura gainezarpenekin, espazioan gaixotasuna (tumoreak, lesioak, infekzioa,…) zehatz-mehatz aurkitzeko aukera eta guzti.

Teknologia aldetik, hobekuntzak eta eguneratzeak ditu irudiak hartzeko eta prozesatzeko programetan. Irudiaren bereizmena eta sentsibilitatea asko hobetu da, lesioak non dauden eta lesio gero eta txikiagoak argiago ikusteko aukera ematen baitu.

Gainera, miaketa egiteko denborak laburtzen ditu, eta hori oso garrantzitsua da mina duten gaixoentzat. Erradio-babesari dagokionean, gaixoarentzat erradiazio-dosia murrizteko programak ditu; beraz, hobekuntza eskaintzen du gaixoaren segurtasunaren ikuspegitik.

Gammakamera berria udan funtzionamenduan jartzea aurreikusten da. Gailua instalatzeko berrikuntzak egin behar dira egitura aldetik. Handiagoa denez, instalatuko den aretoko lurzorua indartu behar da eta hormak berunez zigilatu TAC egiterakoan sortutako erradiazioa saihesteko.

NOGeko Medikuntza Nuklearreko Zerbitzuak jada badu ezaugarri horietako beste gammakamera bat. 2017. urtean, SPECT proba egin zien 1.057 gaixori eta SPECT-TAC azterketa 1.160 gaixori.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa