(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak bideak jarri ditu uholdeen kalteak jasandako pertsonek eta erakundeek kalteen berri eman ahal izateko asteartea, 2018.eko apirilak 24


Lau inprimaki-mota aurreikusi dira, kaltetutako ondasun-motaren eta titulartasunaren arabera


Uholdeak

Aurreko uholdeen irudia Miranda Argako zonan. ( irudia handitu )

Pasa den asteko uholdeen kalteak jasandako pertsonek eta erakundeek jada kalteen berri eman dezakete Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoan gaurtik aurrera prest jarritako inprimakiak erabiliz.

Jakinarazpen hori ez da laguntzak eskatzeko. Jakinarazpenaren helburua da sortutako kalteak zehatzago ezagutzea, ondoren, Gobernuak definitutako planaren arabera egokitzat jotzen diren laguntza-lerroak eratu ahal izateko. Laguntzen eskaerak berak izapidetzeko, dagozkien laguntza-deialdietan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

Lau inprimaki-mota

Komunikazioak ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko, lau inprimaki-mota prestatu dira, titulartasunari eta kalte-motari jarraiki: Tokiko Inbertsioen Planaren barruko tokiko azpiegituren kalteak, tokiko erakundeak titularrak dituzten nekazaritza-azpiegituretako kalteak, ureztatzaileen komunitateenak diren nekazaritzako azpiegituren kalteak eta nekazaritza-ustiapenei atxikitako ondasun partikularretako kalteak.

Titulartasun publikoko kalteei dagokienean, toki-erakundeek kudeaketak egiteko, barneko zerbitzu-katalogoa erabili beharko dute Herri Administrazioaren eremurako, horretarako jarritako bi inprimaki erabiliaz: bata hiri-izaerako ondasunentzat eta bestea nekazaritza-izaerako ondasunentzat.

Ureztatzaileen Komunitateen eta nekazaritza-ustiategiari atxikitako ondasun partikularren kasuan, berriz, navarra.es izapideen katalogoan horretarako prestatutako inprimaki bana erabiliko dira.

Bestalde, nekazaritzako ustiategiei atxiki gabeko ondasun partikularrei dagokienez, Departamentuak kaltetutako pertsonei gomendatzen die haien aseguru-artekariarengana edo agentearengana jotzea, kontrataturiko polizek zer-nolako kalteak estaltzen dituzten egiaztatzeko.

Nola izapidetu eta kontaktua

Jarraian, izapidetzeko modua eta kontaktua zehazten dira aurrean ikusitako lau kasuetako bakoitzean.

1. Tokiko azpiegituretako kalteen jakinarazpena, tokiko inbertsioen 2017-2019 planean jasotakoak eta Udalaren edo Kontzejuaren eskumeneko beste batzuk.

Kontaktua: Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia. Arrieta kalea 12, 31002 Iruña. Telefonoa: 848427697 848423585 inundaciones@navarra.es.

2. Nekazaritzako azpiegitura publikoetako kalteen jakinarazpena, titularrak toki-erakundeak direnean. Atal honetan soilik sartzen dira bideetako eta azpiegituretako kalteak.

Kontaktua: Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua. González Tablas kalea 9, 31005 Iruña. Telefonoa: 848426172 848426176 inundaciones@navarra.es.

3. Ureztatzaileen Komunitateak titularrak dituzten nekazaritzako azpiegituretako kalteen jakinarazpena. Atal honetan soilik sartzen dira bideetako eta azpiegituretako kalteak.

Kontaktua: Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua. González Tablas kalea 9, 31005 Iruña. Telefonoa: 848426172 848426176 inundaciones@navarra.es.

4. Nekazaritzako ustiategiei atxikitako ondasun partikularren gaineko kalteen jakinarazpena (Nafarroan kokatutakoak). Honako hauek sartuko dira: garbiketa, hondakinak kentzea, legarra eta bat-batean etorritako bestelako materialak kentzea; lurra berriz jartzea geruza goldagarria galtzearen ondorioz; lurzorua eta produkzio-gaitasuna erabat galtzea; baratze-alorretako, terrazetako, hormetako eta partzelak osatzeko beste elementuetako eta higadura gerarazteko elementuen gaineko galerak edo kalteak; ubideak, erretenak eta konportak; lurperatutako hoditeriak; partzela eta instalazio ezberdinetara joateko bideak; erregai-andelak edo beste mota batekoak; goi eta behe tentsioko sare elektrikoak, transformadoretik putzuraino edo ustiategiko beste elementuetara bitartekoak; eta etxolen gaineko kalteak.

Kontaktua: Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua. González Tablas kalea 9, 31005 Iruña. Telefonoa: 848426172 848426176 inundaciones@navarra.es.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa