(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mugaz haraindiko ALERT proiektu berria aurkeztu da, arrisku espezifikoen aurrean erantzuna hobetzeko eta hondamendi naturalak kudeatzeko asteartea, 2018.eko apirilak 17


Nafarroako Gobernuarekin batera, Pirinio Atlantikoetako su-hiltzaileek, Aragoiko Gobernuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartu dute


Baionako ALERT

ALERT proiektuaren irteera-bileran bildutakoak, Baionan. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Baionako Pirinio Atlantikoetako Departamentu Kontseiluan egin da ALERT (Mugaz haraindiko Arriskuen aurka Espazio komunean aurre hartzea eta borrokatzea) proiektua ezagutzera emateko bilera; bertan parte hartu dute Nafarroako Gobernuko Nafarroako Su-hiltzaileek, Pirinio Atlantikoetako Suteen eta Sorospenen Departamentu Zerbitzuak (SDIS 64), Aragoiko Gobernuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Nafarroako Gobernutik honako hauek izan dira bileran: Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza; Nafarroako Su-hiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria, Javier Bayona; Su-hiltzaileen Zerbitzuko Prestakuntza Ataleko burua, Carlos Adín; eta Su-hiltzaileen Zerbitzuko ofiziala, José Javier Boulandier.

Mugaz haraindiko ALERT proiektua hautatua izan da INTERREG proiektuen bigarren deialdiko bigarren fasearen ondoren, eta, gaur, ezagutzera eman da bazkide guztien aurrean, Pirinio osoan zehar praktikak trukatzea sustatzeko helburuarekin. Lurraldea arrisku mordoaren mende aurkitzen da, arrisku naturalak zein giza jarduerarekin zerikusia dutenak. Ondorioz, koordinazio operatiboa, orain arte eskasa, eta pertsonentzat edo ondasunentzat arriskuren bat duten egoeren aurreko erantzuna hobetu nahi dira.

Hainbat lankidetza-ardatz

Lankidetzako hainbat ardatz identifikatu dira; hala nola, deien plataformen arteko konexioa koordinazioa eta informazioaren trukea hobetzeko, denek esku hartzeko teknikak harmonizatzea edo eremu-aktoreen lankidetza hobea ezartzea.

Egungo egoerara gehiago egokitzen den erantzuna emateko, mugaz haraindiko zona honetan gerta daitezkeen arriskuak hobeto identifikatu nahi dira, jardunbide egokiak trukatu, elkarrekin maniobrak egin eta teknika operatiboak harmonizatu, gertaera gertatzen den lekutik aginte-katera bitarte. Halaber, trebetasun berriak edo materialak perfekzionatu nahi dira, lan-taldeek elkar ezagutu eta denek batera lan egin dezaten.

Larrialdietako plataforma ezberdinen artean informazioa trukatzeko eta arrisku potentzialak izan ditzaketen lekuak identifikatzeko lan egin nahi da gaur. Besteak beste, Jaizkibel mendia, Donejakue Bidea, mugaren inguruan kokatutako salmentak edo eski-estazioak aipatzen dira. Beraz, eremu horietarako elkarrekin jarduteko planak ezarri nahi dira.

Era berean, arrisku naturalen aurreikuspena eta prebentzioa hobetzea da helburua; horien artean ondorengoak nabarmentzen dira: arrisku sismikoak, uholdeak edo mendiko erreskateak eta hiri-eremuetako arriskuen ezagutza, bereziki Hendaia-Irun-Hondarribia inguruan, biztanle ugariko lekua baita.

Landu beharreko beste eremu bat basoko suteen ingurukoa da, eta arlo horretan instituzioen arteko lankidetza hobetu nahi da.

Inbertsio komuna

Proiektuan gaur hasiko dira modu aktiboan lan egiten. Bertan, denentzako materiala erosteko inbertsio-zati bat egin da: aginte-ibilgailu egokituak, komunikazioen hobekuntza, irratiak, sorospen-ekipoak eta dronak. Halaber, mugaz haraindiko lankidetza-zentroa abian jarriko da, eta hori Donibane Garazin / Saint-Jean-Pied-de-Porten kokatu nahi da; hori guztia 2018-2020 bi urtekoan egingo da.

Proiektu honetarako inbertsioaren %65a Eskualde Garapeneko Europar Funtsak (FEDER) finantzatuko du, Interreg Programaren esparruan (POCTEFA 2014-2020). Programaren helburua da Espainiako, Frantziako eta Andorrako mugaz haraindiko zonetan integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea. Era berean, jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumen-arlokoak garatu nahi ditu, elkarren arteko estrategien bitartez, lurraldearen garapen iraunkorra sustatzearekin batera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa