(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak babestutako 547 etxebizitza ikuskatu zituen 2017an horien helburu soziala bermatzeko astelehena, 2018.eko apirilak 9


Hurrengo Kontrol Planak hutsik dauden etxebizitza libreak barne hartuko ditu


Eskubide Sozialen Departamentuak, Foruzaingoaren laguntzaz, 547 etxebizitza babestutan inor bizi ote zen egiaztatu zuen 2017an, horien helburu soziala bermatzeko xedez. Hurrengo Kontrol Planean, Eskubide Sozialen Departamentuak hutsik dauden etxebizitza libreen ikuskapena egitea aurreikusi du.

Ekintza horiek guztiak egun indarrean dagoen ikuskapen-planari atxikita daude, etxebizitza babestuak dagokien helburu sozial nagusia betetzen ari direla bermatzeko asmoz: horietan jendea benetan bizi ote den eta familia-unitate banaren bizitokiak ote diren. Helburua, etxebizitza babestuetan bizimodua egiteko dagoen betebeharraz kontzientziatzea da, zigorra jaso dezakeen etxebizitza hutsik mantentzearen aldeko joeraren alternatiba gisa, Nasuvinsaren Alokairu-Poltsaren bitartez egindako alokairuak balizko kalteetatik eta ordainketarik ezatik babesteko berme osoa eskaintzen duela gogoratuz. 2017ko eta 2018ko kontrol-ekintzetan, 2013an eta 2014an esleitutako etxebizitzak ikuskatzen ari dira nagusiki.

Guztira, 547 ikuskapen egin ziren 2017an etxebizitza babestuetan inor bizi ote zen egiaztatzeko, eta horien ondorioz, 33 zigor-espediente ireki ziren, horietarik 14 artxibatuta gelditu direlarik. 19 kasutan zigorrak ezarri dira, 18 arau-hauste larriengatik, 3.001 euroko zigorrak tarteko, eta bat arau-hauste arinagarik, 300 euroko zigorrarekin.

Horrela, ohiko bizitokiak ez diren etxebizitzen portzentajea benetan txikia (% 3,5etik beheitikoa) eta 2016koa baino murritzagoa dela frogatu ahal izan da, izan ere, 2016an, etxebizitza babestuetan inor bizi ote zen egiaztatzeko 450 ikuskapen egin ziren, eta horien ondorioz, 26 pertsonaren (% 5,77) aurkako zigorrak ezarri ziren.

2018rako, antzeko ikuskapen kopurua egitea aurreikusi da, eta ura, gasa eta elektrizitatearen kontsumoari buruzko datuak emateko eskaerak bidaltzen hasi dira dagoeneko, etxebizitzetan benetan jendea bizi ote den egiaztatzeko beste proba batzuekin batera. Zenbait kasutan, ikuskapena Foruzaingoaren bisitaren bitartez gauza daiteke.

Hutsik dauden etxebizitza libreak

Hutsik dauden etxebizitzak zehaztea da hurrengo Kontrol Planean txertatu beharreko helburuetako bat, ez soilik etxebizitza babestuak, baita etxebizitza libreak ere. Betekizun hau, Gobernu Zentralak 24/2013 Foru Legeari ezarritako inkonstituzionaltasun-errekurtsoaren zatirik handiena baztertuz, Auzitegi Konstituzionalak emandako otsailaren 22ko 16/2018 Epaiaren ondorioa da. Hutsik dauden etxebizitzei zerga handiagoa ezarri ahal diete toki erakundeek, Toki Ogasunei buruzko Foru Legean arautu denez: zenbat eta denbora gehiago egin hutsik, orduan eta zerga-karga handiagoa.

Pertsona juridikoen kasuan (finantza-erakundeak, merkataritza-sozietateak), zigorrak ezartzeko aukera ere aurreikusi da, etxebizitza bi urtetik gorako epean hutsik egon baldin bada.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa