(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkosek Ebroko ardatzeko udal arduradunekin egindako erakunde-arteko koordinazio bilera zuzendu du gaur eguerdian ostirala, 2018.eko apirilak 13


DJarraian, Lehendakariak, Beaumont eta Elizalde kontseilariekin eta Tuterako alkatearekin batera, Ebro ibaiaren pasaera ikustatu dute Erriberako hiriburuan


Barkos visita Tudela

Barkos lehendakaria, Tudela, Eneko Larrarte, Elizalde eta Beaumont zinegotziak eta Miguel Ángel Escudero Tuterako komisarioaren burua. ( irudia handitu )

Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakaria, Tuteran izan da gaur eguerdian, eta Foruzaingoak Erriberako hiriburuan duen komisarian, Ebro ibaiaren uhaldiak kalteturiko Ebroko Ardatzeko herrietako alkateekin eta udal arduradunekin bildu da. Bertan izan dira, halaber, María José Beaumont, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, eta Isabel Elizalde, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria.

Nafarroako Gobernuaren izenean, Lehendakariarekin eta kontseilariekin batera, Barne Departamentuko zuzendari nagusi Agustín Gastaminzak, Babes Zibilaren Zerbitzuko zuzendari Isabel Anautek eta Foruzaingoko buru Torcuato Muñozek parte hartu dute bileran. Gobernu Zentralak Nafarroan duen ordezkari Carmen Alba ere izan da.
 
Udalak ordezkatuz, Ribaforada, Fontellas, Tutera, Castejón, Buñuel, Cabanillas, Milagro, Fustiñana, Cortes, Arguedas eta Valtierrako alkateak eta udal ordezkariak bildu dira. Ordezkari hauek udalerri bakoitzean izandako gaur goizeko egoeraren berri eman dute, eta aldi berean, eskerrak eman dizkiote Nafarroako Gobernuari azken egunotan deitutako bilerengatik eta une oro izandako koordinazioagatik.
 
Bileran adierazi dutenez, goizeko lehen orduetan, Ebro ibaiak 7,77 metroko altera hartu du Castejonen parean, 2015eko uholdeetan baino zentimetro bat gutxiago, baina hamaikak aldera beherantz egiten hasi da, ibai-lubeten erantzuna duela hiru urtekoa baino hobea izan baita. 

Hortaz, Tuteran, Ebro ibaiaren uhaldia duela hiru urtekoaren antzekoa izatea espero da, baina goraldiaren punturik gorena ez da goizean gertatu, aurreikusita zegoen bezala, eta gaur arratsalderako atzeratu da Erriberako hiriburuaren kasuan, eta egunaren amaierarako Tuteratik beheitiko uretan.

Jardunean dauden dispositiboak

Nafarroako Gobernuko Babes Zibilaren Zerbitzutik jakinarazi dutenez, beren horretan mantendu behar dira jardunean dauden dispositibo guztiak ondorio larriagoak saihesteko. Horren harira, Uxue Barkos Lehendakariak eskerrak eman dizkie zonaldeko agintariei “pertsonendako kalteak saihesteko orain arte egin duten lanagatik”, eta garrantzitsutzat jo du berriz ere “lankidetzan jarraitzea, zelatan egoteari utzi gabe, eta guztion arteko koordinazioari eustea, egoera hau gorabehera gehiagorik gabe gainditu ahal izateko”. 


Barkos reunión Tudela

Uxue Barkos presidentea Bankuaren udal ordezkarien batekin biltzarrean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gogoratu du berriz ere garrantzitsua dela prebentzio neurri guztiei eustea, eta ibai bazterretara ez hurbiltzea gomendatu du, une oro zabal daitezkeen jarraibideei eta informazioei kasu eginez. Nafarroako errepide-sarearen egoera carreteras.navarra.es webgunean kontsulta daiteke, eta ibaien emariari buruzko informazioa esteka honetan jaso daiteke.

Bileraren ondoren, Uxue Barkos Lehendakaria eta María José Beaumont eta Isabel Elizalde kontseilariak Tuterako Prado Pasealekura inguratu dira herriko alkate Eneko Larrarterekin eta Foruzaingoak bertan duen Komisariako buru Miguel Ángel Escuderorekin batera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa