(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak lehendabiziko aldiz zenbateko baxuko erretiro-pentsioak osatuko dizkie 13.185 pertsonari, 8,74 milioi euroko zenbatekoaz asteartea, 2018.eko apirilak 17


Gainera, 10.000 pertsona ingururi ezartzen zitzaien alarguntza-pentsioengatiko kenkaria hirukoiztu da


Transcripción textual del video

Nafarroako Zerga Ogasunak 8,74 milioi euro ordainduko dizkie guztira zenbateko baxuko erretiro-pentsioak kobratzen dituzten pentsiodunei, Errenta aitorpeneko kuota likidoari egindako kenkariaren bitartez, hau da, 663 euro batez beste pertsona bakoitzeko. Nafarroa da “zerga negatibo” hau duen Estatuko komunitate bakarra, eta horri esker, pertsona horiei pentsioaren osagarria jasoko dutela bermatzen zaie, aldez aurreko atxikipenik egin ez zain arren.

2017ko errenta hasiera presentziala

Aranburu kontseilaria, Esain zuzendaria eta Huarte zuzendaria, bisitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Zerga Ogasunak 8,74 milioi euro ordainduko dizkie guztira zenbateko baxuko erretiro-pentsioak kobratzen dituzten pentsiodunei, Errenta aitorpeneko kuota likidoari egindako kenkariaren bitartez, hau da, 663 euro batez beste pertsona bakoitzeko. Nafarroa da “zerga negatibo” hau duen Estatuko komunitate bakarra, eta horri esker, pertsona horiei pentsioaren osagarria jasoko dutela bermatzen zaie, aldez aurreko atxikipenik egin ez zain arren.

Gainera, aplikatzen ari ziren alarguntza-pentsioengatiko kenkaria areagotuko da. Landutako aitorpen-proposamenei buruzko datuen arabera, 2017an kenkari honen zenbatekoa hirukoiztu da batez beste. Zehazkiago esanda, 9.709 alarguni aplikatu beharreko alarguntza-pentsioengatiko kenkariari dagokion 9,28 milioi euroko guztizko zenbatekotik, 5,88 milioi euro aldez aurretik kobratu dira 2017an.

Mikel Aranburu kontseilariak eta Nafarroako Zerga Ogasuneko gerente Luis Esainek Ogasunak Iruñeko Eskirotz kalean duen bulegoa bisitatu dute aitorpen presentzialaren hasieran. Bertan izan da, halaber, PFEZ eta Ondarea Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendari Marta Huarte.

Tramitazio presentziala

Nafarroako Zerga Ogasunak 63,4 milioi euro itzuli ditu dagoeneko, “itzultzeko” eman duten 113.200 aitorpen-proposamenei dagozkienak, eta Interneten bitartez apirilaren 10az geroztik –orduantxe hasi baitzen PFEZ eta Ondarearen kanpaina– tramitatutakoen itzulketa prestatzen ari da.

Gaurtik aurrera, gaur hasi baita PFEZaren tramitazio presentziala Ogasunaren bulegoetan, Zerga Ogasunak bide horren bitartez 29.000 aitorpen inguru landuko dituela kalkulatu da. Interneten bidez, 4.500 aitorpen inguru aurkeztu dira orain arte.

Aldez aurreko hitzordua eskatzeko epea ostiralean ireki zen, apirilak 13. Tramitea navarra.es webgunearen bitartez egin daiteke, edota 948 505 505 eta 948 505 506 telefonoetara deituta, honako ordutegi honetan: astelehenetik ostegunera, 08.30etatik 17:00etara, eta ostiraletan, 08.30etatik 15.00etara bitartean.

Ogasunak Iruñean, Barañainen (Sahats Ikastetxeko beheko solairuan duen kokapen berrian, Etorbide Zentraleko 1ean), Burlatan, Lizarran, Tafallan, Tuteran eta Donezteben (maiatzaren 2az geroztik eta izera iraunkorraz) aldez aurreko hitzorduarekin erabiltzeko dituen zazpi bulegoez gain, zergadunek 2017ko Kanpainarako prestatutako 499 arreta-gunetara jo dezakete erakunde laguntzaile hauei esker: Nafarroako Ostalaritzako Enpresarien Elkartea (AEHN), Nafarroako Ostalaritzako Enpresa Txikien Elkartea (ANAPEH), Banco Bilbao Vizcaya, Banco Santander, Banco Popular, Kutxabank, Laboral Kutxa, Caja España, Caja Rural de Navarra, Harakinen Gremioa, Arraiaren Gremioa, Nafarroako Teknologia eta Nekazaritza Azpiegituren Institutua (TRADISNA) eta Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna (UAGN). Aitorpena aholkularitza enpresetan ere egin ahalko da.

Bestalde, PFEZ eta ondarearen kanpaina hasi zenetik, Ogasunak 45.624 kontsulta jaso ditu webgunearen bitartez aitorpen-proposamenik ba ote zuten galdezka. Aurten, 236.626 zergaduni dagozkien 181.504 proposamen landu dira, aurreikusitako aitorpen guztien % 55.

"Gracias a ti", "Zuri esker" webgunea

Hilaren 9az geroztik www.graciasati.info edo www.zuriesker.info webgune berriak 123.469 bisita jaso ditu.

Webgunean, aitorpen telematikoa egiteko edo aitorpen presentzialerako aldez aurreko hitzordua eskatzeko programa eseki da, baina horrekin batera, fiskalitaterari buruzko pedagogia egitea du helburu, herritarren zerbitzuko tresna izateaz gain. Hori dela eta, webguneak “Osoigo” plataforma digitalerako sarbidea eskaintzen du, zeinetan, apirilaren 26an, 18:00etatik aurrera, Aranburu kontseilariak plataforman boto gehien jaso dituzten 12 galderei erantzungo baitie. Hilaren 26a arte, webgunean izena ematen dutenek Nafarroako fiskalitateari buruzko galdera bidali edo bertan daudenen alde boto emateko aukera izanen dute.

Azkenik, gaur bertan, lau iragarkiz osatutako kanpaina zabalduko da sare sozialen bitartez. Iragarki horietan, aurtengo publizitate kanpainari eusten dioten egiazko kasuen istorioa kontatzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa