(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Domínguez kontseilariak beharrezkotzat jo du osasun-sistema eraldatzea, kalitateko sare publikoaren iraupena bermatzeko ostirala, 2018.eko apirilak 13


Estatuko zein nazioarteko berrogeita hamar osasun erakunde inguruk sustaturiko “Ablitasko Konpromisoa. Pazientea eta Osasunerako Eskubidea” jardunaldian parte hartu du


El consejero Domínguez durante su intervención en Ablitas.

Domínguez kontseilaria Ablitasen esku hartzerakoan. ( irudia handitu )

Osasun kontseilari Fernando Domínguezek adierazi duenez, pazienteen nahiz profesionalen ohitura eta jarreren aldaketa ekarriko duen eraldaketa egin behar da osasun-sisteman, etorkizuneko belaunaldiei “kalitateko osasun-sistema publiko eta unibertsala” bermatu ahal izateko”.

Eraldaketa horrek dagokion lekua izan behar du Nafarroako Gobernua lantzen hasia den Osasun-Sistema Publikoa Antolatzeko Foru Lege berrian, kontseilariak argitu duenez, eta legeaz mintzo zela, zera gaineratu du: “gerora irautea bermatuko dion adostasun sozial eta politikoan oinarritu behar da”.

Gaur Iruñean antolatutako jardunaldiaren jatorria “Ablitasko Konpromisoa” deritzon dokumentua da, osasun arloko 37 erakundek 2014an, Osasun Zerbitzuen Sare Integratuen Biltzarraren bukaeran, Nafarroako herri horretan sinaturikoa. Hamar puntu dituen dokumentua da, eta bertan, erakunde parte-hartzaileek mundu osoko osasun-sistemak hobetzearen alde lan egiteko konpromisoa berenganatu zuten. Sinatzaileen artean, pazienteen elkartean, nazioarteko erakundeak, elkargo profesionalak, osasun-kudeatzaileen elkarteak eta fundazio publikoak eta pribatuak daude.

Ekimena haziz joan da denboraren poderioz, eta orain berrogeita hamar elkarte eta erakunde inguruk parte hartzen dute. Dokumentuan bildutako puntuetako batek, pertsonek duten osasunerako eskubideari buruzkoak alegia, “Ablitasko Konpromisoa. Pazientea eta Osasunerako Eskubidea” deritzon jardunaldia eragin du, Ablitasko Konpromisoa sinatu zuen kolektiboak eta Espainiako Ospitate eta Osasun-Zerbitzuen Erakundeak bultzatuta, Nafarroako Gobernuaren lankidetza aktiboarekin.

Inaugurazio ekitaldian izan dira Ablitas proiektuaren sustatzailea, José Soto, Espainiako Ospitate eta Osasun-Zerbitzuen Erakundeko lehendakaria; Rafael Teijeira, Nafarroako Medikuen Elkargoko lehendakaria, eta Cecilio Antón, Ablistasko alkatea.

Programaren barruan, Andaluziako Osasun Publikoaren Eskolako irakasle Joan Carles March Cerdáren hitzaldia aurreikusita dago, pazienteaz eta osasunerako eskubideaz hitz egin dezan; Nafarroako Gobernuko Osasuneko zuzendari nagusi Luis Gabilondok osasunari buruzko foru lege berriareko oinarriak azalduko ditu, eta Javier Sádaba filosofoak “osasun-sistema eta ni” gaia jorratuko du. Era berean, bi eztabaida antolatuko dira pazienteen eskubideak eta osasun-jardueraren emaitzak aztertzeko.


Asistentes a la conferencia.

Hitzaldiaren momentua. ( irudia handitu )

Osasun kontseilariaren agerraldia

Kontseilariak zorionak eman dizkie ekimenaren sustatzaileei eta pozik azaldu da Nafarroako Gobernuaren osasun-politika “Ablitasko Konpromisoaren” helburuekin lerrokatuta dagoela ikusirik. Haren esanetan, “irisgarritasun unibertsala, humanizazioa, erantzukizun publikoa, osasunaren sustapena, erantzukidetasuna, partaidetza eta inplikazioa, herritarren eskubideak eta bermeak ez dira soilik gure ekintza-programa inspiratu duten printzipioak, baizik eta lehentasunezko ekintzak dira guretzat”.

Fernando Domínguezek banan banan aipatu ditu printzipio horiek. Horrela, irisgarritasun unibertsalaz mintzo zela, Exekutiboak horren alde hartutako konpromiso osoa gogoratu du, baita, konpromiso hori islatuz, gobernuak joan den astean sistematik kanpo dauden pertsonak osasun-arretaren ordainketatik salbuesteko hartutako erabakia ere.

Osasun-sistema publikoaren funtzionamendu egokiari begira administrazioek duten erantzukizuna ere aipatu du. Horren harira nabarmendu du Osasun Departamentuaren aurrekontua % 13,5 hazi dela egungo legealdia hasi zenez geroztik, eta horri esker, kanpo-kontsultetako itxaron-zerrendetan dauden pazienteen kopurua % 33 baino gehiago murriztu ahal izan dela, “kronikoen estrategiako esku-hartze ereduan aldaketak bultzatuz edota etxeko ospitalizazioa, zahartze aktiboko programak eta gaitasun funtzala hobetzea xede dutenak sustatuz, besteak beste”.

Alabaina, orain arte egindako aurrerapausoekin batera, kontseilariak egiteke dauden erronkak ere aipatu ditu. Eta horien artean, osasun-arretaren humanizazioa nabarmendu du. “Kalitatea ez da bakarrik teknikari dagokion kontua. Gauzak ongi egiteko, pertsonarengan pentsatu behar da, haren beharretan, bizipenetan eta balioetan, betiere kontuan hartuz norberaren zalantzak eta beldurrak eta eritasunari aurre egiteko izan ditzakeen zailtasunak”, adierazi du. Bide honetan egindako urratsen adibide gisa, pediatria arloko akonpainamenduan eta instalazioetan egindako hobekuntzak aipatu ditu.

Herritarren erantzukidetasuna da sistemak dituen beste beharretako bat. “Beharrezko ekintzak egin behar ditugu –esan du Fernando Domínguezek–, ondorengo belaunaldiek osasuna era positiboagoan eta proaktiboagoan bizi dezaten, eta osasuna zaintzeko zein sintomak eta ondoezak irizpide handiagoarekin eta beldur txikiagoarekin baloratzeko prestakuntza handiagoa izan dezaten”. Halaxe jokatuko ez balitz, “nekez sostenga daitekeen osasun-sistema bat izatera behartuta gaude, aurreikuspenen eta errealitatearen arteko etengabeko gatazka giroan”.

Helburu honi begira, osasun eskolek, pazienteen eskolek, adinekoen eskolek eta bestelakoek egindako lana defendatu du, baita Nafarroako Gobernuak bultzatutakoa eta pazienteen elkarteek eskubideak babesteko duten zeregin aktiboa ere.

Gizarte-erantzukidetasunaren printzipioari lotuta, kontseilariak prebentzioaren eta osasunaren sustapenaren garrantzia nabarmendu du, baita banakako nahiz taldekako ohitura osasungarrien garrantzia ere, osasun arloko desberdintasunak murriztu eta zuzentasuna hobetzeko elementu gisa.

Bukatzeko, sistema publikoaren iraunkortasuna eta kalitatea bermatu behar direla esan du, eta haren hitzetan, hori da Gobernuaren “erantzukizun nagusia”. Xede honi dagokionez, berrikitan abiarazitako “Osasunbidea, osasunaren alde bidea eginez” estrategia berria aipatu du, “Nafarroako osasun-sistemarentzat garrantzi handikoak diren lau helmuga dituena: Nafarroako biztanleen osasuna hobetzea, prebentzioa eta sustapen komunitarioa lehenetsiz; pazientea ardatz duen arreta sanitario eta soziosanitario integratua eskaintzea: arretaren eraginkortasuna, kalitatea eta segurtasuna hobetzea, eta Osasun Sistema Publikoko profesionalen inplikazioa eta gogobetetzea bultzatzea.”


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa