(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Garapenerako Hezkuntza arloko proiektuei zuzendutako laguntza-deialdia argitaratu da, 580.000 euroko zenbatekoaz astelehena, 2018.eko apirilak 23


Nafarroako Unibertsitateei eta garapenerako GKEei zuzenduta, lankidetzaz sentsibilizatzea eta bultzatze xede duten ekintzak finantzatuko ditu


Nafarroako Gobernuak 580.000 euroko guztizko zenbatekoa duen laguntza-deialdia ireki du, Nafarroako Unibertsitateei eta garapenerako GKEei zuzenduta, Garapenerako Hezkuntza arloko proiektuak nahiz Sentsibilizazio Ekintzak finantzatzeko asmoz.

Deialdi honenbitartez, diruz lagunduko dira garapen-bideko herrialdeen arazoei buruzko pertzepzio soziala hobetu eta elkar-mendekotasunezko munduarekiko kontzientzia eta ulermen kritikoa bultzatzea –elkartasuna eta lankidetza aktiboa sustatuz– xede duten esku-hartzeak. Eskaerak egiteko epea irekita dago jadanik eta maiatzaren 8an bukatuko da, azken eguna barne. Tramitazioa Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagokion fitxa erabiliz egin daiteke.

Dirulaguntza hauetan, hiru ekintza-modalitate aurreikusi dira: Sentsibilizazio-Ekintzak, Garapenerako Hezkuntza proiektuak Eremu Formaletik Kanpo eta Garapenerako Hezkuntza proiektuak Eremu Formalaren barrua. Aurreikusitako guztizko zenbatekotik, aurten 380.000 euro inbertituko dira, hau da, 2017an baino % 31 gehiago, eta gainerako 200.000 euroak 2019an garatuko diren jardueretara bideratuko dira, Garapenerako Hezkuntza proiektuak Eremu Formalean delako modalitateko proiektuen kasuan.

Deialdi hau da Eskubide Sozialen Departamentuak 8,3 milioi euroko guztizko aurrekontuarekin garapenerako lankidetza-programari atxikita abian dituen lau laguntza-ildoetako bat. Gainerako hiru laguntza-ildoak, larrialdietako ekintza humanitarioetara, garapen-bideko herrialdeetako esku-hartze sozial eta ekonomikoetara eta Saharako biztanleak xede dituzten ekintzak diruz laguntzera bideratuta daude.

Laguntzen helburua eta modalitateak

Diruz lagunduko diren ekintzak hiru motatakoak izanen dira. Lehendabiziko biak 2018an egitekoak dira, eta hirugarrenaren gauzatze-aldia 2018-2019 eskola-urtea izanen da:

1. Sentsibilizazio Ekintzak.  Garapen-bidean dauden herrialdeei eta bereziki aurrerapen-maila txikia dutenei dagozkien arazoak ezagutzera ematea da esku-hartze hauen helburua, pobreziaren arrazoiak eta globalizazioaren ondorio ekonomikoak, sozialak eta kulturalak ulertaraziz. Modalitate honetara 180.000 euro bideratu zaizkio, eta eskaera bakoitzak gehienez 25.000 euroko dirulaguntza jaso ahalko du.

2. Garapenerako Hezkuntza Eremu Formaletik kanpo. Esku-hartze hauen bitartez, hezkuntza-prozesuak sustatzen dira hezkuntza-asmoa eta irakaskuntza-plangintza hezkuntza formalaren esparrutik at gertatzen diren testuinguruetan. Modalitate honek 75.000 euroko aurrekontua izanen du eta eskaera bakoitzak gehienez 25.000 euroko dirulaguntza jaso ahalko du.

3.  Garapenerako Hezkuntza Eremu Formalean. Modalitate honen bitartez, legez araututako hezkuntza-sistemaren barruan jarduera pedagogikoak aurreikusten dituzten esku-hartzeak finantzatzen dira. Urte anitzeko esku-hartzeak izanen dira, eskola-urtearen barnean egitekoak, eta guztira 325.000 euroko aurrekontua izanen dute. Zenbateko horretatik, 125.000 euro 2018ko jardueretara bideratuko dira, eta 200.000 euro 2019ko jardueretara. Proiektu bakoitzak gehienez 30.000 euroko dirulaguntza jasoko du GGKEen kasuan, eta 20.000 eurokoa Unibertsitateen kasuan.

Balorazio irizpideak

Erakunde eskatzaile bakoitzak gehienez hiru eskaera aurkeztu ahalko ditu, modalitate berekoak izan gabe.

Dirulaguntzak ematerakoan, Departamentuak GGKEen inguruko hainbat alderdi kontuan hartuko ditu; adibidez, ekimen-proposamenaren kalitatea edota akordio-proiektuaren egokitasuna, Nafarroako lankidetza-estrategian bildutako zeharkako ikuspegien arabera.

Horrela, eragileei dagokienez, GGKEak Nafarroan duen hedapena eta gaitasun operatiboa baloratuko dira.

Proiektuari dagokionez, modalitatearen arabera, kalitate teknikoa aztertuko da, egindako analisia, zehaztutako helburuak, metodologia, gauzatze-aldia, jarraipena eta ebaluazioa eta bestelako alderdiak kontuan hartuz.

Azkenik, zeharkako ikuspegietan, ondo kontuan hartuko da proposamenek genero-ikuspegia, giza-garapena, garapen iraunkorra, eskubideak eta partaidetza eta antolaketa komunitarioa bezalako alderdiak aintzakotzat hartzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa