(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2.137 lanpostutako ezohiko LEPa berretsi die sindikatuei ostirala, 2018.eko apirilak 13


Funtzio Publikoaren Negoziazio Mahai Nagusiaren bileraren buru izan dira, gaur goizean, Beaumont eta Solana kontseilariak


Gaur, Nafarroako Gobernuak aldi baterako enplegua egonkortzeko bere ezohiko Lan Eskaintza Publikoa (LEP) berretsi die sindikatu-ordezkariei. LEPak Foru Administrazioko 2.137 lanpostutarako deialdia aurreikusten du.

Halaxe jakinarazi diete, gaur goizean, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumontek eta Hezkuntzako kontseilari María Solanak. Haiek izan dira buru Nafarroako Foru Komunitateko eta haren organismo autonomoetako Langile Funtzionario eta Estatutarioen Negoziazio Mahai Nagusiaren bileran.

Proposamen hau martxoaren 13an aurkeztu zitzaien sindikatuei —martxoaren 27ra arteko epea zuten alegazioak aurkezteko—. Proposamen horiek aztertu ondoren, Foru Gobernuak berretsi egin du bere proposamena, eta gogorarazi du joan den apirilaren 5ean Enplegu Publiko Sektoriala Koordinatzeko Batzordean (Madrilen) egin zen bilerari lotuta dagoela proposamen hori, eta lanpostuen konfigurazioa gainerako autonomia-erkidegoetakoaren antzekoa dela.

Alde horretatik, kontseilariek azpimarratu dute, halaber, aintzat hartu direla sindikatuek sarbide-sistemari dagokionez egin dituzten eskariak. Sarbide-sistema honelakoa izango da: lehiaketa-oposizioa Osasunean eta Hezkuntzan, eta oposizioa Nukleo Administrazioan.

Sindikatu-negoziazioa itxi ondoren, datozen egunetan langileen foru-dekretuak eta LEPa onesten duen beste foru-dekretu bat onetsiko dira. Horren ondoren, dagozkion oposizioen deialdia egin ahal izango da.

Lanpostuen banaketa

LEPak 2.137 lanpostu ditu. Horietatik 1.141 irakasleei dagozkie; 635, osasun-langileei (621 Osasunbiden eta 14 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan); eta 361, Nukleo Administrazioari.

Gaur aurkeztu den behin betiko proposamena martxoan aurkeztutakoaren ia berdina da —hiru aldaketa egin dira osasun-esparruan, beste horrenbeste akats zuzentzeko—. Hala, García Orcoyen ospitalean, analisi klinikoko BFE lanpostu bat mikrobiologiako batekin ordeztu da; NOGen, dermatologiako BFE lanpostu bat aurpegi-masailetako kirurgiako beste BFE batekin ordeztu da; eta farmazia-lanpostu bat NOGen beteko da, zerbitzu zentraletan bete beharrean.

Gogoraraziko denez, ezohiko edo egonkortzeko Lan Eskaintza Publiko hau 2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan gaitutako ezohiko prozesuaren emaitza da. 2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorren ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.6 artikuluan xedaturikoaren arabera, lege horretan zehaztutako sektore jakin batzuetan, administrazio publikoek, lanpostuak berriro betetzeko ohiko tasaz gain, tasa gehigarri bat eduki ahal izango dute aldi baterako enplegua egonkortzeko: gehienez, aurrekontua esleituta eduki duten eta 2016ko abenduaren 31 baino lehenagoko gutxienez hiru urteetan aldi baterako eta etenik gabe bete diren lanpostuen % 90.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa