(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza departamentuak amaitutzat eman du Aniztasunari Erantzuteko Plan Estrategikoaren parte hartze prozesua asteartea, 2018.eko apirilak 17


Solana kontseilariak NUPen egindako jardunaldietan parte hartu du, Nafarroako ikastetxeetako ehundik gora profesionalekin batera


PEAD

Ander Domblás, María Solana eta Roberto Pérez jardunaldiaren hasieran. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilari Maria Solana "Aniztasunari Erantzuteko Plana: Eraldaketa global eta inklusiboak ikastetxeetan" izeneko jardunaldietan izan da, NUPen. Goiz eta arratsaldeko saioek balio izan dute orain dela urte erdi hasitako Planaren gardentasun prozesuarekin amaitzeko.

Ehundik gora ikastetxetako zuzendari, orientatzaile eta irakaskuntzako profesionalek parte hartu dute goizez eta arratsaldez egindako saioetan, Aniztasunari Erantzuteko Planari egindako ekarpenen berri jasotzeaz gainera, aniztasunaren inguruko hainbat esperientzia aurrez aurre ezagutzeko: Donotiako Amara Berri, L´Hospitalet de Llobregateko Joaquín Ruyra eta Zaragozako Picarral, batetik, eta Falcesko Doña Alvara Alvarez, Lekuberriko Ibarberri eta Castejongo institutua, bestetik.

Maria Solana kontseilariak azpimarratu duenez, parte hartze prozesuak aberastu egin du dagoeneko erkidegoko ikastetxeetan abiarazitako Aniztasunari Erantzuteko Plana. "Gaur amaitzen den parte hartze prozesuak inklusioari bidea irekitzen dion aniztasunari erantzuteko modua eraldatuko du, modu justuago eta orekatuago batean erantzuteko, irakatsi-ikasi prozesuaaren erdigunean jarriz ikasleak". Gainera, Solanak gogoratu duenez, "kalitatezko hezkuntza sistema eguneratu eta modernoak ikasle guztien beharrizanei erantzuteko gai izan behar du, modu ekitatibo batean, aniztasunari arreta eginez". "Beharrezkoa da ikasketa oztopatzen duten hesiak identifikatzea, fisikoak, sentsorial edo psikikoak, sozialak, ekonomikoak, kulturalak edo linguistikoak izan. Hesiak, azken batean, ikasle batzuen eskolatze prozesuan euren garapen egokia izan dadin oztopatzen dutenak", gehitu du Solanak.


PEAD

NUPen egindako jardunaldian izan dira ehundik gora irakasle. ( irudia handitu )

Programa pilotua 21 ikastetxeetan

2016-2017 ikasturtetik, Nafarroako Erkidegoko 21 ikastetxe ari dira aniztasunari erantzuteko ekintza zehatzak garatzen. Ikastetxe horietan eraldaketa global eta inklusiboa gauzatzeko prozesuei ekin zitzaien "Kontratu-Programen" bidez. Pilotaje horrekin batera garatu diren beste hainbat eta hainbat ekintzek ere lagundu dute Aniztasunari Erantzuteko Plana sendotzen eta ikastetxeetan bertan eraldaketa prozesuei ekiten.

Hezkuntza zuzendari orokor Roberto Perezek, bestalde, "zentroen autonomia handiago baten aldeko urratsak" ematea zein garrantzitsua den adierazi du, "bai pedagogikoa, antolaketakoa eta kudeaketa autonomia, ikasleen beharrei erantzuteko, euren hezkuntza proiektu propioa diseinatzeko, izaera propia garatzeko, hezkuntza komunitataten errealitateari eta inguruneari egokieran erantzuteko".

Antolamendu, Orientazio eta Aukera Berdintasun zerbitzu-zuzendari Ander Domblasek gogoratu duenez, Aniztasunari Erantzuteko planak 91 ekarpen jaso ditu prozesu parte-hartzailean zehar, eta erdiak baino gehiago onartu dira. Hala, eskertu egin die, bai Mahai Teknikoetan, bai bestelako koordinazio bileretan parte hartu eta euren inplikazioa adierazi duten guztien lana.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa