(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aralarko Aingerua Nafarroako Jauregian izan da asteazkena, 2018.eko apirilak 11


Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, irudia jaso du Foru Jauregiko atarian, Ana Ollo, Ana Herrera eta Isabel Elizalde kontseilariekin batera


Aralarko Aingerua

Barkos Lehendakariak Aralarko Aingerua jaso du. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Aralarko San Migelen irudia etorri da bisitan Nafarroako Foru Jauregira, aste honetan Foru Komunitateko erakundeetan eta beste entitate batzuetan egiten ari den ibilbidearen barruan.

Irudia 11:00etan iritsi da Foru Jauregira, San Nikolas elizako apaiz Cesar Magañaren eskuetan, Aralarko santutegiko kapilau Mikel Garciandia lagun zuela. Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, jaso du atarian, eta han ziren, halaber, Ana Ollo, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria; Ana Herrera, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria; Isabel Elizalde, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilaria; bai eta ehunka herritar eta langile publiko ere.


Aralarko Aingerua

Musika Kaperaren interpretazioa ( irudia handitu )

Irudia jaso ondoren, Jauregiko kaperara joan dira. Han, San Nikolas elizako apaiz Cesar Magañak eukaristia eman du, Aralarko santutegiko kapilau Mikel Garciandiak lagunduta. Katedraleko Musika Kaperako ganbera-abesbatzak ere hartu du parte, Aurelio Sagasetak zuzenduta, Julián Ayesa organo-jolearekin. Musika-egitarauan, obra hauek zeuden, besteak beste: Alme Pater mezako Kyrie eleison; Sancte Michael errespontsu-salmoa; W. A. Mozarten Alleluia, 4 ahotsetara; D. Zipoli-ren Celesti urbs, 3 ahotsetara; “Kanta dezagun” sanctusa; Gure Aita; C. Casciolini-ren Panis angelicus, 3 ahotsetara; J. García Salazarren Regina caeli, 4 ahotsetara; eta Mikel, Mikel guria eta Agur Mikel Aingeru kopla herrikoiak.

Ospakizuna amaitu ondoren, agur esan zaio irudiari Nafarroako Jauregiko ate nagusian, Nafarroako Gobernuko Tronpeta eta Tinbalen Bandak interpretatutako Nafarroako Ereserkia entzunez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa