(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak 680.000 euro aurreztuko ditu urtean jakinarazpen-sistema elektroniko berriarekin asteazkena, 2018.eko apirilak 4


Posta bidezko jakinarazpenak pixkanaka baztertuko dira, eta prozesu hori asteazken honetan jarriko da martxan, borondatez izena eman duten lehenengo 4.900 zergadunekin.


Asteazken honetatik, apirilaren 4tik, aurrera, Nafarroako Zerga Ogasuna bide telematikoz hasiko da jakinarazpenak igortzen behartutako zergadunei eta sistemari borondatez atxiki nahi zaizkionei.

Nafarroako Gobernuaren Jakinarazpen Elektronikoen Prozedura sistema guztiz segurua da, konfidentziala, eta antolamendu juridikoan xedaturiko berme guztiak ditu. Harekin, aurrerapausoak eman nahi dira administrazio-prozedurak sinplifikatzen eta arrazionalizatzen. Ogasunak aurreikusten du 400.000 jakinarazpen bidaliko dituela aurten, eta horien % 55 inguru bitarteko elektronikoen bidez bidal litezke. Hala, 680.000 euro aurreztuko lirateke, gutxi gorabehera, urtean.

Organismo autonomoak jakitera eman duenez, jakinarazpenak bide horretatik jaso nahi dituztela jakinarazi duten 4.900 zergadunekin jarriko da abian sistema. Zerbitzu hori jaso ahal izateko, jakinarazpenak jaso direla ziurtatzeko aukera ematen duen bitarteko elektroniko bat eduki behar da, hala nola gaitutako helbide elektroniko (GHE) bat. Nafarroako Zerga Ogasunaren webgunean kontsultatu daiteke sistema berriari buruzko informazio guztia.

Jakinarazpen elektronikoek posta bidezko jakinarazpenen antzera funtzionatzen dute. Zergadunek ohar bat jasoko dute gaitutako beren buzoian, eta 10 egun izango dituzte jakinarazpenean sartzeko. Hori egin ezean, baztertutzat joko da. Horrez gain, Nafarroako Zerga Ogasunaren webgunean jakinarazi ahal izango dute zein egunetan ez duten jakinarazpenik jaso nahi, eta jada entregatutakoen historia kontsultatu ahal izango dute.

Sisteman izena ematea borondatez eskatzen duten zergadunez gain, Nafarroako Zerga Ogasunak gogorarazten du zergadun jakin batzuek legeak hala behartuta eman behar dutela izena; hots, Nafarroako Zerga Ogasunarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzera behartuta daudenek, batez ere pertsona juridikoek (Nafarroako toki-erakundeak eta haien mendeko organismo publikoak barne) eta nortasun juridikorik ez duten baina 150.000 zergadun baino gehiago dituzten erakundeek. Aurrerantzean, talde horri guztiari jakinaraziko zaio sisteman sartuko direla jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa