(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Astelehenean irekiko da “Bertatik mundura” eleaniztasun jardunaldian izen-ematea larunbata, 2018.eko apirilak 7


Irakasleei zuzenduriko jardunaldia Iruñeko Planetarioan izango da apirilaren 21ean, eta hizkuntzen elkarbizitzan aditu diren katedradunek hartuko dute parte


Eguneko kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak datorren apirilaren 21erako "Bertatik mundura" eleaniztasun jardunaldia antolatu du Nafarroako ikastetxeetako irakasleei zuzenduta. Parte hartzeko asmoa dutenek astelehenetik, hilak 9, apirilaren 19ra arte dute izena emateko aukera.

Nafarroako Foru Erkidegoa gizarte eleanitza dago eta geroz eta hizkuntza gehiagok osatzen duten ingurunearen errealitate linguistikoa. Ikastetxe eta irakaskuntza proiektuen erronka bihurtu da errealitate horren kudeaketa. Hala, errealitate hori eguneroko gizartera egokitzeko azterketa da, beraz, apirilaren 21ean egingo den jardunaldiaren helburuetariko bat.

Goizeko 09:00etatik 14:00etara izango da jardunaldia eta ikastetxeetako hizkuntzen elkarbizitzaren inguruko hausnarketa egingo dute aditu eta katedradunek. Ginebrako Unibertsitatean Hizkuntzen didaktikan katedradun den Joaquím Dolzek "Hiru hizkuntza ikastetxean; arazoa edo aukera" hitzaldia eskainiko du. Ondoren, Jasone Cenoz Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedradunak "Eleaniztasuna eta translanguaging ikasgelan" gaia izango du ardatz. Itziar Idiazabal EHUko katedradunak, berriz, "Irakaskuntza eleaniztunerako ingeniaritza didaktikoa" hizketaldia eskainiko du. Gainera, jardunaldian Nafarroako ikasleen hizkuntza ohituren ikerketa aurkeztuko da.

Egitaraua Juan Carlos Moreno Cabrera hizkuntza aniztasunean adituak itxiko du. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradunak "Hizkuntza guztiak berdinak dira, hizkuntza guztiak ezberdinak dira" berbaldia osatuko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa