(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen III. Jardunaldiak antolatuko ditu apirilaren 12tik 22ra asteartea, 2018.eko apirilak 3


Baluarten, erakusketa bat, mahai-inguru bat, sari-banaketa bat, zineforuma eta antzerkia egingo dira doako sarrerekin, eta apirilaren 4tik aurrera jaso ahal izango dira sarrerok


Baluarten egingo diren Jardunaldiak iragartzen dituen kartela.

Baluarten egingo diren Jardunaldiak iragartzen dituen kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen III. Jardunaldiak antolatuko ditu apirilaren 12tik 22ra, eta zenbait proposamen egongo dira, artearen adierazpen-indarraz baliatzen direnak, pertsonen duintasuna eta giza eskubideen defentsa errespetatzeari buruzko hausnarketa bat sustatzeko.

Jardunaldiek hausnarketa bat eta sentsibilizazio-lan bat sustatu nahi dituzte pertsona guztien duintasunaren inguruan. Hirugarren edizio honetan, arreta berezia eskainiko zaie belaunaldi berriei, eta gizarte etikoagoa eta bidezkoagoa eraikitzeko sormena izan dezaten adoretuko dira.

Jarduera guztiak, sari-banaketa izan ezik, 19:00etan izango dira. Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte, eta gonbidapenak apirilaren 4tik aurrera jaso ahal izango dira Baluarteko txarteldegian (gehienez, lau gonbidapen pertsonako).

Erakusketa, mahai-ingurua eta tailerrak

“Arpillerak: memoriaren harira, etorkizuna ehuntzen” erakusketak irekiko ditu Jardunaldiak apirilaren 12an, ostegunarekin, 12:00etan. Conflict Textiles-ek biltzen dituen 300 pieza baino gehiagotatik hautatutako 30 piezak osatzen dute erakusketa. Pieza horietan, egileek gatazka-testuinguruetan eta giza eskubideak urratzen diren egoeretan bizi izan dituzten esperientziak kontatzen dituzte eguneroko materialen bidez, hala nola orratzen, hariaren eta tela-pusken bidez. Piezak Txiletik, Argentinatik, Kolonbiatik, Perutik, Ingalaterratik, Ipar Irlandatik, Alemaniatik eta Espainiatik datoz, eta aldarrikatu, abestu, salatu eta interpelatu egiten dute; ahalordetzearen, testigantzaren eta memoria gordetzearen forma artistiko bat da.

Erakusketa apirilaren 24ra arte egongo da ikusgai Baluarten, eta ikusleei zuzendutako zenbait proposamen ditu. Apirilaren 12an bertan, Roberta Bacic-ek, erakusketaren komisarioak eta Conflict Textiles-en sortzaileak, hitza hartuko du “Etorkizuna ehuntzen. Bizikidetzaren aldeko hari-puntadak” mahai-inguruan, bai eta beste hauek ere: Gernikako Bake Museoko Iratxe Momoitiok eta Idoia Orbek, Badalonako Fundació Ateneu de Sant Roc-eko Roser Corberak eta Burlatako Askatasuna Institutuko Ekaitz Goikoetxeak. Han, beren esperientziez hitz egingo dute, bai eta bizikidetzaren, giza eskubideen eta bakezko kultura baten balioak helarazteko ehungintza-artisautzara jotzen duten proiektu artistikoez ere. Apirilaren 13an, arpilleren historiari eta sorrerari buruzko tailer praktikoak egingo dira Baluarten, Nafarroako hezkuntza-zentroei eta elkarteei zuzenduak. Hilaren 14an, herritar guztiei zabalduko zaie tailer hori bera. 10:00etatik 12:00etara izango da, eta, parte hartzeko, izena eman behar da, aldez aurretik, pazyconvivencia@navarra.es edo bizikidetza@navarra.es helbideetan. Lekuak mugatuak dira. Apirilaren 14ko arratsalderako, bi bisita gidatu antolatu dira Roberta Bacic-ekin, 17:00etan eta 18:00etan. Erreserbak pazyconvivencia@navarra.es eta bizikidetza@navarra.es helbideetan egin ahal izango dira.

Sari-banaketa, zineforuma eta antzerkia

Hilaren 16an, astelehenarekin, 12:00etan, “Aniztasuna aberastasun” I. Eskola Lehiaketaren sari-banaketa izango da, non Nafarroako Hezkuntza Zentroetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek hartu baitute parte. Ekitaldian, dantza- eta musika-emanaldiak izango dira, eta talde sarituek eta haien senideek hartuko dute parte.

Apirilaren 19an, Saharako Nazioarteko Zinema Jaialdian saritua izan den “Aberri zatitua” filma emango da, eta, ondoren, “Abidin Kaid Saleh” Ikus Entzunezkoetan Trebatzeko Eskolari buruzko elkarrizketa izango da eskolako zuzendari Omar Ahmed-ekin eta zinema-zuzendari sahararra eta eskolako irakasle den Brahim Chagaf-ekin. Elkarrizketa eskolako koordinatzaile Carlos Cristóbalek moderatuko du. “Aberri zatitua” guztiz sahararra den lehenengo film luzea da, eta Abidin Kaid Saleh zinema-eskolako lehenengo promozioko ikasleek zuzendu eta egin dute. Film horrek kontzientziak astintzen ditu, eta adiskidetasuna eta maitasuna ditu ardatz, aberri zatitu batekiko maitasuna, maiuskulaz.

Jardunaldiak apirilaren 22an amaituko dira, Proyecto 43-2 konpainiaren Viaje al fin de la noche antzezlanarekin. Antzezlan hori Pablo Rodríguezek zuzendu du, eta María San Miguel eta Alfonso Mendiguchía dira protagonistak. Viaje al fin de la noche gure lurraren orainaren mosaiko bat da, eta terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen seme-alaben ahotsetan eta kontakizunetan oinarrituta eraiki da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa