(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafar Lansareak 5,6 milioi bideratuko ditu aurten enpresei zuzendutako laguntzetara astelehena, 2018.eko apirilak 16


Laparra lehendakariordea buru, Nafarroako enpresa txiki eta ertainen eta mikro-enpresen % 85i aholkularitza ematen dion Gizarte Gradudunen Elkargoarekiko topaketa egin da


Ezkerretik eskuinera: Ignacio Catalán, Paz Fernández (NL), Miguel Laparra, David Delgado (Gizarte Gradudunen Elkargoa) y Eva Ontoria (NL).

Ezkerretik eskuinera: Ignacio Catalán, Paz Fernández (NL), Miguel Laparra, David Delgado (Gizarte Gradudunen Elkargoa) y Eva Ontoria (NL). ( irudia handitu )

Nafar Lansareak gutxienez 5,6 milioi euro jarriko ditu aurten Nafarroako enpresen eskura, enplegua eta prestakuntza sustatzeko nahiz Ekonomia Soziala berariaz garatzeko laguntzen. B bitartez.

Iaz, kontzeptu horiexei atxikita, 3,8 milioi euro banatu zituen 380 enpresa onuradun ingururen artean, 840 lanposturen mesedetan, eta 2016an, 1,5 milioi euro xahutu zituen.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak funts horietaz baliatzeko animatu ditu enpresak, Gizarte Gradudunen Elkargoaren nahiz aholkularitza eta kontsultoretza enpresen berrogeita hamar bat ordezkarirekin egindako informazio-gosarian. Ekitaldian izan dira, halaber, NLko gerente Paz Fernández eta Elkargoko lehendakari David Delgado.

Aurkezpenean, Laparrak beharrezkotzat jo du laguntza publikoen eta enpresen interesen arteko bat-egitea, sortuz joan daitekeen enplegua behar bereziak dituzten biztanleak kontuan harturik banatzeko xedez. Susperraldian kolektibo gehiago txertatu eta gizarte-kohesioa bultzatzeak partekatutako helburua izan behar du.

Gizarte Gradudunen Elkargoko lehendakari David Delgadok adierazi duenez, berak ordezkatzen duen kolektiboa prest dago NLaren programetarako laguntza teknikoa eta zabalkundeari dagokiona emateko, gizarte-gradudunek enpresa-ehunean duten hedapenari esker.

Lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiagoak eskaintzen dituzten sektoreetako enplegua sustatzeko, NLak bost laguntza-ildo deitu ditu aurten, 3 milioi euroko gutxieneko zenbateko erabilgarriarekin, 50 langile baino gehiago dituzten giltzarrizko sektoreetako enpresetan gazteak kontratatzeko; gazteak, desgaitasuna duten pertsonak nahiz Errenta Bermatua jasotzen dutenak praktiketan kontratatzeko, eta berrikuntza gisa, iraupen luzeko langabeak kontratazeko. Iaz, 2 milioi inguru banatu zituen 245 enpresa onuradunen artean, 250 lanpostu inguru sortu zirelarik.

“Laguntzek ez dute behartzen enpresek kontratua egin dezaten, baina bai kolektibo baten edo beste baten alde egin dezaten”, adierazi du Laparrak. Iraupen luzeko langabeei zuzendutako laguntzak izan ez, bestelakoak www.empleo.navarra.es, webgunearen bitartezn eska daitezke, “Laguntzak eta Dirulaguntzak” atalean.

Prestakuntza errazteko, NLak enpresa txiki eta ertainetarako nahiz etorkizuneko langileak prestatzeko zuzeneko laguntzak ematen ditu, 550.000 euroko zenbateko erabilgarriaz. Iaz, 410.000 euro banatu zituen 9 enpresa onuradunen artean, enpresa txiki eta ertainetako 264 langileren eta 319 langaberen mesedetan, hauetako 205ek kontratua lortu baitzuten.

Ekonomia Sozialaren arloari begira, NL 2 milioi euroko berariazko aurrekontuaz baliatzen da zeregin hauetarako: garapena, langabeak bazkidetzat sartzea, bazkide berrien sarrera, enpresak Ekonomia Sozialeko enpresa bihurtzea eta inbertsioak. Iaz, 1,3 milioi banatu zituen 134 enpresa onuradunen artean, 206 lanposturen mesedetan.

Horrez gain, nabarmendu behar da NLak pertsonak langile autonomotzat finkatzeko laguntzak ematen dituela (1,2 milioi euro 2018an), baita enpresetako giza-kapitalaren hobekuntzari dagozkion bestelako programak ere (orientazioa, prestakuntza –oinarrizko mailetatik zuzendaritza arloko gaikuntzetaraino–, etab.).

Nafarroako enpresa txiki eta ertainen eta mikro-enpresen % 85

Gizarte Gradudunen Elkargoak 400 elkargokide ditu; horietatik 130ek beren kasa edo aholkularitza eta kontsultoretzei atxikita dihardute eta beste 40k enpresetan. Nafarroako enpresa txiki eta ertainen eta mro-enpresen % 85i ematen diete zerbitzua. Era berean, bezeroen ordezkari gisa dihardute lan-arloko epaitegietan eta lan eta lege arloko doako aholkularitza zerbitzua eskaintzen dute, urtean 100 kontsulta ingururi erantzunez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa