(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak 500 prestakuntza-ekintzaz osatutako eskaintza zabaldu du Osasun arloko estamentu guztietako 10.000tik gora profesionalentzat astelehena, 2018.eko apirilak 16


400.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, 2017an baino % 25 handiagoa


Prestakuntza praktikoa

Osasun arloko profesionalak, prestakuntza praktikoko saio batean.

Osasun Departamentuak 500 prestakuntza-ekintza dituen programa diseinatu du 2018rako, 2017koa baino % 40 handiagoa, Nafarroako osasun publikoko estamentu guztietan (Osasunbidean, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Nafarroako Institutuan nahiz Osasun Departamentuko Zuzendaritza Nagusian) lanean diharduten 10.000 profesional ingururentzat. Guztira, 14.000 plaza eskainiko dira, baina 27.000 plazaraino zabaldu ahalko da ikastaro bakoitzaren edizio kopuruaren arabera.

Horren harira, ekintza kopuru osoa 867ra igotzea aurreikusi da, izan ere, Osasun Departamentuak 400.000 euroko oinarrizko aurrekontua du horretarako, 2017an baino % 25 handiagoa, baina 600.000 euroraino igo liteke guztizko ikastaro kopuruaren arabera.

Jarduera hauek Osasun Departamentuak koordinatutako Prestakuntza Plana osatzen dute, osasun sistema publikoari atxikitako zentro eta esparru guztiek Ezagutzaren Plangintza, Ebaluazio eta Kudeaketa Zerbitzuarekin eta Osasun Departamentuko Zuzendaritza Nagusiko Prestakuntza Atalarekin egindako lankidetzazko jardunaren emaitza gisa. Horiek guztiak 2017an abiarazitako Prestakuntza Batzordearen bitartez koordinatzen dira, eta bertako partaide dira Lehen Mailako, Lizarrako, Tuterako, Nafarroako Ospitaleguneko, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Nafarroako Institutuko, Osasun Mentaleko eta Osasuneko Zuzendaritza Nagusiko prestakuntza arloko arduradunak.

Jardueren helburuko profesionalak

Prestakuntza ekintzak Osasunbidean, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Nafarroako Institutuan nahiz Osasun Departamentuko Zuzendaritza Nagusian lanean diharduten profesionalen profil gehienei zuzendutakoak dira. Berrikuntza gisa, prestakuntza eskaintza osasun-arretaz kanpoko arloetan lan egiten duten Osasunbideko profesionalen kolektiboei ireki zaie.

Medikuntza, Erizaintza, Osasun-Teknikariak, Gizarte Lana, Fisioterapia, Psikologia klinikoa eta administrazioa eta kudeaketa arloetako profesionalak dira ordezkatuenak. Osasun publikoko nahiz lan osasuneko teknikari eta ikuskatzaileei eta zaindariei zuzendutako jarduerak ere antolatu dira.

Jarduera anitz diziplina anitzekoak dira, hainbat profesionalen artean egindakoak; normalean, medikuen eta erizainen artean, edo erizainen eta osasun-teknikarien artean egindakoak.

Jakintza-arloak eta prestakuntzako gaiak

Jakintza-arloei eta gaiei dagokienez, 2014-2020ko Osasun Planean zehaztutako estrategiak eta 2015-2020ko “Osasunbidea: Osasunaren alde bidea eginez” deritzona ezartzea dute helburu, nagusiki. Horrela, % 52 honako 5 ildo estrategiko hauen inguruan egituratu dira: pazientearen segurtasuna; denboraren mendeko larrialdietarako arreta; Osasun Mentaleko prebentzioa eta arreta; paziente pluripatologikoendako arreta; eta Lehen Mailako Arretaren ebazpen-gaitasuna.

Gainerakoetan, honaleko esparruak eta gaiak jorratuko dira: kalitate teknikoa, prebentzioa eta sustapena haur eta nerabeengan, osasun publikoa eta lan osasuna, etika eta humanizazioa, ikerketaren sustapena, desgaitasunaren arreta eta autonomiaren sustapena, minbiziaren prebentzioa eta arreta, eritasun baskularrei, diabetesari, arnas-gaixotasunei, dementziari eta eritasun neurodegeneratiboei zuzendutako arreta, zainketa aringarriak eta mina, osasuna eta generoa, edota osasunaren sustapena eta autozainketa helduen artean, besteak beste.

Berritasun gisa, aurtengo edizioan, Irakaskuntza Plana plataforma telematiko batez (http://formacionsalud.navarra.es) baliatuko da Osasun Departamentuko zuzendaritza nagusiak antolaturiko jarduerei buruzko informazio osoa eskaintzeko, eta ikasleek horren bitartez egin ahalko diztuzte dagozkien tramiteak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa