(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zabalik da komunikabideetan euskara erabiltzeko laguntzen deialdia astelehena, 2018.eko apirilak 9


Aurrekontua 630.000 eurokoa da, eta idatzizko prentsan, irratian eta onlineko hedabideetan euskarak presentzia izan dezan sustatzera bideratuko da


Gaur argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean komunikabideetan (hala nola idatzizko prentsan, irratian eta onlineko hedabideetan) euskara erabiltzeko laguntzen deialdia. 630.000 euroko aurrekontua izango du, iaz baino 50.000 euro gehiago. Laguntzak eskatzeko epea apirilaren 10ean, asteartearekin, hasten da, eta maiatzaren 9ra arte egongo da zabalik.

Deialdi honekin, Nafarroako Gobernuak Euskararen Foru Legea betetzen du, zeinak Foru Komunitateko administrazio publikoei agintzen baitie susta dezatela euskarak gero eta presentzia handiagoa izan dezan komunikabideetan. Konpromiso hori jasoa dago 2016-2019 aldirako Euskararen I. Plan Estrategikoan ere. Plan estrategiko horretan, beharrezkotzat jotzen da hedabideetako eskaintza zabaltzea gizarteak sarbide errazagoa eta handiagoa izan dezan euskarazko informaziora. Hori beharrezkoa da euskaldunek gizarte-esparru guztietan erabili ahal izan dezaten euskara.

Deialdiak zazpi modalitate izango ditu, jarduera-esparruak bereizteko:

1.- Euskara hutseko idatzizko prentsa (egunkariak), 60.000 euroraino.

2.- Euskara erabiltzen duen idatzizko prentsa (egunkariak), 60.000 euroraino.

3.- Nafarroan hedatzen diren euskara hutseko tokiko aldizkariak, 260.000 euroraino.

4.- Nafarroako zonalde mistoan eta/edo ez-euskaldunean hedatzen diren eta euskara erabiltzen duten aldizkariak, 40.000 euroraino.

5.- Euskara hutseko irrati-etxeak, 160.000 euroraino.

6.- Euskara erabiltzen duten zonalde mistoko, ez-euskalduneko edo bietako irrati-etxeak, 20.000 euroraino.

7.- Euskarazko edo euskara erabiltzen duten onlineko komunikabideak, 30.000 euroraino.

Ezin izango dituzte laguntzak eskatu beren hedabideetarako alderdi politikoek, elkarte politikoek, sindikatuek, elkargo profesionalek, kirol-taldeek, fundazioek, eskola-aldizkariek, aldizkari espezializatuek, kultur buletinek, udal buletinek eta abarrek.

Gainera, onlineko modalitatean, debekuak ezartzen zaizkie beren orrialdeen gutxienez % 50ean euskaraz nabigatzeko aukerarik ematen ez duten hedabideei, besteak beste..


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa