(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

36ko indarkeriaren 4 biktimaren gorpuzkiak eman dizkiete familiartekoei osteguna, 2018.eko apirilak 19


Desagertutako 21 pertsona identifikatu dituzte Nafarroako Gobernuak sortutako DNA Bankuari esker


Apirilaren 12an eta 15ean, Nafarroako Gobernuak Gregorio Almingol, Avelino Arriazu eta Marcos Cerdánen gorpuzkiak eman zizkieten haien senideei Buñuelen eta Victor Urquijorenak Altsasun. Lehen hirurak, Buñueleko bizilagunak, 1936ko abuztuaren 26an erail zituzten Zaragozako Magallon herrian, eta laugarrena, Altsasukoa, Otsaportilloko leizean hil zuten.

Buñuelgo hiru bizilagunen gorpuzkiak 2009an atera zituzten lurpetik Magallonen Eraildako eta Lurperatutako Senideen eta Lagunen Elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. DNA Bankuaren lanen esparruan, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak berriro ekin zion identifikatzeko prozesuari, finantzaketarik ez izateagatik etenda geratuta baitzegoen.

Victor Urquijo, aldiz, Otsaportilloko leizean berreskuratutako zazpi pertsonetariko bat da; gaur arte horiek identifikatu ahal izan dira. Leize horretan lurpetik ateratzeko egiten ari diren lanetan, emaitza berriak egon daitezke.

Identifikazio-lanak ADN Bankuak, 2016an sortutakoak eta Nasertic enpresa publikoak kudeatzen duenak, gaur arte garatutako lanean kokatzen dira. Denbora horretan zehar, 144 espediente ireki dira, eta 21 pertsona identifikatu ahal izan dira. Bake eta Bizikidetza Zuzendaritzak lanean jarraitzen du baita ere Ezkabako ihesaldiko presoen senideak bilatzen, Exhumazioen Programari esker berreskuratutako pertsonak identifikatzera iritsi ahal izatearren.

Lau pertsona horien gorpuzkiak entregatuta, jada 21 dira identifikatu ahal izan direnak, Nafarroan duela gutxi sortutako DNA Bankua egiten ari den lanaren esparruan.

DNA Bankuen arteko lankidetza

Ildo horretan, Memoria Historikoaren Autonomia arteko Sarearen I. Topaketan (martxoan) lortutako lehen emaitzetariko bat izan da DNA Bankuak dituzten lau komunitate autonomoren arteko lankidetza: Nafarroa, Andaluzia, Katalunia eta Euskadi. Lehenik hartutako neurrien artean bat izan da DNA bankuen artean koordinazio-lanak egiten aurrera jarraitzea, irizpideak eta datuak partekatzearren. Horretarako, maiatzaren 23an laneko bilera bat egingo dute lau DNA Bankuek, eta Nafarroako Gobernua bertan izango da.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa