(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2018.eko apirilak 23


Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu apirilaren 23tik 29ra bitarteko asterako


So Yung

“Young and beautiful” filmeko fotograma. ( irudia handitu )

Aste honetan, gaur hilak 23 astelehenarekin Nafarroako Liburutegiak Liburuaren Eguna ospatuko du, ekitaldi hauen eskutik: “On Kixote”-ren irakurketa, ipuin-kontalariak eta hitzaldiak, besteak beste.

Zinemak film hauek ekarriko ditu Nafarroako Filmotekara: “Trabajos de amor perdidos“, astelehenean; “Certain Women. Vidas de mujer”, asteartean; “Young and Beautiful” eta “Yours Truly”, asteazkenean, Punto de Vistako Foco zikloaren barruan; eta “El veredicto”, ostiralean.

Musikari dagokionez, Fernando Remacha auditorioak “La Chulapona” zarzuela hartuko du, eta Baluartek, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren emanaldia.

Prestakuntzak bai Nafarroako Artxiboan, bai Huarte Zentroan hartuko du leku: Think Tank zikloaren lehen laborategia (“Kultura komunikatzea praktikotik”), asteartean, Iruñekoan, eta, Uhartekoan, “XYZ ¡eXpresa! ¡proYecta! ¡zigZaguea!”, “Kartografia hedatua: Hiri [des]itxuratua”, “Pulp Fikzioa eta Koadernaketa” eta “Zeharkako estetikak. Aisialdiko ekosistemak”.

Ondokoak ikusgai daude oraindik: “Gamazadaren 125. urteurrena”, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian; “Incurvar”, Oteiza Museoan; “Meatzariak gerran”, Lizarrako Karlismoaren Museoan; “Danok taldea. 1966-1967”, Nafarroako Museoan; eta “Ikusgai egiten duen gaua”, Huarte Zentroan.

Aste honetan ere, Nafarroako Liburutegiak “Ongi etorri ipuinetara: Kamishibai” aisialdiko jarduera hartuko du, ingelesez oraingoan.

Bukatzeko, Iruñeko katedraleko klaustroan egiten ari diren lanak ikusteko bisitak antolatu dira, baita ondoko erakusketa hau ikusteko ere: "Danok taldea. 1966-1967. Modernitate osatugabea". Museoen Zerbitzuak bultzatutako “Pasaportea: Museatu! eta bidaiatu” kanpainak aurrera darrai.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa:


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa