(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak HeliNET proiektuaren lehendabiziko mintegia egin du udal ordezkariekin ostirala, 2018.eko apirilak 20


Beaumont kontseilariak Ezkarozen aurkeztu zuen ostegunean larrialdietako helipteroen jarduna erraztuko duten heliazaleren sarea


Seminario HeliNET

Ezkarozen antolatutako lehen HeliNet mintegiaren irudia. ( irudia handitu )

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria udal ordezkariekin bildu zen ostegunean Ezkarozen, HeliNET proiektuaren helburuak ezagutzera emateko eta larrialdietako helipteroen jarduna erraztuko duten heliazaleren sarea definitzeko asmoz.

Nafarroako Gobernua buru eta NASUVINSA, Eusko Jaurlaritza, Pirinio Atlantikoetako SAMU 64 eta Pirinioen bi aldeetako gainerako administrazioak –Andorra izan ezik– kide dituen POCTEFA HeliNET mugaz gaindiko europar proiektuak larrialdi, emergentzia, erreskate nahiz hondamendi naturaletako egoerak eta arriskuak elkarrekin kudeatzea du helburu. Proiektua martxoaren 23an eman zen ezagutzera, bazkide laguntzaileek antolatutako zabalkunde-bilera baten bitartez.

Lehendabiziko mintegi honetan, Beaumont kontseilariarekin batera, Barne Departamentuko zuzendari nagusi Agustín Gastaminzak, babes zibilaren zerbitzuko zuzendari Isabel Anautek eta HeliNET proiektuaz arduratu diren Fran Echeverria eta Amaia Osacar teknikariek parte hartu dute. Gainera, proiektua aurkezteko mintegian, honako erakunde hauek ordezkatuta egon dira: Auritz, Luzaide, Aezkoa, Zaraitzu, Erronkari eta Urraulgoitiko udalak, Auritz eta Nabaskozeko suhiltzaileak eta Izabako suhiltzaile boluntarioak, Zangozako Foruzaingoa eta bertako osasun-barrutia.


Helisuperficie

Nabaskozeko heliazalera. ( irudia handitu )

Ezkarozen egindako bileran¸ HeliNET proiektuaren ardatzak eman ziren ezagutzera, eta zehazkiago esanda, heliazaleren sarea finkatzea xede duen ekintzaren giltzarrizko puntuak. Hartara, heliazalerek larrialdietako helikopteroen lurreratzea bermatzeko bete behar dituzten baldintzak aurkeztu dira.

Lehendabiziko mintegi honen ondoren, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak beste bat egingo du Larraun, Baztan, Ultzama, Bidasoa eta Mendebaldeko Pirinioko udal ordezkariekin, apirilaren 25ean, Bertizen. Proiektu honen barnean, halaber, “Helikopteroak Larrialdietan” lemapeko kongresua antolatuko da, baina oraindik ez dago zehaztuta noiz.

FEDERek finantzaturiko proiektua


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa