(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza departamentuak “Eleaniztasuna: bertatik mundura. Multlingüismo: Nuestras lenguas, otras lenguas” jardunaldia aurkeztu du asteartea, 2018.eko apirilak 17


Hizkuntzalaritzan aditu eta katedradunek, larunbat honetan Iruñeko Planetarioan, ikastetxeetan hizkuntzen elkarbizitza aztertuko dute; izen-ematea zabalik da bihar arte


Transcripción textual del video

Maria Solana Hezkuntza kontseilariak eta Roberto Perez Hezkuntza zuzendari orokorrak “Eleaniztasuna: bertatik mundura. Multilingüismo: Nuestras lenguas, otras lenguas” jardunaldia aurkeztu dute. Larunbat honetan izango dira Iruñeko Planetarioan. Nafarroako ikastetxeetako irakasleei eta, oro har, hizkuntzen irakaskuntzan interesa duen orori zuzendutako jardunaldi honetan hizkuntzalaritzan aditu eta katedradunek aztertuko dute ikastetxeetan hizkuntza ezberdinak nola uztartu.

Maria Solana Hezkuntza kontseilariak eta Roberto Perez Hezkuntza zuzendari orokorrak “Eleaniztasuna: bertatik mundura. Multilingüismo: Nuestras lenguas, otras lenguas” jardunaldia aurkeztu dute. Larunbat honetan izango dira Iruñeko Planetarioan. Nafarroako ikastetxeetako irakasleei eta, oro har, hizkuntzen irakaskuntzan interesa duen orori zuzendutako jardunaldi honetan hizkuntzalaritzan aditu eta katedradunek aztertuko dute ikastetxeetan hizkuntza ezberdinak nola uztartu.

Hezkuntza departamentuak Nafarroako errealitate eleanitza aztertzeko bidean antolatu du jardunaldi hau. “Gero eta hizkuntza gehiago entzuten ditugu gure inguruan, eta gero eta balio handiagoa dauka hizkuntzak ezagutzeak”, azaldu du Solana kontseilariak. “Eleaniztasun hori irakaskuntzan kudeatu beharra dago, errealitate horretatik abiatuta. Kudeatu eta pentsatu behar dugu nola antolatu behar den irakaskuntza hori, bertako bi hizkuntzak ez ezik, hirugarren bat ere, atzerritarra, txertatuko duena”, azaldu du.

Errealitate eleaniztuna Nafarroako ikastetxeetan nola uztartu izango da, hain zuzen ere, larunbatean Iruñeko Planetarioan egingo den jardunaldiaren helburua. Bertan hainbat unibertsitateetako katedradun eta adituek hizkuntzen elkarbizitzan izan diren azken ikerketen berri emango dute.

Roberto Pérez, Hezkuntzako zuzendari nagusiak azaldu duenez, “nahi duguna da jardunaldi hauek abiapuntu izatea irakaskuntza eleanitzak Nafarroan izan behar dituen oinarrien inguruan gogoeta egiteko eta erkidego eleanitza lortzeko”. “Dauzkagun hi hizkuntzak aintzat hartu behar ditugu, euskara eta gaztelania, eta gogoeta egin behar dugu errealitate hori gaur egungo gizarte dinamiko horren beharretara egokitzeko”, gehitu du.

Egitaraua

Genevako Unibertsitatean Hizkuntzen didaktikan katedradun Joaquím Dolzek emango dio hasiera jardunaldiari "Hiru hizkuntza ikastetxean; arazoa edo aukera" hitzaldiarekin, 09:00etan. Ondoren, Jasone Cenoz Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedradunak "Eleaniztasuna eta translanguaging ikasgelan" gaia izango du ardatz. Itziar Idiazabal EHUko katedradunak, berriz, "Irakaskuntza eleaniztunerako ingeniaritza didaktikoa" hizketaldia eskainiko du. Gainera, jardunaldian Hezkuntza departamentuak Nafarroako ikasleen hizkuntza ohituren gainean egindako ikerketa aurkeztuko du. Ebaluazio Zerbitzuko Andrea Garcia eta Aitor Lakastak izango dute horren ardura. Egitaraua Juan Carlos Moreno Cabrera hizkuntza aniztasunean adituak itxiko du. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradunak "Hizkuntza guztiak berdinak dira, hizkuntza guztiak ezberdinak dira" berbaldia osatuko du.

Izen-ematea bihar amaituko da. Parte hartu nahi dutenek ondoko webgunean eman dezakete izena. Oraingoz 140tik gora lagunek eman du izena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa