(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elizalde kontseilariak parte hartu du Latxa Esneak, ardi-esnearen ekoizleen kooperatibak, antolatutako ekitaldian asteartea, 2018.eko apirilak 10


Ekitaldian, Idiazabal eta Erronkari gazten ekoizpen-prozesuan esku hartzen duten agente guztien lana aldarrikatu da


Kontratuak sinatzeko unea. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria den Isabel Elizaldek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozekin batera hartu du parte INTIAren egoitzan egin den topaketan, Idiazabal eta Erronkari gazten ekoizpenaren balio-katean esku hartzen duten agente guztien lana aldarrikatzeko, latxa ardiaren artzainetatik hasi eta gaztaren azken ekoizleetara bitarte.

Ekitaldian, halaber, honako hauek hartu dute parte: Latxa Esnea kooperatibako lehendakariak, Mariano Imazek; Idiazabal eta Erronkari jatorri-izendapeneko ordezkariek, Jose Maria Ustárrozek eta Lorenzo Sarrateak, hurrenez hurren; Dorrea (Mikel Martiarena), Larra (Mikel Aznarez) eta Buruaga (Xabier Aizpeolea) gaztandegietako kudeatzaileek, Nere Bereziartuarekin batera, Lekunberriko Institutu Laktologikoko kudeatzailearekin.

Jardueran zehar, Dorrea, Larra eta Buruaga  gaztandegietako ordezkariek Latxa Esnea kooperatibarekin sinatu dituzte 2017-18 kanpainarako latxa ardiaren esne-salmenta (horrekin egiten dituzte gaztak) arautzen duten kontratuak, Idiazabal eta Erronkari jatorri-izendapenen barnean. Kontratuetan, besteak beste, honako hauek ezartzen dira: oinarrizko prezioa, ordaintzeko modua, esnearen kalitatea, laginak hartzea, entregatu beharreko kopurua, kanpainaren iraupena eta bi aldeen erantzukizunak.

Sinaduraren bidez, adierazi dute, "gazta horien ekoizpen prozesuan hasieratik amaierara arte esku hartzen duten agente guztiak nabarmendu eta horiei garrantzia eman nahi zaiela, ahalegin bakoitzaren atzean zer dagoen ezagutzera eman eta hori koordinatzeak duen garrantzia azpimarratzearren". Gainera, aldeen arteko lankidetza erakutsi nahi da, kontsumitzaileari tokiko produktua, ziklo osoan zehar hurbilekoa eta kalitate bermatukoa emate aldera.

Elizalde kontseilariak nahiz Oroz sailburuordeak bi administrazioek sektoreari eta jarduerari ematen dioten babesa azpimarratu dute. Zehazki, Isabel Elizaldek ondorengoa nabarmendu du: "sektorea egituratuta izateak duen garrantzia merkatura baldintza bideragarrietan sartu ahal izateko" eta era horretako ustiapenek duten garrantzia "biztanleria finkatzeko eta lurraldea antolatzeko". Modu berean, latxa ardien plan estrategikoa aipatu dute; agente ezberdinen artean egiteko prozesu bete-betan aurkitzen den plana, sektorearen etorkizuna eratuko duena.

Latxa Esnea ardi-esnearen ekoizleen taldea Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako latxa ardien artzainen 35 ustiapenek osatzen dute, eta produkzioa latxa ardi-esnearen 800.000 litrora iristen da.

ARGAZKI-OINA:

Zutik, ezkerretik eskuinera: Ustárroz, Bereziartua, Elizalde kontseilaria, Oroz sailburuordea eta  Sarratea.

Eserita, ezkerretik eskuinera: Aznarez, Imaz, Martiarena eta Aizpeolea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa