(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alergologiako kontsultak Oliveto Kondetik NOGra eramanen dira 2019aren bukaeran osteguna, 2018.eko apirilak 19


Zerbitzu berriak 14 kontsulta izanen ditu, baita proba osagarriak egiteko 5 laborategi eta bizi-euskarriko esparru bat ere, itxaroteko eta tratamendu espezifikoak emateko guneekin batera


Alergologia

Paziente bati egindako probak, alergologiako kontsultan. ( irudia handitu )

Iruñeko Oliveto Kondeko osasun zentroan dagoen Alergologia Zerbitzua Nafarroako Ospitaleguneko (NOG) Larrialdi Orokorretako eraikinaren hirugarren solairura aldatuko da 2019aren bukaeran.

Lekualdatze horretarako, Larrialdietako eraikinaren hirugarren solairuan dagoen 1.485 metro koadroko esparrua zaharberritu eta berregokitu beharko da, 2 milioi euroko inguruko kostuarekin. Zenbateko horri, lanak bukatu ondoren beharrezko ekipamenduak hornitzeko egingo den inbertsioa gehitu behar zaio.

Gaur egun, abian da proiektua idatzi eta obra zuzentzeari dagokion laguntza-kontraturako lizitazio-prozedura, 123.964 euroko gehienezko zenbatekoarekin. Aurreikuspenaren arabera, proiektua aurten bukatuko da, eta horrela lanak lizitatzeko prozesua hasi ahalko da, 2019aren hasieran abiatu eta urte horretako bigarren seihilekoan bukatzeko xedez.

Lekualdatze honi esker, NOGeko Alergologia Zerbitzua ospitalean erabat integratuta geratuko da (gauza bera egin zuen aurretiaz San Martin Zentroan kokatua zuen laborategiak), izan ere, organikoki haren mendekoa izan arren, handik urrun egon da historikoki. Kokapenaren aldaketari esker, instalazio erabilgarriak hobetu ahalko dira, zerbitzuaren beharrei eta Alergologian emandako aurrerapausoei erantzunez.

Bi zirkuitu asistentzial

Ataleko profesionalen lankidetzaz landu eta aurreikusitako Plan Funtzionalaren arabera, Alergologia Zerbitzuaren instalazio berriek bereizitako bi zirkuitu asistentzial izanen dituzte. Lehendabizikoak 14 kontsulta izanen ditu (10 mediku-kontsulta eta 4 erizaintza-kontsulta, beharren araberako funtzioak trukatzeko prestatutakoak), proba kutaneoetarako bi laborategi, oinarrizko birika-funtzioa aztertzeko bi laborategi eta proba epikutaneoetarako gela bat.

Bigarren zirkituan, sendagai biologikoak ere aplikatuko dituen Immunoterapia Unitatea kokatuko da, baita biriketako miaketa aurreratuko laborategia eta elikagai eta sendagaiekiko tolerantziari buruzko Proba Unitatea ere. Zirkuitu honek kristaleztaturiko bi itxarongela izanen ditu, bata pediatrikoa, 10 pazienterentzako lekuarekin, eta bestea helduentzat, 15 pazienterentzako lekuarekin, bertan egindako prozeduren zaintza eta segurtasuna areagotzeko asmoz.

Horrekin batera, bizi-euskarri aurreratuko esparrua ere izanen da, bi behaketa-boxez eta bihotz-biriketako bizkortzea egiteko box batez osatutakoa, bertan artatutako pazienteen tratamendurako eta ebaluaziorako, beharrezkoa balitz.

Asistentzia-eremuez gain, zerbitzu berriak baterako esparruak eskainiko dizkie pazienteei (lehendabiziko zirkuituko itxarongela eta komunak) nahiz profesionalei (hiru bulego, bilera-areto bat, komunak eta atseden-aretoa).

Medikuen 20.000 bisita baino gehiago eta 45.000 proba eta azterketa

Oliveto Kondean kokatutako Alergologia Zerbitzuak espezializatutako 11 mediku ditu gaur egun (zerbitzuko burua, ataleko burua eta BFE), Erizaintzako 17 profesional (EUD), erizaintzako laguntzaile bat, laborategiko bi teknikari (LTE), hiru administrazio-laguntzaile eta bi zaindari. Gainera, Tuterako Osasun Barrutian, zerbitzua Reina Sofia Ospitaleko Alergia Atalak ematen du, Iruñean dagoen zerbitzuarekiko menpekotasun hierarkikoa duelarik.

2017an, medikuek 20.047 bisita egin dizkiote kanpo-pazienteei (8.050 lehendabiziko bisitak izan dira eta 11.997 berrikuspenak), eta horietatik 25.000 proba kutaneo baino gehiago eragin dira (19.836 prik, 4.014 intradermorreakzio eta 942 epikutaneo), baita arnas-funtzioari buruzko 7.051 proba, 6.760 birika-azterketa aurreratu eta elikagai/sendagaiekiko tolerantziari buruzko 6.369 proba ere.

Gainera, 2.481 kontsulta ez-presentzial egin dira, eta horietatik 1.993, Lehen Mailako Arretarekin landutako Lehendabiziko Bisitako Kontsultak delako proiektu pilotuari dagozkio.

Zerbitzuaren Laborategiak Tuterako Barrutiak eta Lehen Mailako Arretak alergien diagnostikoetan dituzten beharrak ere estaltzen ditu, eta 2017an 12.637 laginketa prozesatu eta 40.000 irizpen baino gehiago landu ditu.

Gainera, tratamendu espezifikoko 5.000 dosi baino gehiago banatu dira 1.200 pazienteren artean, estraktu alergenikoak eta txertoak (gehienak) eta sendagai biologikoak barne hartuta.

2019rako aurreikusia duen antolamendu berriari esker, zerbitzuak jarduera klinikoaren kalitatea eta segurtasuna areagotzea espero du, beraren zerbitzu-zorroan ospitalearekiko gertutasuna eta beste zerbitzu eta espezialitateekiko lankidetza beharrezko dituzten prozedurak sustatuz.

Gertutasun horrek ikerketa kliniko aplikatuaren kalitatea areagotzeko aukera ere emanen dio Alergologia Zerbitzuari, gainerako ikerketa-taldeekiko nahi hauei eusten die egiturarekiko harremanak erraztuz; kasu honetan, Ospitalegunean finkatutako Navarrabiomed ikerketa-zentroarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa