(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturak abian jarri du Nafarroako museoak eta bilduma museografiko iraunkorrak hedatzeko kanpaina astelehena, 2018.eko apirilak 16


Museoetan banatuko den pasaporteari esker, "museoz museo" ibiltzeko eta artean eta historian zehar bidaiatzeko aukera egongo da, jarduera bereziak egiteaz eta publiko leialenak sari teknologikoak lortzeko aukeraz gain


pertsonak

Herrera kontseilaria eta Tuterako alkatea Museoen arduradunekin batera. ( irudia handitu )

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak museoak eta bilduma museografikoak hedatzeko kanpaina bultzatu du, batez ere Nafarroako publikoari eta familiei zuzenduta, haien aisialdi-planetan sartzera animatzeko modu ezberdin eta lagunkoi gisa. Pasaporte baten antzekoa da, eta “Joan Museoetara! eta bidaiatu” leloa du; egiaztagiri erakargarria da, zentroei buruzko informazio praktiko eta guzti, museo bakoitzean zigilatzeko. Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilaria den Ana Herrerak gaur aurkeztu du Tuteran, herri horretako Eneko Larrarte alkatearekin eta Museoen Zerbitzuko zuzendaria den Susana Irigarayrekin batera.

Ekimenaren helburua da, museo-zentroak, bildumak eta programazioa ezagutzera emateaz gain, hurbileko publikoaren bisitak areagotzea, udako hilabeteetan, garai horretan bisita gutxiago izaten baitira ikasleak ez daudelako. Kopuru osoaren %30a lortu nahi da (opor-garaian, Nafarroako publikoa %23 ingurukoa izaten da). Halaber, kanpainaren nahia da Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroa egun osatzen duten erakundeen arteko lankidetza indartzea.

Pasaportea apirilaren 20tik urriaren 20ra bitarte lortu ahal izango da Nafarroako geografian barrena zabalduta dauden hamahiru museo eta bilduma museografikoetako edozeinetan: Nafarroako Museoa (Iruña), Karlismoaren Museoa (Estella-Lizarra), Jorge Oteiza Museo Fundazioa (Altzuza), Gustavo de Maeztu Museoa (Estella-Lizarra), Arte Modernoaren Muñoz Sola Museoa (Tutera), Tuterako Museoa, Nafarroako Unibertsitatea Museoa (Iruña), Julián Gayarre Museo Etxea (Erronkari), Zubietako Errota Ekomuseoa (Zubieta), Las Eretas Arkeologia Museoa eta Aztarnategia (Berbintzana), Tulebrasko Monastegi Museoa, Henri Lenaerts Zentroa (Irurre) eta Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoa (Arteta).

Bestalde, zigilua museoan lortuko da, bisitatu ondoren, eta egiaztagiria horietako edozein zentrotan entregatu ahal izango da urriaren 20ra bitarte. Aurkeztutako egiaztagiri guztien artean zozketa egingo da azaroan, eta izaera teknologikoko hiru sari banatuko dira, ICOM 2018 leloa azpimarratzen dutenak: “Museo hiperkonektatuak: ikuspegi berriak, publiko berriak”. Zehazki, telefono adimentsua zozketatuko da sei museo edo gehiago bisitatu dituzten pertsonen artean; tableta lauzpabost zentrora joandakoen artean; eta liburu elektroniko bat hiru museotara hurbildu direnen artean. Sariak CAN Fundazioaren lankidetzari esker eskaintzen dira. Saritua izateaz gain, pasaportearen titularrak zenbait jarduera egin eta opari bereziak jaso ahal izango ditu museo batzuetan.

15.000 pasaporte editatu dira, eta parte hartzen duten hamahiru zentrotan eskuratu ahal izango dira. Bertsio digitala ere deskargatu ahal izango da Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren web orrialdean, www.culturanavarra.es. Turismo bulegoetan eta Nafarroako geografia osoko kultur eta aisialdi jarduerako leku ezberdinetan, kanpainari buruzko informazio-liburuxkak eta kartelak banatuko dira, Nafarroako publikoarengana eta kanpotar bisitari ohikoengana hurbiltzeko asmoarekin. Era beran, liburu elebiduna argitaratu da museoen gaineko informazioarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa