(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Larrialdi eta Emergentzietako 90 profesional inguruk parte hartu dute iktusa garaiz antzeman eta Iktus Kodea aktibatzeari buruzko jardunaldi batean asteartea, 2018.eko apirilak 10


Saioak Medikuntzako eta Erizaintzako larrialdietako profesionalak eta emergentzietako teknikariak bildu ditu


Iktus Kodea atibatzea

Ezkerretik eskuinera, Juan Marta, Idoia Rubio, Beatriz Zandio, Jesús Mari Gurrea eta Mariví Senosiáin, jardunaldiko irakasleak. ( irudia handitu )

Lehen Mailako eta Ospitaleko larrialdiei dagozkien Medikuntzako eta Erizaintzako 50 profesionalek eta ospitalez kanpoko larrialdietako osasun arloko Emergentzietako (SUR, SUE, UVI Móvil) 40 teknikari inguruk parte hartu dute gaur, Osasun Departamentuko Ezagutzaren Plangintza, Ebaluazioa eta Kudeaketa Zerbitzuko Prestakuntza Atalak bultzatutako ‘Iktusa garaiz antzeman eta Iktus Kodea atibatzea’ delako jardunaldian.

Jardunaldian Nafarroako Unibertsitateko Museoan egin da, ospitalez kanpoko larrialdietako eta SOS Navarrako mediku Jesús Mari Gurrea Medranok eta Nafarroako Ospitaleguneko Iktus Unitateko Neurologiako mediku espezialista Beatriz Zandio Amorenak koordinatuta. Simulazio Klinikoaren zikloari atxikitako saio honetan, tablet elektronikoak eta kasuei buruzko bideoak erabili dituzte egoerak aztertzeko.

Iktus Kodearekin zerikusia duten Nafarroako profesionalei prestakuntza ematea izan da jardunaldiaren helburua, prozesu hori pairatzen duen pazientea goiz antzeman eta protokoloak aktibatzen eta behar bezala maneiatzen ikas dezaten. Horrez gain, diziplina anitzeko komunikazio-esparrua eskaini nahi izan du eritasun hori sufritu duten pazienteen zainketa integralerako.


Iktus Kodea

Larrialdietako Medikuntza eta Erizaintzako profesionalak eta Emergentzietako teknikariak bildu dituen jardunaldiaren inaugurazioko saioa. ( irudia handitu )

Hizlariek iktusa izan dezaketen pazienteak maneiatzeko jarraibideak eskaini dituzte, eta besteak beste, Cincinnati eskalan oinarritutako hasierako miaketa egiteko modua zehaztu dute (aurpegian, besoetan nahiz mintzamenean bereiz daitezkeen zantzuak egiaztatuz), baita informazioa igortzeko erarik egokiena ere, esku-hartze prozesua ahalik eta azkarrena eta eraginkorrena izan dadin.

Ospitale barruko esku-hartzeek 40 minutuko iraupena dute batez veste

Iktus Kodearen hedapena, taldeen arteko informazio eta koordinazio sistemen hobekuntza (Tuteran ezarritako tele-iktusa bezalako informazio eta jakinarazpen mekanismoekin) eta TAC kodea (pazientearen garuneko TAC miaketa erradiologikoa egiten den gela berean tratamendu farmakologikoa aplikatzea) gisako protokoloen aktibazioa arras lagungarriak izan dira Nafarroan iktusaren ospitale barruko esku-hartzeen denbora goitik behera murrizteko, Estatuko denborarik laburrenen artean kokatu delarik. Gaur egun, pazientea Larrietara iritsi eta beharrezko probak egin ondoren tratamendua hartzen hasi arteko batez besteko denbora 40 minutukoa da, orain dela hiru urte baino ia 20 minutu gutxiagokoa.

El ictus es una de las patologías denominadas tiempo-dependientes, ya que la eficacia del tratamiento depende en gran medida del tiempo en el que se aplica: cuanto menos tiempo pase entre el inicio del ictus y el inicio de tratamiento, mayor es el potencial beneficio del mismo. Nafarroako Ospitalegunean, 900 paziente inguru ospitalizatzen dira urtean Iktus Unitatean; % 86 iktus iskemikoekin (odola bihotzetik garunera eramaten duten arterietako baten edo gehiagoren guztizko nahiz zatikako buxadura). Horien % 20 ingururi tratamendu farmakologikoak aplikatzen zaizkio (zain barneko medikazioa) eta % 4ri tronbektomiaren bidezko tratamenduak ematen zaizkio (arteriatik kateterra sartuz eta tronboa erauziz).

Iktus Kodea deritzon prozeduraren oinarria dugu iktusaren zeinuak eta sintomak goiz antzematea eta kalteturiko pazientearen zainketa lehenetsi eta iktus unitatea duen ospitalera batera lehenbailehen eramatea. Behar bezala funtziona dezan, nahitaezkoa da iktusaren hasierako sintomak goiz bereiztea eta larrialdi zerbitzuak jakinaren gainean jartzea, pazientea berehala ospitaleratu ahal izateko.

Gorputz erdia indarrik gabe, mintzatzeko arazoak

Hauexek dira iktusa iradokitzen duten sintomak: gorputz erdiaren bat-bateko indargabetzea edo sentsibilitaterik eza, mintzameneko bat-bateko arazoa (hitz egiteko edo ulertzeko ezintasuna), ezpain-ertzen okerdura edota ikusmenaren erabateko nahiz zatikako galera. Alerta jotzeko moduko sintomak dira, halaber, ibileran agertu ohi den bat-bateko desegonkortasuna eta bat-bateko buruko min zorrotz-zorrotza, ohiko buruko minekin zerikusirik ez duena.

Arras funtsezkoa da sintomak ondo bereizi eta eria lehenbailehen ospitalera eramatea, tratamenduaren eraginkortasuna esku-hartzearen azkartasunaren araberakoa baita. Ehun neuronaleko arteria bat buxatzen denean, ez da berehala infartatzen, denbora-tarte bat igarota baizik, eta tarte hori aldakorra da pazienteen arabera, baina normalean lau ordu eta erdi ingurukoa da. Denbora hori agortu aurretik buxatutako arteria irekitzea lortzen baldin bada, funtzio neuronala berreskuratzen da, baita pazientea galtzen hasita zegoen gaitasunak ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa