(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak harrera egin dio Manuel Torresi JEC Innovation Award saria jaso ondoren asteartea, 2018.eko apirilak 10


MTorres enpresak Parisen lortu du prozesu aeroespazialetako berrikuntzarako nazioarteko sari hau, sektorearen urteko topaketarik garrantzitsuenean


Lehendakariak harrera egin dio Manuel Torresi

Manu Ayerdi, Uxue Barkos, Manuel Torres eta Yolanda Torres, Lehendakariaren bulegoan. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek, Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdirekin batera, harrera egin die gaur Nafarroako Jauregian MTorres industria taldearen sortzaile eta lehendakari Manuel Torresi eta Yolanda Torres lehendakariorde exekutiboari, enpresa honek JEC Innovation Award saria jaso ondoren.

MTorres konpainiak material konposatuzko kroskobakarreko fuselajeetarako garatu duen molderik gabeko fabrikazio automatizatuagatik lortu du aipatutako saria, hots, karbono-zuntzez egindako pieza bakarreko fuselaje aeronautikoak ekoizteagatik, guztiz iraultzailea den teknologia berri baten laguntzaz.

Parisen antolatutako material konposatuen munduko topaketarik garrantzitsuenean jasotako sari honek bere horretan eusten dio Mtorres enpresak sektoreko lider bezala duen posizioari, sektore aeroespazialaren beharrei aurrea hartzeko duen ingeniaritza-gaitasun handia berretsiz.

Barkos Lehendakariak zorionak eman dizkio Manuel Torresi ibilbide profesional aparta osatzen duen golardo honengatik. Barkosek taldeak I+G+b arloan egindako inbertsio handia eta nazioarteko bokazioa nabarmendu ditu. Horren harira gogoratu behar da Nafarroako Gobernuak Karlos II.a Noblearen domina eman ziola 2016an Manuel Torresi, berrikuntzaren alde hartutako bizitza osoko konpromisoagatik eta “aeronautika eta energia bezalako sektoreetan transferentzia teknologikoko jarduerak garatzeko gaitasunagatik”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa