(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Solana kontseilariak LH Dualaren garrantzia Nafarroan handituz doala eta jada 641 ikasle dituela azpimarratu du asteazkena, 2018.eko apirilak 18


Hezkuntzako buruak irakaskuntza modalitate horri buruzko jardunaldi batean parte hartu du gaur arratsaldean, Virgen del Camino ZIPen


Virgen del Camino zentroan egin den jardunaldia.

Virgen del Camino zentroan egin den jardunaldia. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilari María Solanak Lanbide Heziketa Dualaren garrantzia Nafarroan handituz doala azpimarratu du. Dagoeneko 11 ikastetxetako 641 ikasle ari dira modalitate horretako 17 formakuntza zikloetan eta datorren ikasturterako iragarritako hazkundeari esker (5 ziklo berri), trebakuntza dualaren eskaintza %29 haziko da.

Gaur arratsaldean, Virgen del Camino Zentro Integratu Politeknikoan egindako jardunaldi batean, Hezkuntzako buruak adierazi du ikasturte honetan guztira 183 enpresa ari direla lanbide heziketarekin elkarlanean 322 ikasle trebatzen.

LH Dualak ikastetxeko eskola teorikoak eta enpresetan egiten den trebakuntza praktikoa bateratzen ditu; praktikak bigarren ikasturtean egin ohi dira.

Virgen del Camino ZIPek antolatu du jardunaldia. Bertan Alemaniako ipar-mendebaldean (Iparraldeko Renania-Westfalia) ezarrita dagoen LH ezagutzera eman da, baita zein litzatekeen bere egokitzapena Nafarroaren berezitasunetara ere.

Solana kontseilariaz gain, jardunaldian parte hartu dute LH Zerbitzuko zuzendari Esther Monterrubiok; BK Geldern Zentroko zuzendariorde Petra Wiesek; automobilgintza lantegien gremioko zuzendari federal Wilhelm Hülsdonkek; Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko lehendakari José Antonio Sarríak eta Virgen del Camino zentroko zuzendari, Dionisio Butrónek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa