(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan langabeziak 178 pertsonatan egin du behera martxoan eta Gizarte Segurantzako afiliazioak 1.390 pertsonatan gora asteartea, 2018.eko apirilak 3


Langabeziaren jaitsiera % 11,01ekoa izan da azken hamabi hilabeteotan, 2006az gerozko daturik onena eskainiz


Transcripción textual del video

Nafarroan lanik ez duten pertsonen kopuruak 178 lagunetan egin du behera martxoan, % 0,49ko jaitsierarekin otsaileko datuen aldean, guztira 35.910 langabe daudelarik. Urte arteko kopuruei so eginik, 2017ko martxoaz geroztik, lan bila dabiltzan erregistratutako pertsonen kopurua 4.443 pertsona gutxiagokoa da, % 11,01eko jaitsierarekin, 2006az geroztik izandako urtebeteko daturik onena lortuz.

2018ko martxoko langabeziaren datuak.

Nafarroako langabeziaren bilakaera azken urtean ( irudia handitu )

Nafarroan lanik ez duten pertsonen kopuruak 178 lagunetan egin du behera martxoan, % 0,49ko jaitsierarekin otsaileko datuen aldean, guztira 35.910 langabe daudelarik. Urte arteko kopuruei so eginik, 2017ko martxoaz geroztik, lan bila dabiltzan erregistratutako pertsonen kopurua 4.443 pertsona gutxiagokoa da, % 11,01eko jaitsierarekin, 2006az geroztik izandako urtebeteko daturik onena lortuzk.

Hortaz, martxoko kontratazioari nahiz enplegu-sorkuntzari buruzko datuen balorazioa arras positiboa da. Alde batetik, langabeziak 178 pertsonatan egin du behera hilabetean, -% 0,49, eta 4.443 pertsonatan behera urte batean, hots, -% 11,01.

Bestetik, enplegu-sorkuntzari dagokionez, afiliazioak % 0,51 egin du gora hilabetean, 1.390 afiliazio gehiagorekin. Igoera hori % 3,71ekoa da urtebetean, 9.844 afiliazio berrirekin.

Azkenik, kontratu kopurua % 13,02 igo da hilabete batean, eta ez du ia aldaketarik izan urtebeteko epean, % 0,1eko jaitsiera arina izan baitu.

Horrekin batera, urtaroen araberako eragina kontuan harturik, litekeena da langabeziaren jaitsiera bere horretan mantentzea uda igaro arte, eta hortik aurrera gora egitea.

Langabeziari dagokionez, hileko jaitsiera aurreko urteetako martxoan izandakoa baino txikiagoa izan arren, urteko kopuruetan langabeziaren % 11,01eko jaitsiera hori da aztertutako 2006-2018ko serie osoko hirugarren hilabeteko urte-arteko langabeziaren murrizketarik handiena. Hartara, 2017an jaitsiera % 8,5ekoa izan zen, 2016an langabezia % 8,9 murriztu zen, eta 2015ean % 7,6. Bestetik, krisiaren aurretik gertatutakoaren eredu gisa, 2007ko datua berreskura daiteke, izan ere, orduan langabeziak % 2,7ko jaitsiera izan zuen urte batean, hau da, 8,3 puntu txikiagoa.

Laburbilduz, urtaroen araberako eragin errepikakorren gainetik, argi eta garbi finkatu da langabeziaren beheranzko joera. Horren inguruko estimazioak positiboak dira.

Ez dugu ahantzi behar Nafarroako langabezia-mailarik handiena 2013ko otsailean izan zela, 56.524 langaberekin. Harez geroztik, murrizketa % 36,5ekoa izan da, hau da, 20. 614 langabe gutxiagokoa.

Bestalde, Estatuan langabezia % 1,37 jaitsi da hilabete batean eta % 7,56 urte batean. Hortaz, hilabeteka nahiz urteka, langabezia bizkorrago murrizten ari da Nafarroan. Horren harira, kontuan izan behar da Aste Santuaren eragina handiagoa izan ohi dela Estatu osoan, zerbitzu sektorearen pisu handiagoaren eraginez.

Urteko kopuruetan, Nafarroa bigarren postuan kokatu da langabeziaren jaitsieran, Galiziaren (-% 11,88) atzetik eta Aragoiren (-% 10,09), Gaztela eta Leon (-% 10,04) eta Errioxaren (-% 9,80) aurretik. Euskadirekiko (-% 7,96) aldea 3 puntu ingurukoa da.

Langabeak babesteko Estatuko Sistemaren estaldurari dagokionez, aurkeztuta azken datuek agerian utzi dituzte berriz ere sistema horren mugapenak, estalduraren proportzioan izandako hobekuntza arina gorabehera. Azken datu erabilgarriaren arabera, otsailean, Nafarroan langabeziako estaldura-tasa %  48,9koa izan da. Hau da, urterrilekoa baino 1,3 puntu txikiagoa eta duela urtebetekoa baino hamarren bat handiagoa. Horren harira, azken lau hilabeteetako (2017ko urtarriletik 2018ko urtarrilera bitarteko) tasaren goranzko joera eten da.

Estaldura-maila horrekin, langabeen erdia baino gehiago, % 55,2, langabeziagatiko estaldurarik gabe daude. Horrela, langabe guztiak kontuan harturik, Nafarroan 19.928 langabe estaldurarik gabe daude. Horren kariaz, garrantzi handikoa da Errenta Bermatua bezalako tresna propioak izatea.

Estatuan, estaldura-tasa % 58,2koa da, hots, 9,3 puntu handiagoa. Izan ere, urte batean, Nafarroan estaldura-tasa hamarren bat igo delarik, Estatuan 2,7 puntu gehitu da.

Gizarte Segurantzako afiliazioa eta kontratazioa

Aurreratu denez, langabeziaren jaitsierarekin eta kontratazioaren igoerarekin batera, gehikuntza adierazkorra gertatu da afiliazioan. Hortaz, enpleguaren hazkunde berri bat gertatu da.

Datuei dagokienez, Nafarroan 275.263 pertsona Gizarte Segurantzan afiliatuta zeuden martxoan, aurreko hilean baino 1.390 gehiago, eta iaz baino 9.845 gehiago. Aldaketa horiek, beraz, % 0,51ko igoera ekarri dute hilabete batean, eta % 3,71ko urteko hazkundea. Laburbilduz, igoera hauek lana sortzearen aldeko joera finkatzen dute.

Estatuarekin alderatuz gero, afiliazioaren igoera handiagoa izan da urteka baina zertxobait txikiagoa hileka. Hartara, Estatuan, hilabeteko igoera % 0,75ekoa izan da eta urtekoa % 3,31koa. Horren harira, garrantzi handiko beste datu bat kontuan izan behar da: lagabezia-tasaren aldea ia zazpi puntukoa dela.

Bestalde, nabarmendu behar da langabezia-tasa txikiagoak dituzten beste Autonomia Erkidegoekiko konparazioak (Euskadi, Aragoi eta Errioxa) egoera positiboagoa islatzen duela afiliazioaren urteko hazkundeari dagokionez. Adierazi denez, Nafarroan, langabezia-tasarik txikiena duen komunitatea izanik, afiliazioaren urteko igoera % 3,71koa izan da. Hartara, langabezia-tasarik txikieneko bigarren erkidegoa den Euskal Autonomia Erkidegoan, urteko igoera % 2,33koa izan da; Aragoin, langabezia-tasarik txikieneko hirugarren erkidegoan, % 3,44koa, eta Errioxak, langabezia-tasarik txikieneko laugarren erkidegoak, % 2,69ko urteko igoera izan du afiliazioan.

Ez dugu ahantzi behar afiliazio-kotarik txikiena 2014ko urtarrilekoa izan zela: 243.505 afiliazio. Beraz, martxoko azken datu kontuan hartzen badugu, ia 31.758 afiliazio gehiago egon dira, % 13ko igoera, beraz.

Kontratazioari buruzko kopuruak ere arras positiboak dira, erregistratutako kontratu-kopuruan izandako hileko igoeraren ondorioz. Horrela, 2018ko martxoan, lan-zentroa Foru Komunitatean duten 29.750 kontratu erregistratu dira Nafar Lansarean. Honek esan nahi du aurreko hilabetean baino 3.428 kontratu gehiago zeudela, % 13ko hileko hazkundearekin. Bestetik, urteko kopuruetan, datuak arras antzekoak dira, 31 kontratu gutxiagorekin, hau da, % 0,1eko jaitsierarekin. Gainera, urteko lehenengo hiruhileko datu metatuek islatzen dutenez, egun, kontratazioari buruzko datu historikoa izan zuen 2017ko epealdi berean baino % 5 kontratu gehiago daude.

Positiboko nabarmendu beharreko beste elementu bat da mugagabeko kontratazioan izandako urteko igoera, aldi bateko kontratazioarena baino argiro handiagoa. Urte batean, mugagabeko kontratuen kopurua % 17,4 igo da hilabetean eta % 21,2 urtebetean, eta aldi bateko kontratuen kopuruak % 12,7ko igoera izan du hilabetean eta % 1,6ko jaitsiera urtebetean.

Aldaketa horien ondorioz, egindako kontratazioen % 8,1 kontratazio mugagabeak izan dira, aurreko hilabeteetako proportzioa gaindituz. Izan ere, 2012ko martxoaz geroztik ez da honelako portzentajerik izan.

Langabeziaren datuen banakapena

Enplegu Agentzien arabera, hilabeteko datuetan, langabezia agentzia guztietan jaitsi da, Iruña-Zabalgunekoan eta Tuterakoan izan ezik,

% 0,6ko eta % 6ko igoera izan baitute, hurrenez hurren. Kopuru absolutuetan, 52 langabe gehiago erregistratu dira Zabalguneko agentzian eta 126 gehiago Tuterakoan.

Bestetik, hauexek izan dira hileko jaitsierak: Doneztebe (-% 7,7), Agoitz (-% 7,6%), Lizarra (-% 3,6), Altsasu (-% 2,7), Tafalla (-% 1,5), Yamaguchi-Iruña (-% 1,1), Lodosa (-% 1) eta Arrotxapea-Iruña (-% 0,4).

Urteko aldaketari dagokionez, langabeziaren jaitsiera bulego guztietan gertatu da, baina intentsitate desberdinetan. Doneztebeko agentzian jaitsiera % 15,1ekoa izan da, Altsatsukoan % 14,1ekoa, Yamaguchi-Iruñekoan % 13,2koa, Agoizkoan % 13koa, Arrotxapekoan % 12,1ekoa, Iruñeko Zabalgunekoan % 10,8koa, Lizarrakoan % 10ekoa, Tuterakoan % 9,7koa, Tafallako agrntzian % 8,9koa eta Lodosakoan % 5,1ekoa.

Langabeziaren izaerari

dagokionez, sexuaren arabera, 20.819 emakume langabe zeuden, -% 0,9ko hileko jaitsieraz (187 emakume gutxiago) eta 15.091 gizon langabe, % 0,1eko igoera arinaz (9 gizon langabe gehiago hilabetean). Beraz, langabeziaren hileko jaitsieran emakumeak izan dira protagonista.

Bestetik, urteko aldaketa genero-ikuspegitik aztertuz gero, langabeziaren banaketa orekatuago batera itzuli dela egiaztatzen ahal da. Gizonezko langabeen kopurua %

12,8 jaitsi da urtean; emakumezkoen kasuan berriz, jaitsiera arinagoa izan da, % 9,6koa. Horrela, gaur egun, langabeen % 57,7 emakumeak dira; 2009. urtean amaieran, berriz, % 49koa izan zen.

Adin-taldeen

arabera, langabeziaren hileko jaitsiera gertatu da adin-tarte hauetan: 25 urtetik beheitikoak (18 gazte langabe gutxiago, -% 0,5), 45-54 urtekoak (
80 langabe gutxiago, -% 0,9), 54 urtetik goitikoak (100 langabe gutxiago, -% 1,2). Hortaz, hileko kopuruetan, 180 langabe gutxiago daude 45 urtetik gorako tartean, eta hau arras datu positiboa da. Bestetik, 25 eta 34 urte bitarteko adin-tartean, hilabetean % 0,1 langabe gehiago daude (7 gehiago) eta 35 eta 44 urte bitarteko langabeen kopuruak ere % 0,1 egin du gora (13 gehiago).

Horrela, 25 urtetik beherako gazteen artean

3.295 langabe daude (langabe guztien % 9,2), 25 eta 34 urte bitartekoak langane guztien % 18,8 dira (6.744), 35 eta 44 urte bitartekoak % 24,8 (8.923), eta 45 eta 54 urte bitartekoak % 24,2 (8.683 pertsona). Azkenik, 55 urte edo hortik gorakoak langabe guztien % 23, hots, 8.265 pertsona.

Urteko aldaketari dagokionez, gazte langabeen kopuruak % 16,6 egin du behera, 25 eta 34 urte bitarteko langabeena % 12,9 jaitsi da, 35 eta 44 urte bitarteko langabeen urteko jaitsiera % 11,1ekoa izan da. Bestalde, 45 eta 54 urte bitarteko langabeen kopuruak % 11,9 egin du behera urtebetean, eta 55 urtetik gorakoen artean % 5,7 jaitsi da.

Ikasketa-mailaren

arabera, hamar langabeetatik zazpik Bigarren Hezkuntzako lehen etapatik gorako prestakuntzarik ez izaten jarraitzen dute; beraz, langabe guztien % 72 (25.713). Unibertsitateko prestakuntza duten pertsonen langabezia % 9,3koa da (3.343 pertsona). Unibertsitateko ikasketak dituzten biztanleei dagokienez, adierazgarria da hamarretik zazpi emakumeak direla (%72).

Bestalde, nazionalitatearen

arabera, martxoan lanik ez zuten pertsonen % 19,8 atzerritarrak ziren, hots, 7.098 pertsona. Hilabeteko eta urteko aldaketei dagokienez, % 2,4ko igoera gertatu da atzerritarren langabezian otsailaren aldean, eta nazionalitate espainiara duten pertsonen langabeziak % 1,2 egin du behera hilabetean. Urteko kopuruei erreparatuta, atzerritarren langabeziak % 5 egin du behera, eta nazionalitate espainiara dutenena % 12,4 jaitsi da.

Iraupen luzeko langabeziari dagokionez

, hau da, langabezian urtebete baino gehiago daramaten pertsonak, 13.530 dira guztira, langabezia osoaren % 37,7. Alderdi positibo gisa nabarmendu behar da urteko jaitsiera langabezia osoaren beherakada baino handiagoa izan dela, -% 11,7 eta -% 11, hurrenez hurren. Hilabeteka, jaitsiera % 0,57koa izan da, langabezia osoan izandako % 0,49ko beherakadaren aldean.

Azkenik, sektore ekonomikoen arabera, langabeziak sektore guztietan egin du behera, lehen sektorean izan ezik, %

5,3ko igoera izan baitu (113 langabe gehiago sektore honetan). Nabarmendu behar da 2009az geroztik langabeziak gora egin ohi duela martxoan. Bestetik, industrian langabezia % 0,8 jaitsi da hilean (38 langabe gutxiago), eraikuntzan beherakada % 2,2koa izan da (47 langabe gutxiago). Kopuru absolutuetan, zerbitzu sektorean gertatu da jaitsierarik handiena, -% 1,2koa, 289 langabe gutxiagorekin. Azkenik, aurretik lanik gabe zeuden pertsonen artean, % 2,7ko igoera izan da, 83 langanbetu gehiagorekin.

Urteko kopuruetan nabarmendu behar da langabezia dezente murriztu dela sektore guztietan, bereziki krisiak gogor kaltetutako eraikuntzan eta industrian. Horrela, ehunekoetan, eraikuntzan izandako jaitsiera nabarmendu behar da, % 21,2koa (552 langabe gutxiago), baita industriako langabezian izandako beherakada ere (-% 13,5, 761 langabe gutxiago). Zerbitzu sektorean jaitsiera % 10,2koa izan da, hots, 2.685 langabe gutxiago urtebetean. Bestalde, lehen sektorean urteko jaitsiera % 5,1ekoa izan da, 115 langabe gutxiagorekin. Azkenik, lanik ez zutenen kasuan, langabeziaren urteko jaitsiera % 9,1ekoa izan da, 316 langabe gutxiagorekin.

Azaldu den bezalaxe, jaitsiera sektorial hauek arras positiboak dira, iaztik hautemandako joera berresten baitute, izan ere, ehunekoetan, langabeziaren jaitsiera handiagoa izan da industrian eta eraikuntzan. Hala eta guztiz ere, nabarmendu behar da zerbitzu sektoreko langabezia erregistratutako langabezairen % 65,1 dela, eta industriako langabezia % 14, eraikuntzakoa % 6,5 eta lehen sektorekoa % 5,9. Gainerako % 8,6 aurretiaz enplegurik ez zuten pertsonei dagokie. Horren harira, industria sektoreko langabeziaren pisua serie osoko (2006-2018) txikiena dela azpimarratu behar da. Pisu hori % 23koa ere izan zen 2009ko martxoan, 2006an izandako % 20,3ko pisuaren aldean, hots, egungoa baino sei puntu handiagoa.

Azkenik, langabezia azpisektore ekonomikoen arabera aztertuz gero, langabeziaren hilabeteko jaitsiera aurreko urteetako martxoko jaitsiera eragin ohi duten adar berberei dagokie, hein handi batean.

Langabeziaren hileko jaitsieran, honako jarduera-adar hauek nabarmendu dira:

Ostatu emateko zerbitzuak

(96 gutxiago),
janari eta edari zerbitzuak (60 gutxiago), osasun-jarduerak (44 gutxiago), ostaturik gabeko gizarte zerbitzuetako jarduerak (39 gutxiago), eraikinetako zerbitzuak eta lorezaintza-jarduerak (37 gutxiago), produktu metalikoen fabrikazioa (23 gutxiago), eraikuntza espezializatuko jarduerak (23 menos), elikaduraren industria (20 gutxiago) eraikinen eraikuntza (19 gutxiago).

Bestetik, langabeziaren hileko hazkundeari so, honako jarduera-adar hauek nabarmendu dira: nekazaritza, abeltzaintza eta haiei lotutako zerbitzuak (112 gehiago), aldez aurreko enplegurik gabekoak (83 gehiago hilabetean), ibilgailu motordunen, atoien eta erdi-atoien fabrikazioa (47 gehiago), enpleguarekin lotutako jarduerak (43 gehiago) eta etxeko langileen enplegatzaile gisa egindako etxeko jarduerak (39 gehiago).

Langabeziaren urteko bilakaerari dagokionez, jarduera-adar gehienetan behera egin du langabeziak urtean. Hauexek nabarmen daitezke:

Txikizkako merkataritza

(386 langabe gutxiago urtebetean); aldez aurreko enplegurik gabekoak (316 gutxiago), janari eta edari zerbitzuak (297 gutxiago), eraikuntza espezializatuko jarduerak (295 gutxiago), Administrazio Publikoa eta nahitaezko Gizarte Segurantza (265 gutxiago), eraikinen eraikuntza (225 gutxiago), elikaduraren industria (206 gutxiago), eraikinetako zerbitzuak eta lorezaintza-jarduerak (203 gutxiago) eta handizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak (181 gutxiago).

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa