(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gizarte inklusiorako eta errenta bermaturako eskubideak garatzen dituen dekretua onartu du asteazkena, 2018.eko apirilak 25


Nafarroako oinarrizko errenten ondoz ondoko araudien aurreko erregelamendu-garapena 1999koa izan zen


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gizarte inklusiorako eta errenta bermaturako eskubideak garatzen dituen foru dekretua onartu du gaurko saioan, bi helburu nagusirekin: bazterketa sozialeko egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuak hobetzea eta pobreziaren aurka borroka egitea, haurren eta adinekoen pobreziari arreta berezia jarriz.

Nafarroako Gobernuak gizarte inklusiorako eta errenta bermaturako eskubideak garatzen dituen foru dekretua onartu du gaurko saioan, bi helburu nagusirekin: bazterketa sozialeko egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuak hobetzea eta pobreziaren aurka borroka egitea, haurren eta adinekoen pobreziari arreta berezia jarriz.

Dekretu honek azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legearen erregelamendu-garapena ekarriko du, bi eskubide sozial hauei dagokienez: gizarteratzeko eta laneratzeko prozesua izateko eskubidea eta oinarrizko beharrak estaltzeko gaitasun ekonomikorik ez duten pertsonek errenta bermatua jasotzeko duten eskubidea.

Gizarte inklusiorako eskubidea

Dekretuaren II. kapituluak inklusiorako eskubidearen alde subjektiboa du ardatz, baita eskubide hau baliatzeko prozedurari dagozkion arauak ere.

Berariaz nabarmendu behar da “kodiagnostiko sozialari” emandako tratamendua, oinarrizkotzat jo baitu pertsona beraren bizitzaren subjektu aktiboa izatea, eta dimentsio anitzeko (baloratu beharreko dimentsioak) eredu dinamikoa (kategoria diagnostikoak) ezarri baitu gizarte inklusiorako prozesuan. Profesionalen jarduna errazteko, lehendabiziko aldiz, gizarte bazterketa baloratzeko baterako tresna objektiboaz baliatu ahalko dira.

Bertan, pertsonen eta familien ekonomia eta lan arloko dimentsioa, etxebizitzarekiko egoera, osasun egoera, gizarte-harremanak, etab. aztertu dira. Halaber, 3 egoera definitu dira: “gizarte inklusioko egoera, bazterketa sozialeko arriskua eta bazterketa soziala”, eta azken honen barnean, bazterketa arina, moderatua edo larria den zehaztu da. Diagnostiko honen arabera gauzatuko dira gizarteratzeko nahiz laneratzeko programa pertsonalizatuak.

Kapitulu honen bukaeran, proposatu beharreko programa pertsonalizatuaren eta bi aldeen artean adostu eta prestazioa jasotzen hasi eta urtebetera bete beharreko inklusio-hitzarmenaren gutxieneko edukia arautu da. Horren harira, lege honetan garatutako Gizarteratze Planaren helburu nagusiak gogoratu behar dira: errenta bermatua jaso eta prestazioaren hasieratik bi urte bete baino lehen lan egiteko moduan dauden pertsonen laneratzea, horietako % 50 urtebete egin baino lehen, eta pobrezia larria erdira murriztea. Horretarako, dekretuak eskubidea bermatzen duen legean aurreikusitakoa garatu du, baita lan egiteko moduan dagoen pertsonari prestazioa hasi eta bi urte bete aurretik enplegu edo prestakuntza eskaintzaren bat egiteko elkarganako obligazioa ere.

Errenta bermaturako eskubidea

Errenta bermaturako eskubidearen barruan, hauexek dira berritasunik garrantzitsuenak: genero-indarkeriaren biktimei zuzendutako prozedura arinaren sorrera, eskaera egin eta hilabeteko epean arreta jaso ahal dezaten; eskubidea errefuxiatuei ere helaraztea, Estatuaren harrera-programa bukatu eta baliabiderik edo enplegurik ez duten kasuetan, eta berritze automatikorako prozeduraren garapena, kudeaketa hobetuz eta Caritasek egiten zituen diru-aurrerapenak saihestuz.

Garatutako bestelako alderdien artean, honako hauek nabarmen daitezke:

-Enplegurako pizgarriak aplikatzeko prozedura arautu du.

-Pertsona konputagarriak zehaztu eta definitu ditu errenta bermaturako eskubideari dagokionez, baita unitate jasotzailea, familia-unitatea eta nukleo familiarra kontzeptuak ere.

-Lehentasunezko hurrenkera zehaztu du helbide berean errenta bermaturako eskubidea duten hainbat familia-unitate bizi diren kasuetarako (hiru baldin badaude, nola erabakitzen den zeinek duen errenta bermaturako eskubidea)

-Errenta bermaturako eskubideaz baliatzeko bete beharreko baldintzei buruzko alderdiak garatu ditu: adina, Nafarroan egindako egonaldia, sarbiderako gaitasun ekonomikoa eta eskubidearen aldez aurreko eskaera.

-Errenta bermaturako eta gizarte inklusiorako eskubideak batera erabiltzeari buruzko alderdien garapena. Horren harira, baterako erabilera zehaztasun handiagoaz garatzeaz gain, salbuespenezko kasuetan nola jokatu behar den zehaztu du.

-Prozedura: eskaera nola eta non egin behar den finkatu du, eta nolako dokumentazioa aurkeztu behar den eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

Berrikuntza gisa, berritze automatikorako prozedura sartu da hori egiteko informazio nahikoa duten espedienteen kasuan. Horrela, pertsonek prestazioa garaiz jasoko dutela bermatuko da, prestazioaren kudeaketa hobetuz, eta aldi berean, banakako arreta xehatua eskaini ahalko zaie halakorik behar duten espedienteei.

Bestalde, dekretuak zigortzeko prozedura ezarri du, eta Egiaztatzeko Batzordea sortu eta arautu du, bi helburu lortzeko xedez: pertsonei eskubideak baliarazteko eta egokitzak jo ditzaketen alegazioak egiteko aukera bermatzea, eta bestetik, prestazioa behar denean eta behar duenaren eskutik jasoko dela bermatzea.

Azkenik, berrikuntza gisa, inklusiorako eta errenta bermaturako eskubideen diseinua, prozesua eta emaitzak gutxienez bi urtez behin ebaluatzeko beharra sartu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa