(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak adierazi duenez, nekazaritzako elikadura industria da Nafarroaren “bisita txartelik onena” asteartea, 2018.eko apirilak 17


Lehendakariak, Ayerdi lehendakariordearekin eta Elizalde kontseilariarekin batera, bisita instituzionala egin dio Bartzelonako Alimentaria 2018 Azokari, sektoreari babesa azaltzeko


pertsonak

Nafarroako ordezkaritza instituzionala. Ikus informazioaren amaierako argazki-oina. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak babesa adierazi dio nekazaritzako elikadura sektoreari, Uxue Barkos Lehendakariak, Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek gaur goizean “Alimentaria 2018” azokan parte hartzen ari diren Nafarroako enpresei egindako bisita instituzionalarekin.

Gaurko egonaldian, Barkos Lehendakariak atsegina adierazi du nekazaritzako elikadura industriari lagundu ahal izateaz, eta haren esanetan, Nafarroako ekonomiaren “funtsezkoa” sektore hau da Foru Komunitatearen “bisita-txartelik onena”. Lehendakariak azaldu duenez, industria “indartsua eta lehiatsua da, kalitate eta aniztasun goreneko produktua eskaintzen duena”. Hain zuzen ere, kalitatea da, Uxue Barkosen hitzetan, Nafarroako produktuen lehiakortasunari eusten dion oinarria, eta ez merkaturatutako bolumena, foru lurraldearen tamaina mugatuaren eraginez.

“Alimentaria 2018” Elikagaien eta Edarien Nazioarteko Azoka da sekorearen nazioarteko hitzordurik garrantzitsuenetakoa. Aurtengo edizioan, Foru Komunitatea osteguna arte produktuak ikusgai jarriko dituzten 45 enpresaren bitartez parte hartzen ari da. Horietatik, 19 Reyno Gourmet deritzon Nafarroako Gobernuaren kalitate-marka bereizgarriaren eskutik parte hartzen ari dira, eta gainerako 26ak beren kasa joan dira.

Erakustazokara iristean, Bartzelonako Firako lehendakari Josep Lluís Bonetek harrera egin dio Nafarroako ordezkaritzari eta Barkos Lehendakariak azokako agintarien liburua sinatu du.


brindisa

Brindisa Nafarroako Ardoa Jatorri Deiturako Kontseilu Arautzailearen standean. ( irudia handitu )

Jarraian, segizioa Nafarroaren pabilioira abiatu da, eta bertan, Elizalde kontseilariaren eta INTIAko gerente Juanma Intxaurrandietaren azalpenak entzun dituzte. Aurkezpena bukaturik, pabilioian dauden enpresak agurtu dituzte. Ondoren, Nafarroako upategiak bilduta dauden Intervin pabilioia bisitatu dute, etaNafarroaren pabilioira itzulita, hitzorduan dauden gainerako konpainiak agurtu dituzte.

Enpresa parte-hartzaileak

Adierazi denez, INTIA arduratu da Reyno Gourmeten bitartez, Nafarroaren pabilioi instituzionala antolatzeaz, 473 m2ko erakusketa-gunea barne harturik, eta horretarako 135.000 euroko aurrekontua izan du. Fine Food – Expoconser izeneko esparruan, Nafarroako kalitatezko marka guztiak aurkitu ahalko dira: Jatorri Deiturak (Lodosako Pikillo Piperra, Erronkariko Gazta, Idiazabal Gazta, Nafarroako Olioa); Adierazpen Geografiko Babestuak (Nafarroako Zainzuriak, Tuterako Orburua, Nafarroako Aratxea, Nafarroako Arkumea eta Nafarroako Patxarana); bai eta artisautzako elikagaiak, ekoizpen ekologikoa eta integratutako ekoizpena ere.

Horrez gain, beste 15 enpresa hauek bildu ditu: Caramelos El Caserío, Conservas Pedro Luis, Productos del pato Etxenike, Conservas El Navarrico, Conservas Anko, Fridela, Conservas Asensio, Aceitunas El Cabildo, Aceites Sandua, Aceite Artajo, Conservas Vela, Pastas Anaut, Pastas Belsi, Quesos Roncesvalles eta Camporel.

Bestetik, ardoak eta destilatuak biltzen dituen Intervin-en pabilioian, Nafarroako Ardoa Jatorri Deiturako Kontseilu Arautzailea kokatuko da, Nafarroako 30 ardo zuri, gorri eta beltz dastatzeko aukera eskainiko duen enoteka batekin, baita Inurrieta eta Vega del Castillo upategiak ere.

Haragi-produktuen eta deribatuen Intercarn pabilioian, Galar Foods finkatu da, eta esnekien produktuak eta deribatuak biltzen dituen Interlact atalean, Lácteos Goshua.

Beste 26 enpresak beren kabuz parte hartuko dute

Gainera, Nafarroako beste 24 enpresak beren kabuz parte hartuko dute azoka honetan: Bodega Castillo de Monjardin, Bodega Otazu, Bodegas Malón de Echaide, Destilerias La Navarra, Hacienda y Viñedos Marques del Atrio, Licores Baines, Manzanos Wines eta Spanish Organic Wines; guztiak, 3. Pabilioiko Intervin atalean.

Bestetik, Expoconser Fine Food atalean (3. pabilioia), Conservas Ría, Aceitunas Sarasa, Acico Conservas Vegetales, Conservas Impex Medrano eta MCA Spain finkatuko dira. Era berean, Ensalandia- Mahn Mac, Global Food Link eta Productos Trevijano 2. pabilioian izanen dira.

Multifood-Grocery Products atalari dagokionez, Embutidos Goikoa, 5. pabilioian (Intercarn) izanen da; Quesos la Vasco Navarra 4. pabilioian (Interlact), Aceites Urzante 2. pabilioian (Mediterranean Foods), Florette eta Vehortu – Verduras y Hortalizas de Tudela 4. pabilioian (Restaurama), Aspil - Aperitivos y extrusionados 2. pabilioian (Multifood-Snacks, biscuits and confectionery), eta Conservas La Catedral de Navar eta Queiles 1. pabilioian (Alimentaria Premium).

Bukatzeko gogoratu behar da, produktu ekologikoak lantzen dituzten beste 2 enpresa –Gumendi eta Finca la Noria– Nekazaritza Ministerioaren Ecoalimentaria esparruan izanen direla ikusgai.

Topaketa estrategikoa Nafarroako nekazaritzako elikadura-industriarentzat

Mundu osoko 4.500 enpresaren eta 150.000 profesional baino gehiagoren parte-hartzeaz, Alimentaria Espainiako gastronomia, elikagai eta edarien nazioarteko erakusleiho nagusia bihurtu da. Biurteko hitzordu honek 140.000 profesional inguru erakartzen ditu edizio bakoitzean, % 35 atzerritik etorritakoak.

Nafarroak etengabe parte hartu du azoka honetan 1984az geroztik. Komunitatearen garapen ekonomikorako estrategikotzat jotzen den nekazaritzako elikadura-industriaren profesionaltasuna, kalitatea eta pisu espezifikoa da etengabeko presentzia horren arrazoi nagusia. Nekazaritzako elikadura sektoreak Foru Komunitatearen BPGd-aren % 6,6 suposatzen du, eta landa ingurunean txertatutako 25.000 lanpostu mantentzen dituzten 1.250 enpresa biltzen ditu.

INTIAk Alimentaria azokaren azken edizioan –2016koan– bildutako barne-balorazioen arabera, orduan Reyno Gourmeten standarekin joan ziren 19 enpresen artean, zazpik bikain kalifikazioa eman zioten izandako parte-hartzeari; hamaikak oso ongi eta batek sei puntuko kalifikazioa. Nolanahi ere, guzti-guztiek publikoaren etorrera handia nabarmendu zuten eta, batez ere, banaketarekin eta esportazioarekin lotuta egin zituzten harremanak.

ARGAZKI-OINA, ezkerretik eskuinera, Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusi Yolanda Blanco; Elizalde kontseilaria, Barkos Lehendakaria, Ayerdi lehendakariordea eta INTIAko zuzendari nagusi Juanma Intxaurrandieta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa