(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

BGBKa Paziente Kronikoak Artatzeko Estrategian sartzeak onura ekarriko die biriketako eritasuna duten 11.000 pertsonari astelehena, 2018.eko apirilak 23


Deskonpentsazioen tratamendu goiztiarra egitea ahalbidetuko du, kasu askotan pazienteak larrialdietara eraman beharrik gabe


Transcripción textual del video

Osasunbideak Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoa (BGBK) sartu du Paziente Kronikoak eta Pluripatologikoak Artatzeko Nafarroako Estrategia Integratuan, eta horrek Foru Komunitatean eritasun hori diagnostikatua duten 11.000 pertsonari emandako osasun-arreta hobetzen lagunduko du.
BGBKa

Ezkerretik eskuinera: María Oiza, Javier Hueto, Fernando Domínguez kontseilaria, Alfredo Martínez, Feli Imas eta José Javier Celorrio. ( irudia handitu )

Osasunbideak Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoa (BGBK) sartu du Paziente Kronikoak eta Pluripatologikoak Artatzeko Nafarroako Estrategia Integratuan, eta horrek Foru Komunitatean eritasun hori diagnostikatua duten 11.000 pertsonari emandako osasun-arreta hobetzen lagunduko du.

BGBKa estrategia honetan sartzeak dakartzan onuren artean, Lehen Mailako Arretan nahiz Arreta Espezializatuan asistentzia integralagoa eta integratuagoa eskaintzeko aukera nabarmen daiteke, historia klinikoa partekatuz, kasu bakoitzarren larritasunari egokitutako balorazio era arreta zirkuitu berriak ezarriz, koordinazioa eta prebentzio nahiz esku-hartze goiztiarreko ekintzak hobetuz eta autozainketak sustatuz.

Txertaturiko hobekuntzei esker, deskonpentsazioen tratamendu goiztiarra egin ahalko da, kasu askotan larrialdietara joan beharrik gabe, eta horrek behar ez diren ospitalizazioak murriztu edo laburtuko ditu jarraitutasun asistentziala eta medikazioaren kontziliazioa bermatuz. Horrek pazienteen nahiz zaintzaileen erosotasuna, segurtasuna eta bizi-kalitatea hobetzen lagunduko du, tratamendua jasotzen dutenen nahiz erreferentziazko profesionalen gogobetetze-mailaren mesedetan. Halaber, osasun-sistemaren iraunkortasunari eutsi eta pazienteei zuzendutako hobekuntza etengabearen aldeko kultura sustatuko du.

Fernando Domínguez Osasun kontseilariak aurkeztu ditu gaur BGBKa duten pazienteendako tratamenduan sartu diren berritasunak. Harekin batera izan dira Pazientearentzako Osasun-Arretako zuzendari Alfredo Martínez, Nafarroako Ospitaleguneko Pneumologia Zerbitzuko buru Javier Hueto, San Jorgeko osasun zentroko mediku María Oiza doktorea, Familiako nahiz Komunitateko Medikuntzaren Espainiar Elkarteko Arnas-Gaixotasunen Taldeko kidea ere dena, eta Felicidad Imas, Etxabakoitzeko osasun zentroko erizaina.

Nafarroako gaixoen % 70 gizonak dira

BGBKa da diabetesa, dementzia, fibromialgia, gutxiegitasun kardiakoa edota pluripatologiak dituzten pazienteendako estrategiari atxikitako arreta-eredu honetan sartu den azken prozesua.

Arnas-gaixotasun kroniko honek airearen sarrera eta irteera eragozten ditu. Tabakismo aktiboa edo pasiboa dugu arrisku-faktorerik garrantzitsuena. Gainera, arrisku hau tabakoaren kontsumo metatuaren araberakoa da. Arnasbideen hantura eta buxadura eragiten ditu. Eritasunak aurrera egin ahala, buxadurak horrek aire-falta edo estualdiaren sentsazioa (disnea) eragiten du, are gogorragoa ibili, eskailerak igo edo bestelako ariketa fisikoak egiten direnean. BGBKaren tratamenduak biriken funtzionamendua hobetzea du helburu, eguneroko bizimodua hobetu eta balizko konplikazioak prebenitu edo atzeratzeko.

Nafarroan, 11.154 kasu erregistratuta daude, 70 urteko batez besteko adinarekin. Arreta-eredu berriaz gehien profitatuko direnak behar asistentzial konplexuak dituzten paziente larriagoak dira, 4.000 kasu inguru.

Eritasunaren intzidentzia handiagoa da gizonetan, hauexei baitagokie diagnostiko guztien % 70. Kalteturiko pertsonen % 25 paziente pluripatologikoak dira. 45 urtetik gorako pertsonetan, intzidentzia % 4koa da, baina gaixotasuna gutxiegi diagnostikatuta dagoela uste da, eta ondorioz, egiazko prebalentzia % 10 ingurukoa izan liteke.

Lankidetza diagnostikoan, balorazioan eta jarraipenean

Aldez aurretik osaturiko prestakuntza aldi labur baten ondoren, Nafarroako osasun-sistema publikoa osatzen duten oinarrizko 57 eremuek BGBKa duten pazienteak artatzeko eredu berria abiarazi zuten joan den martxoan. Honen bitartez, Lehen Mailako Arretak pazienteen diagnostikoan, balorazioan nahiz jarraipenean duten eginkizuna indartu da, espezializaturiko zerbitzuekiko lankidetza estuan.

BGBKaren diagnostikoa espirometriaren bidez egiten da. Proba honek biriken arnas-gaitasuna neurtzen die arrisku-faktoreen azpian egon daitezkeen (10 urtez egunean gutxienez pakete erdi bat erretzea) eta arnasketako sintomak dituzten (eztul kronikoa, espektorazioarekin edo espektoraziorik gabe eta/edo disnea) pertsona helduei.

Hortik aurrera, pazienteak arinak, moderatuak, larriak edo zainketa aringarriak jasotzeko modukoak ote diren bereizteko balorazio-zirkuitua hasten da. Talde bakoitzari dagozkion baliabide eta protokolo asistentzialak aplikatzen zaizkie. Kasu arinetan eta moderatuetan, autozainketa-plan gidatua planteatzen da, erretzeko ohitura baztertuz.

BGBK konplexuak dituzten pazienteei Pneomologiako erreferentziazko espezialista bat esleitzen zaie, eta behar izanez gero, Barne-Medikuntzak nahiz Geriatriak eskainitako arreta jaso dezakete. Ospitalearekin bat egiteko erizain bat ere izanen dute, eta hauxe arduratuko da, Lehen Mailako Arretako erreferentziazko profesionalekin batera, pazientea artatzeaz.

BGBKerako zainketa aringarrien protokolo aurreratua ere aurreikusi da, sintomen kontrola eta laguntza soziala nahiz emozionala barne hartuz, aldez aurreko borondateen laguntza-plana lantzeko aholkularitza eskainiz, osasun zentroaren edo kontsultategiaren sostengua erraztuz eta, beharrezkoa balitz, Etxeko Ospitalizazioaren laguntza bermatuz.

Aurreikusitako zirkuitu guztien bitartez, ahalik eta gaitasun funtzionalik handiena eta ahalik eta denborarik luzeenaz bermatu nahi zaie BGBKa duten pertsonei, bereziki kontuan harturik gaixotasun kroniko horren lehenengo agerpenak 40 urtetik gora eman daitezkeela eta hainbat hamarkada iraun dezaketela.

Autozainketa eta autokontrol plana

Arreta-eredu berriak garrantzi handia ematen dio nork bere burua zaindu eta era gidatuan kontrolatzeari, eta zeregin horretan nahitaezko eginkizuna dute Erizaintzako profesionalek. Erizainek laguntza eskaintzen dute gaixotasunari aurre egiteko, erretzeari uzteko, inhaladoreak erabiltzen ikasteko, larriagotzean kontrolatzeko eta alarmarako zeinu eta sintomak maneiatzeko.

Horrekin batera, pazientearen baldintzetara egokitutako ariketa fisikoari eustea ere nabarmendu da, garrantzizkoa baita sintomak arintzeko, oxigenoaren erabilpena hobetzeko, muskulatura indartzeko eta nekea gutxitzeko. Horren harira, Pneumologia Zerbitzuak ariketa fisikoa egiteko programa eskaintzen du, eta Nafarroako Ospitalegunean BGBKa duten pazienteei zuzendutako errehabilitazio-programa balia daiteke.

Horrez gain, ‘BGBKa duten pazienteentzako Paseoen Gida’ dago, paperean, web formatuan nahiz telefono mugikorrarentzako Android edo IOSerako aplikazio gisa eskura daitekeena. NOGeko Pneumologia Zerbitzuak diseinatu eta Estatuko hainbat biltzarretan saritutako gida honek 45 ibilaldi bildu ditu Iruñean, Iruñerrian nahiz Lizarran zehar, zailtasunaren arabera sailkatuta eta helburuko kolektiboari zuzendutako jarraibide eta gomendioez hornituta.

Osasun zentroetan, espezializatutako zerbitzuetan eta larrialdietan eskaintzen diren Erizaintzako arretei osasun-gomendioaren telefono bidezko zerbitzuak eskaintzen duen jarraipena ere gaineratu behar zaio, baliabide honek paziente kronikoei zuzendutako osasun-asistentziaren jarraitutasuna bermatzen baitu osasun-zentroak itxita daudenean ere.

Paziente Kronikoak eta Pluripatologikoak Artatzeko Estrategia

Kronikoen Planaren helburua paziente kronikoei eta patologia anitzekoei arreta integral bat ematea da, eta haren barnean sartuko dira: mediku-laguntza, konplikazioen prebalentzia, autozainketak eta ingurune soziala, laguntza-jarraipena erraztuz beharrezkoak ez diren zerbitzuak ekiditeko. Autozainketak eta etxez etxeko arreta sustatu nahi ditu eta, horretarako, teknologia berrietan oinarritzen da: telemonitorizazioa, aurrez aurrekoak ez diren kontsultak…

Plana 108.000 bat nafarrentzat da (79.600 Iruñerrikoak, 17.000 Tutera aldekoak eta 11.400, Lizarra aldekoak) lehentasunezkotzat jotzen diren patologia kroniko bat edo gehiago dutenentzat (bihotzeko gutxiegitasuna, dementzia, BGBK, gaixotasun zerebrobaskularra, asma, kardiopatia iskemikoa, giltzurrun-gutxiegitasuna, zirrosia, etab.).

Bizi-estiloak eta eragileak

Nafarroan gaitz kroniko horiek Laguntza Estrategiaren bidez (Kronikoen Estrategia) eta Osasuna Prebenitzeko eta Sustatzeko Estrategiaren bidez (bizi-estiloak eta eragileak) gauzatzen da.

Gaixotasun kronikoak prebenitzeari dagokionez, bizi-estiloak lantzea da kontua funtsean, haiek baitira beren arrisku-faktoreak. 2011ko Rioko NBEren Adierazpen du esparru gisa, 4x4 deitutako gaixotasun kronikoen prebentzioari buruzkoa: 4 arrisku-faktore 4 nagusiak edo bizi-estiloak gutxienez jorratzea (tabakoa, ariketa fisikoa, elikadura eta alkohola), eta haien eragileak edo arrazoiak, gaitz kroniko nagusiei lotutakoak, haientzat guztientzat ohikoak baitira. Nafarroan 4 eragile horiek jorratzen dira eta haiei ongizate emozionala/estresa erantsi behar zaie, 2013ko Estatuko Prebentzioaren Estrategian bezala.

Jorratze hori ikuspegi bikoitz batetik egiten da: politika guztien osasuna eta osasuneko zuzentasuna. Lan hori ISPLNren osasun publikoaren Planean sartzen da (laster aurkeztuko da), eta, Osasunaren Munduko Erakundeak proposatu duen moduan, bizitzaren zikloan oinarritutako proiektu guztietan garatuko da: haurtzaroa eta nerabezaroa, gaztaroa, heldutasuna eta zahartzaro osasungarria.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa