(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunaren ustez, 2008-2012 denboraldian, 841 minbizi-kasu lanarekin loturikoak izan zitezkeen asteazkena, 2018.eko apirilak 18


NOPLOIk 2017ko bisiten kanpainan sartu zituen arrisku kimikoekiko esposizio handieneko jarduera ekonomikoa zuten enpresak


Laneko minbizia

"Laneko minbizia azaltzen" jardunaldiaren une bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) ustez, 2008-2012 denboraldian, lanean jatorria izan zezaketen 841 minbizi-kasu erregistratu ziren guztira Foru Komunitatean. Horietatik 286 azaleko minbiziaren ingurukoak izan ziren (ez melanoma), 265 biriketako minbiziarenak, 60 mesoteliomarenak, 40 maskuriko kartzinomarenak eta 10 sinu paranasalekoak. Kopuru horiek aurrean izanda ere, denboraldi berean soilik 7 minbizi-kasu deklaratu ziren gaixotasun profesional gisa, horien Erregistro Ofizialean, hots, CEPROSS izenekoan (2 mesotelioma, 2 biriketako minbizi, 2 sinu paranasalekoak eta beste bat sudur barrunbekoa).

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, María José Pérez Jarautak, datu horiek ezagutzera eman ditu “Laneko minbizia azaltzen” jardunaldiaren inaugurazioan zehar. Jardunaldia Prebentzio Zerbitzuetako teknikari eta osasun-langileei, Nafarroako Osasun Zerbitzu-Osasunbideako osasun-arloko profesionalei, mutuei, ordezkari sindikalei eta enpresa-erakundeko ordezkariei zuzendu zaie. Saioan 120 agente sozial eta prebentzioko agente baino gehiagok hartu dute parte. Pérez Jarautak ondorengoa azpimarratu du: “Laneko kantzerigenoekiko esposizioari buruz Herri Administrazioek duten informazioa eskasa da, eta hori beharrezkoa da hori ezagutzeko lanean jarraitzea”.

Bestalde, Mercedes Corretge dokumentatzaileak jorratutako gaien inguruko ikusmen-akta egin du, saioa amaitzean aurkeztuko dena.

Jardunaldiak arrisku higienikoen Kudeaketa Hobetzeko Programarekin batera egiten dira, Nafarroako Lan Osasunaren 2017-2019 Ekintza Planean kokatua. Aipatu programan ondorengo jarduera nagusiak biltzen dira: agente kimikoekiko esposiziotik eratorritako gaixotasunen azpideklarazioa lantzea; agente kantzerigeno edo mutagenoen aurreko langileen erregistroa sortzea; arrisku higienikoen ebaluaziorako metodo espezifikoak aplikatzea eta Erreprodukziorako (CMR) agente Kantzerigenoak, Mutagenoak eta Toxikoak aldatzea bultzatzea, produkzio-prozesuetan erabiltzen eta sortzen direnak. Halaber, inplikatutako prebentzio-agenteen eta agente sozialen informazioa eta prestakuntza eta enpresentzako aholkularitza-kanpainak sartzen dira.


laneko minbizia

Mercedes Corretge dokumentatzaile grafikoak jardunaldian jorratutako gaien inguruko ikusmen-akta egin du. ( irudia handitu )

Ildo horretan, Nafarroan, NOPLOIko Lan Osasun Zerbitzuak 2017an egindako bisita-kanpainan, besteak beste, arrisku kimikoekiko esposizio handiena zuten jarduera ekonomikoko enpresak sartu ziren, haien egungo egoera ezagutze aldera; tartean ondorengoak nabarmentzen dira: hondakinen tratamendukoak, deskontaminazioa, ibilgailu motordunen konponketa, garraioa, basogintza, nekazaritza eta produktu metalikoen fabrikazioa. Aipatu kanpainaren emaitzak esplotazio-fasean aurkitzen dira.

Laneko minbizia EBren esparru estrategikoan


Europako Agentziaren ustez, minbizia da Europar Batasunean lanarekin loturiko heriotza-kausa nagusiena.

Laneko osasunaren eta segurtasunaren arloan, EBren 2014-2020 Esparru Estrategikoan azpimarratzen da kartzinogenoekiko, mutagenoekiko eta erreprodukziorako substantzia toxikoekiko esposizioaren aurka langileak babesteak duen garrantzia. Ondorioz, Segurtasunaren eta Osasunaren Europako Agentziak ondorengo kanpaina garatzen du: “2018-2019 Kanpaina. Lan osasungarriak: alerta substantzia arriskutsuen aurrean”.

Europako eszenatoki hori kontuan hartuta eta horri langileak lanean zehar agente kantzerigenoekiko eta mutagenoekiko esposizioarekin lotutako arriskuen kontra babestearen inguruko 665/1997 Errege Dekretuko Gida Teknikoaren inguruan Laneko Segurtasun, Osasun eta Ongizateko Institutu Nazionalak egindako eguneraketa gehituta, beharrezkoa ikusten da agente kimiko horiekin zerikusia duen arriskuaren kudeaketa berrikustea proposatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa