(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak Kultura Klasikoaren inguruko Lehen Jardunaldiak antolatu ditu Nafarroako Museoan larunbata, 2018.eko apirilak 14


Apirilaren 19an eta 20an egingo dira arratsaldez, grekoerromatar kulturari buruzko gaien ezagutza hedatze aldera


Eguneko kartela. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak, Ikasketa Klasikoen Nafarroako Sozietatearekin batera, Kultura Klasikoaren Lehen Jardunaldiak antolatu ditu, eta apirilaren 19an eta 20an egingo dira Nafarroako Museoan, ziklo honetan ere esku hartzen duen erakundean. Jardunaldiak hezkuntza-komunitateentzat nahiz herritarrentzat oro har izango dira, kultura eta hizkuntza klasikoei buruzko gaiak hedatzeko helburuarekin.

Bi saio egingo dira 17:00etatik 20:00etara bitartean, eta estatu-mailan ibilbide profesional ezaguna duten hizlariek hartuko dute parte, kultura klasikoaren eta XXI. mendearen alderdiak lotuaz. Jardunaldiak hezkuntza-komunitateko kideentzat nahiz herritarrentzat oro har izango dira, hizkuntza eta kultura klasikoen ezagutza hedatzeko asmoarekin. ad Culturam Classicam te duco goiburua hautatu da, jakinduria klasikora gidatzen zaitut bezalako zerbait, helburua ondo zabaltzeko.

Osteguneko saioan, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria den Hasier Morras-ek hasiera emango du, eta Irene Vallojori, Filologia Klasikoko doktoreari, hitza emango dio "Klasikoak eta pantailak" hitzaldia eskaintzeko. Ondoren, Bernardo Souvirón, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Hizkuntza eta Kultura Klasikoen irakaslea eta dibulgatzailea, mito klasiko nagusienaz arituko da: "Ulises: XXI. menderako heroia".

Apirilaren 20an, ostiralean, berriz, Filologia Klasikoan doktorea den Jaime Siles "Mitologia hizkuntza gisa" hitzaldiarekin etorriko da. Jarraian, Hezkuntzako kontseilariak, María Solanak, Mundu Klasikoko VI. Olinpiadako sariak banatuko ditu. Lehiaketan parte hartutako ikasleek Apoloren eta Dafneren mitoak lantzeko kontakizuna idatzi behar izan zuten.

Azkenik, Latindar Filologian doktorea den Emilio del Ríok azken hitzaldia emango du: "Verba volant, hitzek hegan egiten dute", eta horrekin amaiera emango zaie jardunaldiei.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa