(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bihar irekiko da 2019ko maisu-maistren oposizio-deialdiaren izen-ematea asteartea, 2018.eko apirilak 17


2015eko lan-eskaintza publikotik datozen 73 plazak ez galtzeko derrigorrezko tramitea da


Hezkuntza kontseilariak iragarri zuen moduan, 2019an egingo dira maisu-maistren oposizioak, baina beharrezkoa zen 2018ko apirilaren 18aren aurretik argitaratzea 2015eko LEPari dagozkion 73 plazen deialdia, plaza horiek gal ez daitezen.
 
Gaur argitaratu du NAOn maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, batetik, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura. Urrats hau beharrezkoa da 2015eko LEPetik datozen plazak ez galtzeko: haur eta lehen hezkuntzako 73 plaza. Horretarako adostu zen deialdia, beranduenez, 2018ko apirilaren 18an egitea, oposizio-azterketak 2019an egingo diren arren, gainerako erkidegoekin bat eginez.

2015eko lan-eskaintza publikoak hiru urteko epea ezarri zuen plazen deialdia egiteko. Hori dela eta, beharrezkoa izan da plaza horien deialdia orain egitea, bestela galdu egingo zirelako, azterketak 2019ra arte egingo ez diren arren.

Oposizioan izen-ematea 20 eguneko epean amaituko da, BONen argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; hau da, apirilaren 18an hasita.

Deialdi honen plaza kopuruari dagokionez, plaza eta espezialitate kopurua gehitu egingo da tramitatzen ari den ezohiko lan-eskaintza publikoari esker.
 

Espezialitate eta plaza kopurua gehitzen denean, izen-emate epe berri bat irekiko da hautagai berrientzat zein meritu berriak aurkezteko.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa