(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza departamentuak Lanbide Heziketaren inguruko gidak aurkeztu dizkie orientatzaileei ostirala, 2018.eko apirilak 13


Lanbide Heziketa zikloetan izen-ematea maiatzaren 7tik 11ra izango da


Orientadores

Maria Solana kontseilaria Lanbide Heziketako arduardun eta giden sortzaileekin batera. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilari Maria Solanak Nafarroako ikastetxeetako orientatzaileei lanbide heziketa zikloen aukeraketan laguntzeko gidak aurkeztu dizkie, Hezkuntza departamentuan egindako ekitaldi batean. Orientazio arloko adituek landutako gidak lanbide heziketa zikloen aldeko hautua egiteko aukera duten ikasleek behar duten aholkularitza emateko baliagarri izan daitezen sortu dira. Era berean, 18-19 ikasturterako Departamentuak egin duen lanbide heziketa eskaintza berria ere azaldu zaie orientatzaileei.

Nafarroako Lanbide Heziketak 114 ziklo ezberdin eskaintzen ditu, komunitatearen arlo ekonomiko nahiz estrategikoekin lotuta. Ikastetxeetako orientatzaileekin egindako ekitaldi batean, Hezkuntza departamentuan, lanbide heziketa eskaintzarekin batera, aholkularitza lanetan laguntzeko bi gida aurkeztu dira. Marisa Etxeberria (Burlatako Lanbide Heziketa Ikastetxea) eta Teresa Garriz (Maria Inmaculada Lanbide Heziketa Ikastetxea) orientatzaileek egin dute gidatako bat, ziklo formatiboen aukera egiteko orduan ikasleek beharrezko informazio eta aholkularitza izan dezaten. Bestalde, ezgaitasunaren arloan esperientzia luzea duen Carlos Ollok, bigarren gida bat garatu du aniztasun funtzionala duten pertsonen orientazio akademiko eta profesionalean egokien laguntzeko.


Orientadores

Orientatzaileak gaur Hezkuntza departamentuan egindako topaketan. ( irudia handitu )

Maria Solana hezkuntza kontseilariak orientatzaileek egiten duten beharrezko lana goraipatu du ziko bat ala beste aukeratzeko orduan ikasleak aholkatzeko eta orientatzeko orduan egiten duten lanagatik, “ikaslearen perfilaren eta interesen arabera aholkatu beharreko ikasketak baitira” eta eskertu egin die “lanbide heziketaren duintze progresiboan” burutzen duten lana. “Lanbide heziketa zerbitzutik eskaintza anitz, aberats eta erakargarria diseinatu da ikasleak animatzeko trebatzen jarrai dezaten; horixe baita gure helburu nagusia, gazteek ahalik eta formakuntzarik onena izan dezaten, erronkei aurre egiteko tresnarik egokienekin”, azaldu du kontseilariak. Era berean, gehitu du Lanbide Heziketa funtsezkoa izango dela “gazteen garapen pertsonal eta profesionalean laguntzeko eta unibertsitate ikasketak baliozko alternatiba bakar gisa jotzeko gehiegizko joera arrazionalizatzen”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa