(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendekotasun duten pertsonen ia erdiek zaintzaile bat kontratatzen dute, Errealitate Sozialaren Behatokiaren inkesta baten arabera osteguna, 2018.eko apirilak 5


Eskubide Sozialen Departamentuak zaintzaileak profesionalki akreditatu eta laguntza ekonomiko handiagoa eskaini nahi die kontratatzen dituztenei


Transcripción textual del video

Nafarroan 10.000 pertsonak baino gehiagok mendekotasuna dute, eta horien ia % 45ek pertsona bat kontratatzen dute zainketa lanez ardura dadin, Errealitate Sozialaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Behatokiko zuzendari nagusi Patxi Tuñonek ostegun honetan aurkeztu duen inkestaren arabera. Zaintzaileei lotuta, Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluaren Akordioa betez, Eskubide Sozialen Departamentutik gaikuntza profesionalerako sistema berri bat arautu behar da, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari gerente Inés Francesek ezagutzera eman duenez. Departamentua aldez aurreko kualifikazioa jaso duten profesionalak kontratatzeari atxikitako gastuetarako laguntza ekonomikoak areagotzeko aukera aztertzen ari da.

pertsona

Mendekotasuna duen pertsona baten irudia

Nafarroan 10.000 pertsonak baino gehiagok mendekotasuna dute, eta horien ia % 45ek pertsona bat kontratatzen dute zainketa lanez ardura dadin, Errealitate Sozialaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Behatokiko zuzendari nagusi Patxi Tuñonek ostegun honetan aurkeztu duen inkestaren arabera.

Zaintzaileei lotuta, Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluaren Akordioa betez, Eskubide Sozialen Departamentutik gaikuntza profesionalerako sistema berri bat arautu behar da, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari gerente Inés Francesek ezagutzera eman duenez. Departamentua aldez aurreko kualifikazioa jaso duten profesionalak kontratatzeari atxikitako gastuetarako laguntza ekonomikoak areagotzeko aukera aztertzen ari da.

Eskubide Sozialen Departamentuari atxikitako Errealitate Sozialaren Behatokiak inkesta bat egin du, Nafarroan mendekotasuna duten pertsonen artean zenbatek zaintzaileak kontratatzen dituzten, benetan kontratatzen ote dituzten eta zenbat orduz, eta zenbateko soldata ordaintzen dieten jakiteko. Bildutako emaitzen arabera, mendekotasuna duten pertsonen ia erdiek norbait kontratatua dute zainketaz ardura dadin, gehienak barneko pertsonalaz baliatzen dira, kontratuak asteko 30 ordukoak dira batez beste, eta batez besteko soldata hileko 800 eurokoa da.

Norbait enplegatua ote duten galdetuta, laguntza ekonomikoa jaso eta mendekotasuna duten pertsonen % 43,8k baietz erantzun du. Portzentaje hori % 33,8koa da mendekotasun moderatua dutenen artean, % 41ekoa mendekotasun larriaren kasuan eta % 50,70ekoa mendekotasun handia dutenen artean.

Prestazioak eskatzeko prozesuan sartuta daudenen artean, % 45,6k norbait enplegua duela dio: portzentajea % 44,2koa da mendekotasun moderatua dutenen artean, % 43koa mendekotasun larriaren kasuan eta % 51,50ekoa mendekotasun handia dutenengan.

Enplegatutako pertsonen % 25, kontraturik Gabe

Laguntza ekonomikoak jaso eta pertsona enplegatuak dituzten pertsonen artean, % 64,7k pertsona bat kontratatua du, % 25,7k enplegatua kontraturik gabe dauka, % 4k enpresaren bat hautatu du eta % 5,5ek ez du erantzunik eman.

Prestazio ekonomikoak jasotzeko zain dauden eta pertsona enplegatuak dituzten ezinduen kasuan, % 65,3k pertsonak kontratatuak ditu, % 24,3k kontraturik gabeko zaintzaileak ditu, % 4,6k enpresaren bat hautatu du eta % 5,8k ez du erantzun.

Zenbatenaz eta mendekotasun handiagoa izan, hainbatenaz eta handiagoa izan ohi da zaintzaileak kontratu bidez enplegatuak dituzten pertsonen portzentajea, eta aldi berean, txikiagoa izan ohi da enpresek emandako zerbitzuen erabilera, bereziki prestazioak jasotzen dituztenen artean.

Laguntza ekonomikoa jaso eta mendekotasun moderatua duten pertsonen ia erdiek (% 48) kontratu bat sinatua dute, % 38k norbait kontraturik gabe enplegatua du eta % 8k enpresa bateko zerbitzuen aldeko hautua egin du. Mendekotasun larria dutenen artean, % 61,6k pertsonaren bat kontratatua du, % 27,2k norbait kontraturik gabe enplegatua du eta % 4,8k enpresa batera jo du. Mendekotasun handia dutenen taldean, % 71,9k enplegatuarekiko kontratua sinatua du, % 21,1ek ez du kontraturik sinatu eta % 2,3 enpresa batez baliatzen da.

Prestazioak jasotzeko zain dauden eta mendekotasuna duten pertsonen % 65,3k norbait kontratatua du, eta portzentaje hau ez da ia aldatzen kategoria batetik batesera, izan ere, mendekotasun moderatua dutenen % 65,6k, mendekotasun larria dutenen % 62,3k eta mendekotasun handia dutenen % 68,6k norbait kontratatua dute. Mendekotasuna duten pertsonen % 24,3k kontraturik gabeko pertsonala du, eta portzentaje hau % 26,2koa da mendekotasuna moderatuan, % 27,9koa mendekotasun larrian eta % 17,6koa mendekotasun handian, azken kategoria honetako % 10 inguruk galdera erantzun gabe utzi duelarik. Mendekotasuna duten pertsonen % 4,6k enpresa baten zerbitzuak erabiltzen ditu, % 3,3k mendekotasun moderatuaren kasuan, % 6,6k mendekotasun larriaren kasuan eta % 3,9k mendekotasun handiaren kasuan.

Asteko ordu-kopurua

Laguntza ekonomikoa jasotzen duten pertsonen artean, pertsonala astean 6-10 orduz (% 10,1) eta astean 36-40 orduz (% 9,8) kontratatzen dituztenak dira nagusi, baina portzentaje horiek aldakorrak dira mendekotasun-mailaren arabera. Horrela, mendekotasun moderatua dutenen artean, kontratuak ordu-kopuru txikiagokoak dira mendekotasun larria edo handia dutenen artean baino. 36-40 orduko tartea adibidetzat harturik, kategoria horiei dagozkien portzentajeak % 2, % 11,7 eta % 10,8koak dira, hurrenez hurren. Hala ere, argitasun osoz, barne-pertsonalaren aukera da nagusi, kasu guztien % 43,5; portzentaje hau % 32,7koa de mendekotasun moderatuan, % 39,2koa mendekotasun larrian eta % 49,7koa mendekotasun handian.

Mendekotasuna duten eta prestaziorik jasotzen ez dituzten pertsonen kasuan ere barne-pertsonala da lehenengo aukera (% 37,1), eta indize hau % 52koa da mendekotasun handia dutenengan eta % 43,3koa mendekotasun larria dutenen artean, % 17,5era jaitsiz mendekotasun moderatuaren kasuan. Ordukako kontratazioak, irregulartasunez bada ere, antzeko portaera du, hau da, ordu gehiagoko kontratazioa egiten da mendekotasun handia dutenen artean.

Soldatak

Mendekotasuna duten pertsonak artatzeko kontratatzen diren pertsonei ordaindutako soldata gehienak hileko 801 eta 1.200 euro bitartekoak dira laguntzak jasotzen dituztenen artean: % 19,9k 801 eta 900 euro bitarteko soldata ordaintzen duela ziurtatu du, % 14k 901 eta 1.000 euro bitartekoa eta % 11,4k hileko 1.001 eta 1.200 euro bitartekoa. Laguntzak jasotzen ez dituztenek ere hileko 801 eta 900 euro bitarteko soldata ordaintzen omen dute (% 18,6), edota 901 eta 1.000 euro bitartekoa (% 14,4), baina adin-tarte altuagoetan gehiago ordaintzen dutela ziurtatzen dute; hartara, % 9k  1.001 eta 1.200 euro bitarteko soldatak eskaintzen dituzte, eta % 4,2k 1.500 eurotik gorakoak, laguntzak jasotzen dituztenen artean portzentaje horiek % 2,2 eta % 2,9koak direlarik, hurrenez hurren.

Datu hau bere horretan egiazta daiteke lan egindako batez besteko ordu-kopurua eta kontratatutako pertsonei ordaindutako soldatak alderatuz gero, izan ere, prestazioak jaso eta mendekotasun moderatua duten pertsonek zaintzaileak dituzte asteko 13 ordutan (barne-pertsonala dutenak bazterrean utzirik) eta hilean 553 euro ordaintzen dizkiete, eta horien aldean, mendekotasun-maila berbera izan eta laguntzak jasotzen ez dituzten pertsonek kontratatutako pertsonala dute asteko 25 ordutan eta hileko 841 euroko batez besteko soldata ordaintzen dute. Mendekotasun larriaren kasuan, laguntzak jasotzen dituzten pertsonek asteko 23 orduko batez besteko kontratua sinatua dute eta hileko 745 euroko soldata ordaintzen dute, eta mendekotasun-maila bereko prestaziorik ez duten pertsonek kontratatutako zaintzaileak dituzte asteko 64 ordutan eta 781 euroko soldata ordaintzen dute, orduko ordainketa dexente txikiagoa dela iradokiz. Mendekotasun handia dutenen artean, laguntza ekonomikoak jasotzen dituztenek 26 orduko kontratua sinatua dute eta 839 euroko batez besteko soldata ordaintzen dute, eta laguntzarik ez dutenek 26 orduko kontratua ere sinatua dute baina 905 euroko soldata ordaintzen dute.

Datu hau bere horretan egiazta daiteke lan egindako batez besteko ordu-kopurua eta kontratatutako pertsonei ordaindutako soldatak alderatuz gero, izan ere, prestazioak jaso eta mendekotasun moderatua duten pertsonek zaintzaileak dituzte asteko 13 ordutan (barne-pertsonala dutenak bazterrean utzirik) eta hilean 553 euro ordaintzen dizkiete, eta horien aldean, mendekotasun-maila berbera izan eta laguntzak jasotzen ez dituzten pertsonek kontratatutako pertsonala dute asteko 20 ordutan eta hileko 841 euroko batez besteko soldata ordaintzen dute. Mendekotasun larriaren kasuan, laguntzak jasotzen dituzten pertsonek asteko 23 orduko batez besteko kontratua sinatua dute eta hileko 745 euroko soldata ordaintzen dute, eta mendekotasun-maila bereko prestaziorik ez duten pertsonek kontratatutako zaintzaileak dituzte asteko 24 ordutan eta 781 euroko soldata ordaintzen dute. Mendekotasun handia dutenen artean, laguntza ekonomikoak jasotzen dituztenek 26 orduko kontratua sinatua dute eta 839 euroko batez besteko soldata ordaintzen dute, eta laguntzarik ez dutenek 26 orduko kontratua ere sinatua dute baina 905 euroko soldata ordaintzen dute.

Menpekotasuna duten biztanleak eta ikerketa

Ikerketa egin zen unean, iazko martxoan, menpekotasuna duten 10.364 pertsonak prestazioak edo zerbitzuak esleituak zituzten Nafarroan, eta horietatik 7.740 pertsonak laguntza ekonomikoa jasotzen zuten. Guztizko kopuru horretatik, 4.426 pertsonak mendekotasun moderatua zuten eta 2.849k laguntza jasotzen zuten; 3.770 pertsonak mendekotasun larria zuten eta 2.168 pertsonak mendekotasun handia, eta horietarik 1.854 pertsonak laguntza ekonomikoa jasotzen zuten. Mendekotasuna zuten emakumeen kopuruak, 6.719, ia bikoizten zuen mendekotasuna zuten gizonen kopurua, 3.645. Aurtengo martxoan itxitako datu horien arabera, 12.927 pertsona ziren prestazio edo zerbitzuen onuradun, horietarik 8.994k laguntza ekonomikoak jasotzen zituzten, eta gainerakoek bestelako zerbitzuak.

Ikerketa 1.243 pertsonak osatutako azken laginketa baten gainean egin zen: laguntza ekonomikoa jaso eta mendekotasuna zuten 802 pertsonak eta prestaziorik ez zuten 441 pertsonak parte hartu zuten telefono bidezko inkestan.

Azkenik, ikerketak argitu duenez, inkestari erantzun ziotenen artean, gizonetan, 85 urtetik goitikoak direla nagusi (% 9,7), 76 eta 85 urte bitartekoak (% 8,2) eta 66 eta 75 urte bitartekoak (% 4,7), eta horien atzean daudela 16 urtetik beheitikoak (% 3,2). Emakumeetan ere antzeko datuak bildu ziren, mendekotasunak adin handienekoei eragiten baitie nagusiki: 66 eta 75 urte bitartekoak (% 5), 76 eta 85 urte bitartekoak (% 19,3) eta 85 urtetik goitikoak (% 34,7), ondorengo tartean 16 urtetik beheitikoak daudelarik (% 3,1).

Portzentajeak oso antzekoak dira laguntzak jasotzen ez zituztenen artean, eta ondorioz, gizonetan, ehunekorik altuenak adin-tarte berberei dagozkie, % 16,6 eta % 12,5, nahiz eta 66 eta 75 urte bitartekoetan (% 2,5) eta 16 urtetik beheitikoetan (% 1,6) zertxobait txikiagoak diren. Emakumeen artean gauza bera gertatzen da, goiko bi tarteetako indizeak altuagoak baitira (% 35,6 eta % 22,9), baina txikiagoak 66 eta 75 urte bitartekoenak (% 2,7) eta 16 urtetik beheitikoenak (% 0,5).

Laguntza gehiago akreditaturiko pertsonala kontratatzen duenarentzat

Mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dihardutenen gaikuntza profesionalaren akreditazioa da administrazioaren azken urteotako helburuetako bat.

Hartara, Nafarroako Gobernua, gaikuntza profesionala akreditatua duten zaintzaileak kontratatzeagatik, mendekotasuna duten pertsonek jasotzen dituzten laguntza ekonomikoak areagotzeko modua aztertzen ari da, zaintzaileen kontratazioa laguntza horiez profitatzeko baldintza bihurtzeko asmoz.

Ostegun honetan, PAGNAko zuzendari gerente Inés Francesek argi utzi du “akreditazio-prozesuen helburua emandako zerbitzuen kalitatea hobetzea dela, profesionalen kualifikazio profesionala segurtatzeaz gain, eta kontrataziorako laguntzek helburu hirukoitza dutela: sektorean enplegu gehiago sortu eta ezkutuko ekonomia saihestea, mendekotasuna duten pertsonak profesional kualifikatuek artatuko dituztela bermatzea eta, oroz gain, ingurunean zerbitzu profesionalizatuak jasotzeko aukera erraztea, etxean egoteko aukeraren mesedetan".

Gobernuaren iritziz, elaborazio fasean dagoen laguntza sistema berri horri esker, ikuspuntu ekonomikotik familientzat onuragarria izango da zaintzailea era erregularizatuan kontratatzea, hots, lan-kontratu baten bidez.

Estatuko arauak ezarria zuen 2017ko abenduaren 31ko epea bukaturik, sektoreko profesional guztien akreditazioa osatu gabe dagoenez gero, kualifikazio profesionala ziurtatzeko epe berri bat adostu da: 2022ko abenduaren 31 artekoa. Aparteko gaikuntza jasotzeko betebeharrak aldatu eta behin-betiko gaikuntza sortu da enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta mendekotasuna duten pertsonendako kalteak saihesteko.

Horretarako, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako (PAGNA) zuzendari gerente Inés Francesek martxoaren 13ko 1653/2018 ebazpena sinatu du, aparteko nahiz behin-behineko gaikuntzak aitortzeko prozedura zehaztuz. Bi ibilbideetarako eskaerak PAGNAren erregistroan aurkeztu behar dira webgunean eskuragarri dagoen ereduaren arabera, eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzen dituzten dokumentuekin batera.

Lurralde Kontseiluaren akordio berria oinarritzat harturik, abenduaren 31n, dagokien kategoria profesionalean gutxienez hiru urteko esperientzia dutela eta azken 12 urteotan gutxienez 2.000 orduz lan egin dutela egiaztatzen duten edozein adinetako pertsonek, edota eskatutako gutxieneko esperientzia izan gabe zeregin horietan jardun eta akreditatu beharreko gaitasun profesionalei lotuta gutxienez 300 orduko prestakuntza duten pertsonek aparteko gaikuntza jasoko dute dagokien kategorian. Ziurtagiria aldez aurretik eskatuta banatuko da, eta Estatu osorako baliagarria izanen da.

Gainera, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko xedez, akordio berri honen arabera, behin-behineko gaikuntza eman ahalko zaie 2017ko abenduaren 31 baino lehen sektore honetan lan egin baina aparteko gaikuntza lortzeko baldintzak betetzen ez dituzten pertsonei.

Behin-behineko gaikuntza eskatzen duten pertsonei dagokienez, erregistro bat osatuko da, profesional horien kualifikazioa erraztuko duten prestakuntza-moduluen diseinua koordinatu eta sustatzeko Eskubide Sozialen Departamentuaren barnean, eta Nafar-Lansarearekin eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziarekin batera.

Behin-behineko gaikuntza eskatzen duten pertsonek adierazpen arduratsua aurkeztu beharko dute, 2022ko abenduaren 31 arte lan-esperientzia ebaluatu eta akreditatzeko prozesuetan parte hartzeko edota dagozkien profesionaltasun ziurtagiriak nahiz prestakuntza-tituluak jasotzeko prestakuntza hartzeko konpromisoa hartuz.

Era berean, behin-behineko gaikuntza jaso ahalko dute, era independentean etxeko zainketa lanetan jardun duten pertsonek, dagokien kualifikazioa lortzeari lotutako prestakuntza-prozesuetan parte hartzeko konpromisoarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa