(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2018.eko apirilak 16


Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu apirilaren 16tik 22ra bitarteko asterako


Roberto Bolaño

Roberto Bolañok egindako filma "La batalla futura", Filmotekan ikus daiteke. ( irudia handitu )

Nafarroako Liburutegiak hitzaldi hauek antolatu ditu: “Ramana Maharshi: transparencia del ser”, astelehenean; “Poesía femenina actual de Navarra en castellano”, asteartean; eta “Recordando a María Luisa Elío”, ostegunean. Bestetik, Nafarroako Museoak “Los grupos de la Escuela Vasca” hitzaldia emango du, asteartean.

Zinemak film hauek hurbilduko dizkigu Nafarroako Filmotekara: “Zafarrancho en el circo”, asteazkenean; “Roberto Bolaño. La batalla futura”, ostegunean; eta “Veredicto final”, ostiralean.

Musikari dagokionez, Musikaren Hiriko Fernando Remacha auditorioak piano-errezitaldia hartuko du, ostegunean, Iruñeko Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionaleko ikasleen eskutik.

Prestakuntzak, aldiz, espazio hauek hartuko ditu: Nafarroako Liburutegia, astelehenean, “Ramana Maharshi: transparencia del ser” tailerraren eskutik, eta Huarte Zentroa, “Derechos de la propiedad intelectual” saioaren zein “KBK Kontrabandistak” eta “XYZ ¡eXpresa! ¡proYecta! ¡zigZaguea!” tailerren eskutik, asteartean eta ostiral eta larunbatean, hurrenez hurren.

Erakusketei dagokienez, “En abierto” inauguratuko da, Nafarroako Liburutegian, eta hauek ikusgai jarraituko dute: “Gamazadaren 125. urteurrena”, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, “Incurvar”, Oteiza Museoan; “Danok taldea. 1966-1967”, Nafarroako Museoan; eta “Ikusgai egiten duen gaua”, Huarte Zentroan.

Haurrentzako aisiak ere bere tokia izango du, “Ongi etorri ipuinetara: Kamishibai” ingelesezko saioaren bidez, asteazkenarekin, Nafarroako Liburutegian.

Bukatzeko, ondokoak ere antolatu dira: “Dos mujeres cuentan” antzezlana, astelehenean, Nafarroako Museoan; tailer-bisita bat, Aitziber Urtasunen eskutik, asteazkenean, Oteiza Museoan; bisita berriak, igandean, Iruñeko katedraleko klaustroko lanetara; eta bisita gidatua, gaztelaniaz, "Danok taldea. 1966-1967. Modernitate osatugabea" erakusketara, igandean, Nafarroako Museoan.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa