(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2018.eko apirilak 9


Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu apirilaren 9tik 15era bitarteko asterako


agenda 9-15 abril

"Kartografia hedetua: Hiri (des)itxuratua" Uharteko zentroan. ( irudia handitu )

Nafarroako Liburutegiak “El actor adolescente. Manual de urgencia para profesorado en apuros” liburua aurkeztuko du, Kulturaren Vianako Printzea 2016 saridun Ignacio Arangurenena, astelehenean. Eta, asteazkenean, “El maestro y Margarita”, Mijail Bulgakovena, hitzaldia hartuko du, Miguel Ángel García Andrésen eskutik, eta “Ongi etorri ipuinetara: Kamishibai” haurrentzako aisiako jarduera, euskaraz.

Zineak ondokoak hurbilduko dizkigu Nafarroako Filmotekara: “Los clowns” (Federico Fellini), asteazkenean; “Bizi birsortzen” eta “Éramos vecinos” erakustaldi bikoitza, ostegunean; eta “Justicia para todos” (Norman Jewison), ostiralean.

Musikari dagokionez, Nafarroako Liburutegiak “Lorcaren lehen liburuaren mendeurrena” kontzertua hartuko du, asteartean, Samuel Dizen eskutik. Horrez gain, Baluartek De Alba Ventura piano-jotzailearen eta Bryn Terfel baxu baritonoaren emanaldiak hartuko ditu, asteartean eta larunbatean, hurrenez hurren.

Prestakuntzak Huarte Zentroa hartuko du: “XYZ ¡eXpresa! ¡proYecta! ¡zigZaguea!”, ostiralean, eta “Kartografia hedatua: Hiri [des]itxuratua”, ostiral, larunbat eta igandean.

Erakusketei dagokienez, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak “Gamazadaren 125. urteurrena” izenburukoa hartuko du. Programatu dira jada, bestetik, bisita gidatuak bai Oteiza Museoa eta Nafarroako Museoa, bai Iruñeko katedraleko klaustroaren lanak ikusteko.

Ondokoak ikusgai daude oraindik: “Incurvar”, Oteiza Museoan; “Meatzariak gerran”, Lizarrako Karlismoaren Museoan; “Danok taldea. 1966-1967”, Nafarroako Museoan; eta “Ikusgai egiten duen gaua”, Huarte Zentroan.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa Cartografía expandida: La ciudad [des]trazada”, el viernes, sábado y domingo, en el Centro Huarte.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa