(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sodenaren arrisku-kapitalaren babesa jaso duten enpresetan % 90 gehitu da enplegu zuzena ostirala, 2018.eko apirilak 20


Ayerdi lehendakariordeak ziurtatu duenez, kopuruek argi utzi dute sozietate publikoaren lanak “enpresen hazkunde jarraituan laguntzen duela” Foru Komunitatean


Manu Ayerdi y Pilar Irigoien flanqueados por José Antonio Molina y Santiago Sala.

Manu Ayerdi eta Pilar Irigoien, ondoan José Antonio Molina eta Santiago Sala dituztela. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik eta Sodenako zuzendari gerente Pilar Irigoienek "Sodenaren arrisku-kapitalaren jardueraren inpaktu sozioekonomikoa (1984-2016)" izenburuko txostena aurkeztu dute gaur eguerdian, “Garapen Ekonomikoaren Ostiralak” zikloaren edizio berri batean. Lehendabiziko aldiz, zehatz-mehatz aztertu da aipaturiko sozietate publikoaren ibilbidea, arrisku-kapitalaren bidez emandako sostenguaren ikuspegitik eta denbora honetan partaidetutako enpresek izandako lorpenei erreparatuta.

Azterlanaren arabera, epealdi honetan Sodenaren babesa jaso duten 138 enpresetan % 90 gehitu da enplegu zuzena –2.509 langile, guztira– eta salmentak 8,15ez biderkatu dira, 230 milioi euroko EBITDA (zergen aurreko etekina, finantza-gastuak kendurik) sortuz. Bi datu hauek dexente hobeak dira Nafarroako sozietateen batez bestekoa baino, izan ere, % 36ko hazkundea izan zuten zuzeneko enpleguan eta urte horietan salmentaz 5,47z biderkatu zituzten. Kopuru hauek ikusirik, Ayerdik ziurtatu du Sodenaren lanak “enpresen hazkunde jarraituan laguntzen duela” Foru Komunitatean.

Era berean, adierazi du “arrisku-kapitalak partaidetutako enpresen enpleguaren hazkundeak erritmo biziagoa izan duela finantzaketa honetaz baliatu ez ziren enpresenak baino, bereziki hasierako faseetan dauden sektore teknologikoetako enpresei dagokienez”.

ENPRESA ERAKARGARRIAK

Horiexek dira txostenean bildutako kopuru nagusiak, baina beste datu batzuen arabera, Sodenak konpainia batean inbertituriko euro bakoitzeko, enpresak 1,86 euroko inbertsio pribatua erakarri duela. Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak nabarmendu duenez, Sodenaren jardunak “konpainia horiek garapen nahiz hazkunde planei ekiteko eskura ditzaketen finantza-baliabideak biderkatzea lortzen du”.

Halaber, beste parametro batzuen arabera, Sodenak babestutako enpresetan nazioartekotzea sendoagoa da, baita berrikuntzaren aldeko apustua ere. Horren harira, nazioartekotutako enpresen kopurua % 225 igo da (lehen, 16 enpresa ziren, eta orain, 52), eta partaidetutako konpainien % 49k I+G+b arloko inbertsioak egin ditu 2001-2016 epealdian, 70 milioi eurotik gorako bolumenarekin, hau da, guztizko salmenten % 3,4, sektoreko guztizko salmenten % 1,6aren aldean.

Sodenako zuzendari gerenteak nabarmendu duenez, Sodenaren laguntza hasi eta ondorengo 5 urteetan, partaidetutako enpresen biziraupena % 88koa da, eta horren aldean, INEk emandako datuen arabera, 2010ean sortutako enpresen artean, % 40k baino ez dihardu jarduneak 5 urte geroago.

Pilar Irigoienen hitzetan, txostena ez da “erretratu estatikoa”. AItzitik, “oraingo nahiz geroko enpresen datuekin elikatzen jarraituko dugun lanaren egungo argazkia da”, eta gaineratu duenez, “hauek datuak baizik ez dira, baina adibiderik onena Sodenak lagundutako enpresen esperientziak dira; funtsean arras desberdinak diren enpresak dira: bata, Sodenaren egungo zorroan dagoena, eta bestea, gurekin egon ez baina hazkundeari ekiteko Sodenaren kapital arloko partaidetzaz baliatu zena.” Erakunde horien adibide gisa, bi “kasu arrakastatsu” izan dira aztergai topaketan; bata, Embega S. Coop, enpresako zuzendari gerente José Antonio Molinak ordezkatutakoa, eta bestea, Apex Taldeko zuzendari nagusi Santiago Salak azaldutakoa. Batak zein besteak argi utzi dute Sodenaren Arrisku Kapitalak beraien enpresa proiektuak aurrera ateratzen lagundu duela.


Imagen de las personas asistentes a la jornada.

Jardunaldira bertaratu direnen irudia. ( irudia handitu )

ALDAKETAREN PROTAGONISTAK

Embegaren kasuan, honen ordezkariak bezero nagusia galdu zuten garaiko estualdiak gogoratu ditu. Hortik aurrera, “Sodenaren eta Mondragonen apustuari eta langileek egindako ekarpenei esker eta bideragarritasun plan batean oinarrituta, aurrera jarraitzeko pausoak eman ahal izan genituen", azaldu du Molinak, eta haren esanetan, sozietate publikoak emandako laguntzak “errentagarriagoak izateko barneko erronkei eta jarduera dibertsifikatu nahiz produktu eta bezero berriak erakartzeko kanpoko erronkei” ekin ahal izan diete. Horren ondorioz, konpainiak ekoizpenaren % 55 baino gehiago esportatzen du bere bi negozio-ildoetan (metal estetikoak eta inprimaketa funtzionalerako serigrafia) eta honek enpresa finkatzeko prozesuan lagundu die.

Apex Taldeko bazkide eta zuzendari nagusi Santiago Salak gogoratu duenez, "Sodenaren partaidetzari esker, enpresaren tamaina hirukoiztu ahal izan dugu urte gutxiren buruan", eta horrek “enpresa lehiakorragoa eta garrantzitsuagoa bihurtu gaitu bezeroentzat", ziurtatu duenez. Gainera, arrisku-kapitalak “funts propioak indartzen eta gurea bezalako ETE batentzat beste era batera ezinezkoak izango liratekeen hazkunde proiektuak bultzatzen lagundu digu", gaineratu du.

Agerraldien ondoren, eztabaida irekia antolatu da hizlarien eta bertaratutakoen artean, arrisku-kapitalak herrialde garatuetan eskuin-ezker zabalduta dagoen garapen ekonomikoko tresna bezala aztertzeko, negozio-ideiaren hasierako faseetan dauden enpresei nahiz hedapen-proiektuen laguntzaz hazkundeari ekin eta tokiko zein nazioarteko presentzia indartu nahi duten konpainiei eskaintzen dien babesari erreparatuz.

ERRENTAGARRITASUNA SODENARENTZAT

Gainera, "Sodenaren arrisku-kapitalaren jardueraren inpaktu sozioekonomikoa (1984-2016)" delako txostenak argi utzi du arrisku-kapitalaren bitartez egindako inbertsioari esker, Sodenak errentagarritasun positiboa lortu duela 32 urte hauetan.

Arrisku-kapitalaren sektoreak Espainian dituen errentagarritasunei buruzko daturik ezean, huts egindako eragiketa-tasen arteko konparazioa eginda, eragiketa kopuruei nahiz guztizko euro zenbatekoei dagokiene. Datu horien arabera, eurotan, Sodenan huts egindako eragiketen portzentajea % 27,09koa da, arrisku-kapitalaren sektore publikoaren % 31,37aren aldean. Eragiketa kopuruetan, huts egindako eragiketen portzentajea % 30,23koa da Sodenaren kasuan eta % 39,91koa arrisku-kapitalaren sektore publikoaren kasuan.

Sodena, Sociedad de Desarrollo de Navarra, S.L. da Nafarroako Gobernuak Nafarroari balio erantsia ekarriko dioten enpresa proiektuak erakarri eta garatzeko erabiltzen duen tresna, eta horrez gain, komunitateko Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren diseinua eta inplementazioa koordinatzeaz arduratzen da, betiere lankidetza, hazkundea eta lehiakortasuna bultzatzeko eta eskualdearen garapenean nahiz enpleguaren sorkuntzan laguntzeko asmoz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa