(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Solana kontseilariak LHko, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Aparteko Sariak banatu ditu 25 ikasleren artean asteartea, 2018.eko apirilak 24


Gainera, espediente onenarentzako aintzatespena eman die Oinarrizko Lanbide Heziketa egin duten hiru pertsonari


Solana kontseilaria, Departamentuko arduradunekin eta sarituako ikasleekin. ( irudia handitu )

Hezkuntzako kontseilari María Solanak, Roberto Pérez zuzendari nagusiarekin batera, 2016-2017 ikasturteko LHko Aparteko Sariak banatu ditu gaur goizean. LHko 25 ikaslek jaso dute golardoa: Goi Mailako Graduko 12 ikaslek, gradu ertaineko 9 ikaslek, oinarrizko LHko 3 ikaslek eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide-Irakaskuntzako ikasle batek. Gainera, espedienterik onenarentzako golardoa eman zaie Oinarrizko Lanbide Heziketa egin duten beste hiru ikasleri.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin da gaur goizean, eta bertan, Solana kontseilariak aitorpen berezia egin die “ondo merezitako saria ekarri dien ikasleen lan handiari eta konpromisoari”. Solanak, Hezkuntza Departamentua Lanbide Heziketaren alde egiten ari den lana gogoratu du, izan ere, “Lanbide Heziketak funstezko eginkizuna izango du gaurko gazteen garapen pertsonalean eta profesionalean, eta prestakuntza-bideen eskaintza zabala jartzen du haien eskuetan, arrakasta pertsonala eta profesionala lortzea ahalbidetuko dien oreka egokia lor dezaten".

Solanak aintzakotzat hartu du lanbide-heziketako Plan Estrategikoaren bitartez egiten ari den lana, izan ere, “ondo baino hobeto dakigu Lanbide Heziketako ikasketak ikasleen profil eta interesen arabera orientatu behar direla, eta ez, behiala egiten zen bezala, batxilergoa nahiz unibertsitate-ikasketak egiteko desegokitzak jotzen ziren irakasleen arabera. Lanbide-heziketa ikasleentzat gero eta erakargarriagoa den prestigiozko alternatiba da gaur egun, eta zuek zarete horren proba garbia”.


Solana kontseilaria, agerraldiaren une batean. ( irudia handitu )

Aitorturiko ikasleak

Hauexek dira Oinarrizko Lanbide Heziketako espedienterik onenaren saria jaso duten ikasleak: Samira Akchichou, Lizarrako ZIPeko Bulegoko Informatika zikloko ikaslea; Joseba Dorronsoro, Nekazaritza-Basozaintzako ZIko Nekazaritza-Jardueretako ikaslea, eta Aitor Ibañez, Lizarrako ZIPeko Elektrizitate eta Elektronikako ikaslea.

Gradu Ertainean, saritutakoak honako hauek izan dira: Sevil Rosenova, María Ana Sanz-eko Kudeaketa Administratiboko ikaslea; Miriam Cazador, Nekazaritza-Basozaintzako ZIko Nekazaritza-Ekizpeneko ikaslea; Adrián Martínez de Souza, Donibane ZIko Instalazio Elektriko eta Automatikoen zikloko ikaslea; Hamid Barkaoui, Virgen del Camino ZIPeko Soldadura eta Galdaragintzako ikaslea; Cristina Medina, Burlatako ZIko Sukaldaritza eta Gastronomiako ikaslea; Jessica Viviana Rivera, Burlatako ZIko Ile-apainketa eta kosmetika kapilarraren zikloko ikaslea; Roberto Soriano, ETI ZIPeko Sistema Mikroinformatiko eta eta Sareetako ikaslea; Virginia Luzuriaga, María Inmaculada LHIPeko Farmazia eta Parafarmaziako ikaslea, eta Ana Montavéz, María Inmaculada LHIPeko mendekotasun egoeretako pertsonak Artatzeko zikloko ikaslea.

Goi Mailako Graduan, hauexek dira espediente onenarentzako golardoa jaso dutenak: Ainhoa Bailo, ETI ZIPeko Administrazio eta Finantzetako ikaslea; Pello Sarratea, Nekazaritza-Basozaintzako ZIko Abeltzaintzako eta Animalien Osasun-Laguntzako ikaslea; Idoia Martín, Cuatrovientos ZI pribatuko Nazioarteko Merkataritzako ikaslea; Sandra Lafoz, Virgen del Camino ZIPeko Eraikuntza Proiektuetako ikaslea; Imanol Jesús García de Eulate, Energia Berriztagarrien Goi Mailako ZIko ikaslea; Enrique Cestau, Virgen del Camino ZIPeko Eraikuntza Metalikoetako ikaslea; Mikel Ros, Cuatrovientos ZI pribatuko Plataforma-anitzeko Aplikazioen Garapeneko ikaslea; Jon Jauregui, ESTNA-Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioko Arrisku Profesionalen Prebentzioko ikaslea; Rafael Amigot, Donapea ZIPeko Laborategiko eta Kalitatearen Analisi eta Kontroleko ikaslea; Nerea Arrastia, ESTNA-Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioko Aho-Hortzetako Higieneko ikaslea; Alaitz Olazabal, Hezitzaileen Eskola ZIko Haur Hezkuntzako ikaslea, eta Daniel Martín, Donapea ZIPeko Automozioko ikaslea.

Gainera, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide-Irakaskuntzako Aparteko Saria eskuratu du Bernardo Alfredo Salinasek, Iruñeko Arte Eskolaren liburuari aplikatutako Arteen adarreko ikasleak.

Saria jaso duten Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasleek nahiz Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide-irakaskuntzarenn goi-mailako graduko ikasleek Estatuko Sarietan parte hartu ahalko dute, hala nahi izanez gero.

Nazioarteko akordioa

Bestalde, Hezkuntzako kontseilari María Solanak nabarmendu du, LHaren aldeko apustu honetan, nazioarteko lankidetza-ildoa ere landu dela. Hartara, asteburuan, Roberto Pérez zuzendari nagusiak lankidetza-akordioa sinatu du Holandako ROC Midden-ekin (Holandako LH arloko hornitzailerik handienetakoa), Italiako Corsozio degli Instituti Professionalirekin (LH arloko ikastetxeen partzuergoa) eta Finlandiako Saimaa Vocacional Sampo Unibertsitatearekin (goi mailako LH institutua). Nave2 elkartearen (Europako lanbide-heziketa hobetzeko sarea) bitartez gauzaturiko akordio honi esker, prestakuntzaren arloko nazioarteko lankidetza sustatu nahi da bazkideekin, hezkuntza arloko erakundeekin, enpresekin, inguruko komunitatearekin eta eskualdeekin. Ikasleek Europako enpresetan eta zentroetan egindako prestakuntza-egonaldiak hobetu eta bultzatu nahi dira; irakasleek zabaltzeko bidean dauden teknologietan eta metodologia didaktiko berrietan duten prestakuntza bultzatu nahi da (4.0 industriari eta robotika kolaboratibo eta adimendunari lotutako teknologiak, LH Duala, proiektuetan oinarritutako lankidetza bidezko metodologia berriak eta hizkuntzen inguruko prestakuntza), eta LHaren nahiz hezkuntza orokorraren arloko nazioarteko berrikuntza-proiektuetako parte-hartzea sustatu nahi da.

Nafarroa, Finlandia, Italia eta Holandaren arteko lankidetza hori Erasmus+ programa europarraren bitartez finantzatuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa