(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialetako Departamentuak Gazte Justiziako Eguneko Zentroa jarriko du abian, eta 16 plaza izango ditu astelehena, 2018.eko apirilak 23


Zerbitzua urtearen amaiera arte 99.000 euroren truke esleituko da, eta urtero 240.000 euroko inbertsioa aurreikusten da


Nafarroako Gobernuak laster osatuko ditu 5/2000 Lege Organikoak, Adingabeen Erantzukizun penala arautzen duenak, eskatzen dituen baliabideak, Gazte Justiziako Eguneko Zentroaren kudeaketa lizitatuko baitu, Adingabeen Epaitegiaren zerbitzura ez baitzen abian jarri. Eguneko Zentroa zerbitzua ematen uztailaren 1ean hastea aurreikusten da.

Prozedurak kudeaketa 99.000 euroren truke esleituko du bost hilabeteko denboraldirako; izan ere, udazkenean lizitazio-prozedura zabalagoa argitaratzea aurreikusten da, hainbat ekitaldirako eta Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen aipatu Lege Organikoaren erreforma-sistemak ezarritako baliabide guztiekin. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzak zentroaren kudeaketaren urteko inbertsioa 240.000 eurokoa izango dela kalkulatu du.

Eguneko Zentroak 16 plaza misto izango ditu, eta bertako baliabideak beste jarduera edo programa osagarrietarako ere erabili ahal izango dira, beste neurri judizial irekietarako; hala nola, zaindutako askatasuna edo zeregin sozio-edukatiboak.

Baliabide hori ezarrita, Nafarroako Gobernuak amaiera eman dio Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoan ezarritako neurri judizial guztiak (barneratzekoak nahiz irekiak) ezartzeko prozesuari. Eskubide Sozialetako lehendakariorde eta kontseilari den Miguel Laparrak zerbitzu berria "oso positiboa" dela esan du, Legearen xehetasun guztiak betetzen diren neurrian, eta garrantzitsuena da gazteak era askoz egokiagoan artatu ahal izango direla. "Nerabezaroa laguntzeko politika indartzeko gertaera garrantzitsuan kokatzen den zerbitzu berria da", adierazi du.

Zentroaren helburuak

Eguneko Zentroaren egitekoa da, aipatu Lege Organikoaren babesean, neurri judizial irekiak betetzea.

Programaren barnean, eskolaz kanpoko ordutegian eta egunez, izaera anbulatorioarekin eta ez bizilekuarekin, epai irmoan emanda, Eguneko Zentrora joateko neurri judiziala duten 16 adingabe artatuko dira; neurria Erreforma Sistemaren barruan sartzen da.

Lege-aginduaren arabera, zentro hauek "komunitatean erabat integratu behar dute, eta haien konpetentzia soziala bultzatzeko hezkuntza-jarduerak egingo dira". Testuan jarraitzen duenez, neurriaren xedea da adingabeari giro egituratua ematea egunaren zatirik handienean, familia-giroaren gabeziak konpentsa ditzaketen jarduera sozio-edukatiboekin. Neurri honen mendeko pertsonak, hala ere, bere etxean edo abegi-establezimenduan bizitzen jarrai dezake.

Neurri judizial hau Nafarroako Adingabeen Epaitegiak epai irmoan ezarri du, eta ingurune irekiaren testuinguruan kokatzen da. Neurri judizialen barneratze-zentroen, Babes Sistemaren bizileku-baliabide berezien eta adingabe arau-hauslea inguratzen duen testuinguru sozio-familiar beraren arteko espazioan burutu behar da; alegia, neurria nahitaez bete behar da, askatasuna ez du kentzen, eta legediak berak adingabeak nahiz haren lege-ordezkoek beren borondatez baimena eskatzera gonbidatzen du.

Neurri judizial honen helburua da akonpainamendu sozialaren eta jarduera sozio-edukatiboaren bidez ordezko portaera-ereduak ezartzea, adingabearen sozializazio-prozesu normalizatua berrezarri ahal izate aldera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa