(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 45 enpresak parte hartuko dute datorren astean Bartzelonan Alimentaria Elikagaien eta Edarien Nazioarteko Azokan osteguna, 2018.eko apirilak 12


Horietako 19k INTIA - Reyno Gourmeten eskutik parte hartuko dute, eta gainerako 26ak beren kasa joanen dira


Nafarroako 45 enpresak parte hartuko dute apirilaren 16tik 19ra bitartean Bartzelonan antolatuko den Alimentaria Elikagaien eta Edarien Nazioarteko Azokan. Horietatik, 19k Reyno Gourmet deritzon Nafarroako Gobernuaren kalitate-marka bereizgarriaren eskutik parte hartuko dute, eta gainerako 26ak beren kasa joanen dira.

Zehazkiago esanda, Reyno Gourmeten eskutik bertaratuko diren 19 enpresek Nafarroako Gobernuaren INTIA enpresa publikoak azokan kontratatutako lau esparruetan parte hartuko dute. INTIA arduratu da Nafarroak azokan izango duen 473 m2tik gorako erakusketa-gunea diseinatu, muntatu eta desmuntatzeko lanak antolatu, koordinatu eta ikuskatzeaz, 135.000 euroko aurrekontuarekin.

Horrela, ardoak eta destilatuak biltzen dituen Intervin-en (3. pabilioia), Nafarroako Ardoa Jatorri Deiturako Kontseilu Arautzailea kokatuko da, Nafarroako 30 ardo zuri, gorri eta beltz dastatzeko aukera eskainiko duen enoteka batekin, baita Inurrieta eta Vega del Castillo upategiak ere.

Bestalde, haragi-produktuak eta deribatuen bilduko dituen Intercarn-en (5. pabilioia), Galar Foods egonen da.

4. pabilioian, esnekien produktuak eta deribatuak biltzen dituen Interlact atalean, Lácteos Goshua izanen da.

Azkenik, Fine Food - Expoconser lemapean kontserbak eta elikadura orokorreko produktuak bilduko dituen 3. Pabilioian, honako enpresa hauek egonen dira: Caramelos El Caserío, Conservas Pedro Luis, Productos del pato Etxenike, Conservas El Navarrico, Conservas Anko, Fridela, Conservas Asensio, Aceitunas El Cabildo, Aceites Sandua, Aceite Artajo, Conservas Vela, Pastas Anaut, Pastas Belsi, Quesos Roncesvalles eta Camporel.

Gainera, esparru honetan, Nafarroako kalitatezko marka guztiak aurkitu ahalko dira: Jatorri Deiturak (Lodosako Pikillo Piperra, Erronkariko Gazta, Idiazabal Gazta, Nafarroako Olioa); Adierazpen Geografiko Babestuak (Nafarroako Zainzuriak, Tuterako Orburua, Nafarroako Aratxea, Nafarroako Arkumea eta Nafarroako Patxarana); bai eta artisautzako elikagaiak, ekoizpen ekologikoa eta integratutako ekoizpena ere.

Eta esparru honexetan kokatuko da, halaber, Foru Komunitatearen stand instituzionala, bertan izanen baitira bisitari datozen egunotan Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakaria; Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdi eta landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizalde.

Beste 26 enpresak beren kabuz parte hartuko dute

Gainera, Nafarroako beste 24 enpresak beren kabuz parte hartuko dute azoka honetan: Bodega Castillo de Monjardin, Bodega Otazu, Bodegas Malón de Echaide, Destilerias La Navarra, Hacienda y Viñedos Marques del Atrio, Licores Baines, Manzanos Wines eta Spanish Organic Wines; guztiak, 3. Pabilioiko Intervin atalean.

Bestetik, Expoconser Fine Food atalean (3. pabilioia), Conservas Ría, Aceitunas Sarasa, Acico Conservas Vegetales, Conservas Impex Medrano eta MCA Spain finkatuko dira. Era berean, Ensalandia- Mahn Mac, Global Food Link eta Productos Trevijano 2. pabilioian izanen dira.

Multifood-Grocery Products atalari dagokionez, Embutidos Goikoa, 5. pabilioian (Intercarn) izanen da; Quesos la Vasco Navarra 4. pabilioian (Interlact), Aceites Urzante 2. pabilioian (Mediterranean Foods), Florette eta Vehortu – Verduras y Hortalizas de Tudela 4. pabilioian (Restaurama), Aspil - Aperitivos y extrusionados 2. pabilioian (Multifood-Snacks, biscuits and confectionery), eta Conservas La Catedral de Navar eta Queiles 1. pabilioian (Alimentaria Premium).

Bukatzeko gogoratu behar da, produktu ekologikoak lantzen dituzten beste 2 enpresa –Gumendi eta Finca la Noria– Nekazaritza Ministerioaren Ecoalimentaria esparruan izanen direla ikusgai.

Topaketa estrategikoa Nafarroako nekazaritzako elikadura-industriarentzat

Nafarroak etengabe parte hartu du azoka honetan 1984az geroztik. Komunitatearen garapen ekonomikorako estrategikotzat jotzen den nekazaritzako elikadura-industriaren profesionaltasuna, kalitatea eta pisu espezifikoa da etengabeko presentzia horren arrazoi nagusia. Nekazaritzako elikadura sektoreak Foru Komunitatearen BPGd-aren % 6,6 suposatzen du, eta landa ingurunean txertatutako 25.000 lanpostu mantentzen dituzten 1.250 enpresa biltzen ditu.

Enpresa horiek dira, urtez urte, erakundearen babesa eskatzen dutenak, mundu osoko 4.500 enpresa eta 150.000 profesional baino gehiago biltzen dituen Elikagaien eta Edarien Azoka honetan parte hartu ahal izateko. Topaketa honek aparteko erakusleihoa eskaintzen du produktuak ezagutzera emateko, baita berrikuntzak aurkezteko, kanpora zabaltzeko, joerak ezagutzeko edota bezeroak eta banatzaileak fidelizatzeko ere.

INTIAk Alimentaria azokaren azken edizioan –2016koan– bildutako barne-balorazioen arabera, orduan Reyno Gourmeten standarekin joan ziren 19 enpresen artean, zazpik bikain kalifikazioa eman zioten izandako parte-hartzeari; hamaikak oso ongi eta batek sei puntuko kalifikazioa. Nolanahi ere, guzti-guztiek publikoaren etorrera handia nabarmendu zuten eta, batez ere, banaketarekin eta esportazioarekin lotuta egin zituzten harremanak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa