(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asteazken hau arte Nafarroako fiskalitateari buruzko galderak bidali daitezke www.graciasati.info edo www.zuriesker.info web-ean asteartea, 2018.eko apirilak 24


Ogasun eta Finantza Politikako kontseilariak parte hartuko du ostegunean topaketa digital batean. Hura Youtube eta Facebookk bidez jarraitu ahal izango da eta, bertan “Osoigo” plataforman boto gehien lortutako 12 galderei erantzungo die


Asteazken hau barne, “Osoigo” plataforma digitalean erregistratzen den edozeinek Nafarroako fiskalitateari buruzko bere galdera bidali eta/edo dagoeneko Ogasun eta Finantza Politikako Mikel Aranburu kontseilariari bidalitako batengatik bozkatu ahal izango du. Galderak bidali daitezke www.graciasati.info ó www.zuriesker.info web bitartez, #AranburuResponde atalaren barruan.

Ondoren, ostegunean, hilak 26, kontseilariarekin topaketa digital bat antolatu da, gardentasun eta komunikazio zuzeneko jarduera gisa, plataforman gehien bozkatutako 12 galderei erantzuteko. Topaketa Facebook Live eta Youtube sarretan jarraitu ahal izango da 18:00etatik aurrera.

Unera arte Osoigo plataforman erregistratu dira Ogasun kontseilariari zuzenduriko 47 galdera.

2017ko Errenta eta Ondare Kanpaina

Apirilaren 10ean Nafarroan hasi zen Pertsona Fisikoen Errenta gaineko (PFEZ) eta Ondare gaineko Zergak ordaintzeko 2017ko kanpaina. Hura ostiralera arte egongo da aktibo, ekainak 22. Lehendabizi on line egin zuen eta, apirilaren 17tik aurrera, baita lekuan bertan ere, entitate kolaboratzaileetan eta Ogasun bulegoetan.

Internet bidez, unera arte, 4.500 aitorpen inguru aurkeztu dira.

Aurretiko hitzordua eskatzeko epea ostiralean zabaldu zen, apirilak 13. Izapideak navarra.es web orriaren edo 948 505 505 eta 948 505 506 telefonoen bidez egin daiteke, honako ordutegian: astelehenetik ostegunera, 08:30etik 17:00etara eta ostiraletan 8:30etik 15:00etara.

“Gracias a ti”, “Zuri esker”

“Gracias a ti”, “Zuri esker” aurtengo komunikazio kanpainaren lema izango da eta azpimarratu nahi du zergak pertsonen onurako zerbitzu bilakatzen direla. Benetako lau kasu aurkeztu dira: diabetes gaixo bat, ekintzaile bat, gizarte alokairuko onuradun bat, eta seme-alabak eskola publikora eramaten dituen ama bat, “Tú lo haces posible”, “Zuk egiten duzu posible” mezua nabarmenduz.

Kanpaina prentsan, irratian, markesinetan eta sare sozialetan izango da eta pisu berezia emango dio graciasati.info web guneari (zuriesker.info web euskarazko bertsioa). Bertan, informazioa emango da Nafarroako fiskalitate bereziaren funtzionamenduari buruz, diru-sarreren aurrekontuaren banaketari buruz eta iruzur fiskalaren aurka borroka egiteari buruz. Informazio lanez gain, web guneak Bulego Birtual gisa jardungo du eta kanpainaren zerbitzu telematikoak eskuragarri jarri ditu, eta baita aitorpena egiteko edo proposamenak ikusteko aplikazioa ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa