(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren balorazioa, gaur, 2018ko apirilaren 20an argitaratu den ETAren adierazpenaren karietara ostirala, 2018.eko apirilak 20



Nafarroako Gobernuak, gaur, apirilaren 20an argitaratu den ETAren adierazpenaren karietara ondoko balorazioa egin du:

“ETA banda terrorista desegitea gure gizarteak aspaldidanik egindako eskakizuna da. Ildo horretan, Gobernu honen posizioa argia eta irmoa izan da: ETAk armak entregatuko zituela esaten zenean, guk adierazi genuen armagabetzea erabatekoa, aldebakarrekoa eta behin betikoa izan behar zuela. Orain badirudi iritsi dela desegiteko unea, eta garrantzitsua da desegitea behin betikoa, benetakoa eta aldebakarrekoa izatea. Desegiteak ez du zalantzetarako zirrikiturik utzi behar; argia eta erabatekoa izan behar du eta prozesu hori bukatu arte itxaron beharko da Gobernuak bere lanean izan behar duen zorroztasunarekin eta erantzukizunarekin baloratu ahal izateko.

Gaur argitaraturiko adierazpenari dagokionez, Gobernu honek uste du urrats bat dela ETA desegiteko bidean , bai eta ere biktimei eragindako mina eta horretan izandako erantzukizuna aitortzeko bidean. Gure gizartean bizikidetza hautsi zuten uste izan zutenek armak hartuta beste pertsona batzuk eraso zitzaketela, ideia edo proiektu baten ustezko defentsan.

Benetako eta bidezko bizikidetza eraikiko bada, nahitaezkoa da oinarri etiko argi eta erabateko batzuk finkatzea, aitortuz Giza Eskubideak, bizitza eta giza duintasuna eztabaidaezinak eta erasoezinak direla. Modu horretara soilik, iraganarekiko begirada zinez kritiko batetik abiatuz, erantzuten ahalko diegu biktimek egia, justizia eta erreparazioa izateko duten eskubideari, eta, alde horretatik, adierazpen honek gabezia nabarmenak ditu, ETAren indarkeria bidegabea eta zurituezina izan zelako kasu orotan.”


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa